Bestalde, filma honek Nietzschealemaniar filosoforaren supergizaki eta gizaki arruntei buruzko idazlanen eragina du.
Argumentua
Chicagoko unibertsitateko Brandon (John Dall) eta Phillip (Farley Granger) ikasle bikote buruargiak heuren fakultateko David Kentley (Dick Hogan) laguna heuren nagusitasuna erakusteko erailtzen dute, ikasleek heuren irakasle gogokoena den Rupert Cadell-en (James Stewart) teorien eragina izan dutelarik. Gorpua kutxa baten barnean ezkutatzen dute, gerora, kutxa hori egun horretako afarian mahai gisa erabiliko dutelarik. Afari horretara eraildakoaren aita (Sir Cedric Hardwicke) eta ama gonbidatzen dituzte (ama ez da joango, bai ordea izeba, Atwater andrea (Constance Collier), bai eta eraildako ikaslearen neskalaguna (Joan Chandler), Daviden lagunik onena, Kenneth (Douglas Dick), eta azkenik Rupert Cadell irakaslea. Bestalde, festara bi ikasleen etxeko mirabea ere (Edith Evanson) gonbidatuko dute. Afaria eta festa modu arruntean iragaten da, irakaslea gertatutakoaz jabetu eta gorpua topatu arte, bi ikasleek bere teoriak egi bilakatu eta David erailtzeko erabili duten bortizkeri basatiaz izututa gelditzen delarik.