Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1938, Ingalaterra, Johnnie Aysgarth (Cary Grant) bizizale axolagabea eta erakargarria eta Lina McLaidlaw (Joan Fontaine) neska gazte xaloa tren bidai batean zehar elkar ezagutu eta Linak Johnnie lotsagabeari bidai txartela ordaintzen amaituko du. Handik gutxira, festa batean berrelkartu eta erromantze labur baten ondoren ezkondu egingo dira, nahiz eta Linaren aita den McLaidlaw jenerala (Cedric Hardwicke) ezkontzaren aurka agertu. Denek, bere senideak barne, Lina neskazartzat jo arren,inak denei norbaitek maitatu dezakela erakutsi nahiko die.