Timberlake Wertenbaker

Timberlake Wertenbaker
Bizitza
JaiotzaNew York1951ko otsailaren 19a (73 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaCharles Wertenbaker
Ezkontidea(k)John Man (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSt. John's College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, itzultzailea, kazetaria eta idazlea
Lantokia(k)Londres Handia
Enplegatzailea(k)Ekialdeko Angliako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea

IMDB: nm0921588 IBDB: 13700 Edit the value on Wikidata

Timberlake Wertenbaker[1] antzerkigile britainiarra da, gidoigilea eta itzultzailea. Antzezlanak idatzi ditu Court Theatre-rako (New Chelsea Theatre, eta Belgravia Theatre ere deitua), Royal Shakespeare Company-rako eta beste hainbatentzat. "Laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetako antzerki politikoaren dekanoa" gisa deskribatu dute The Washington Post egunkarian.[2][3]

Migrazio-abentura baten kronika den Miñan liburua itzuli zuen 2019an bertan (Little brother. An odyssey to Europe), 2019an idatzi zuten Ibrahima Balde Konakrytarrak (Ginea) eta Amets Arzallus lapurtarrak. Ibrahima Balderen beraren bizitzaren kronika da nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. [4][5][6] Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an. Liburua beste hizkuntza batzuetara ere itzuli da: Gaztelaniara Ander Izagirre idazleak itzuli zuen (Hermanito), Alemanera (Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche), katalanera (Germanet), italierara (Fratellino) eta galizierara (Miñán). [7][8][9][10][11][12]

Miñan liburua oinarritzat hartuta Wertenbakerrek antzerkirako egokitzapen bat idatzi zuen 2024an. Izen bereko antzezlana muntatu zuen Artedramak, Ander Lipusek, Manex Fuchsek eta Philippe Ducouk zuzendurik. Wertenbaker txikitan luzaro bizi izan zen Ziburun, eta geroago artetan Saran bizi eta euskaldundu zen.[13]

Wertenbakerren lanik ezagunena Our Country's Good da, Tony Sariaren sei izendapen jaso baitzituen 1991ko ekoizpen horretarako. Pentsamendu politikoari eta gatazkari buruz idazteko joera du, batez ere ortodoxia bat ezarrita dagoenean: "Orduan, errebeldea erotu egiten da nigan, eta neure burua jotzen hasten naiz. Galderak dituzten arloak gustatzen zaizkit, eta bizitza politikoaren anbiguotasunak, ziurtasunak baino".[2]

Biografia

Wertenbaker New Yorken jaio zen, gurasoak Charles Wertenbaker kazetari eta Lael Wertenbaker idazlea izan ziren.[14][15] Haurtzaroaren zati handi bat Euskal Herriari eskaini zion Ziburu herri arrantzalean.[14] "Mesfidantzaren" jabe gisa deskribatu dute; berak esan du hori, neurri batean, Ziburun hazi izanaren ondorio izan daitekeela: "Umetan esaten zizuten gauza bat zen inoiz ezer ez esatea, politikoki zerbait edo dena delakoa egin zuen norbaiti traizio egiten egon zintezkeelako. Beraz, pribatutasun emozionalaren ideia irakatsi zidaten."[16]

Wertenbaker Shared Experience antzerki-taldean idazle egoiliarra izan zen 1983an, eta Royal Court antzokian 1984tik 1985era.[17] Ingalaterrako English Stage Company elkarteko Kontseilu Exekutiboan egon zen 1992tik 1997ra, eta PENeko Batzorde Exekutiboan 1998tik 2001era. Antzerki-irakaslea izan zen Georgetowneko Unibertsitatean, Washington D.C., 2005-2006 aldirako. Londreseko Freud museoan aritu zen 2011n. New Perspective Theatre Companyko zuzendari artistikoa ere izan zen. Gaur egun, East Angliako Unibertsitateko Dramaturgia Katedra da Wertenbaker. Gainera, Arte Dramatikoaren Errege Akademiako eta Literaturaren Errege Elkarteko kontseiluko aholkulari artistikoa da.

Bere lanaren gai nagusiak norbanakoen ahaleginak dira, bereziki emakumeenak: misioak betetzea, aldaketa bilatzea, mugak haustea eta genero rolak eraikitzea edo desafiatzea. Teknika zentral bat iraganeko bizitza erreal edo imajinarioak ikusaraztea da, batzuetan urrun daudenak, bai beren lekuan, bai denboran. Bada bere lanean errepikatzen den beste gai bat: desplazamendua. Bere lanetan, pertsonaiak, askotan, etxeko familiartekotasunetik aldentzen dira, eta kultura berrietan bizitzera behartuta aurkitzen dira, batzuetan muga nazionalek definituta, beste batzuetan kultura eta klase banaketek definituta. Gai nagusi horretatik hainbat gai sortzen dira, hala nola isolamendua, txirotasuna eta identitate bat sortzeko arazoa, ingurune kultural berri baten barruan. Beren lanean, norbanakoak paperak bere gain hartzen dituela dirudi maiz, identitatea norberak betetzen duen papera balitz bezala. Wertenbakerren lanak erakusten du, halaber, komunikazioa gertatzen dela maiz esperientzia modu desegokian adierazten duen hizkuntzaren bidez.

1997an Liburutegi Britainiarrak Wertenbakerren artxibategia eskuratu zuen, eskuizkribuz, korrespondentziaz eta bere idatziekin lotutako artikuluz osatua. Wertenbakerrek etxe bat du Londresko iparraldean, eta bertan bizi da bere senarrarekin, John Man idazlearekin.

Miñan liburuko itzulpena eta antzezlana

Wertenbakerrek ingelesera itzuli du Arzallus eta Balderen Miñan liburua (Little brother: An Odyssey to Europe izenburuarekin). Lipusek eta  Wertenbakerrek elkar ezagutzen dute zenbait urte hauetan, eta antzerki idazle ingelesak Lipusi erran zionean Londresen antzezlana muntatzeko asmoa zuela, euskal antzerkigileari halako bat egin zitzaion lehenik ez euskaraz muntatzea. Azkenean, Wertenbakerrek antzokirik ez zuen erdietsi Londresen. Parada irekirik zeukan, beraz, Artedramak.[13]

Miñan antzezteko beste baldintza bat ere aurkitu zuela aitortu zuen Lipusek. Taula gainean harekin ari diren hiru aktoreak: Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye. Hirurak ezaguturik, Wertenbakerrengana itzuli zen Lipus elkarlanean muntatzeko.[13]

Ohoreak eta sariak

  • 1985 Etorkizun handieneko antzezlan eta antzezleen saria, The Glory of Mary Traverseren antzezlanarengatik.
  • 1988 Evening Standard saria etorkizun handieneko antzerkigilearentzat, Our Country's Good
  • 1988 Laurence Olivier/BBC saria antzezlanentzat, Our Country's Good
  • 1989 Eileen Anderson Central Televison-en Antzerki Sari Nagusia The Love of the Nightingale lanagatik
  • 1989 Whiting Saria Drama lanagatik
  • 1990 Antzerki Kritikarien Zirkuluaren Saria Antzezlan Atzerritar Berri Onenarentzat (New York), Our Country's Good lanagatik
  • 1991 Kritikarien Zirkuluaren Antzerki Saria West End-eko antzezlan onenarentzat (Londres), Three Birds Alighting on a Field lanagatik
  • 1992 Susan Smith Blackburn Saria Three Birds Alighting on a Field lanagatik
  • 1992ko Idazleen Gremioaren Saria (West End -eko antzezlan onena) Three Birds Alighting on a Field lanagatik
  • 2016 Idazleen Gremioaren Saria (Antzelan Berri Onena) "Jefferson's Garden" lanarentzat

Wertenbaker Royal Society of Literature-ko kide izendatu zuten 2006an.[18]

Obrak

Antzezlanak

Wertenbakerrek antzezlanak idatzi ditu Gortearentzat, ESKrentzat eta beste antzerki konpainia batzuentzat:

  • This Is No Place for Tallulah Bankhead (1978)
  • The Third (1980)
  • Second Sentence (1980)
  • Case to Answer (1980)
  • Breaking Through (1980)
  • New Anatomies (1981)
  • Inside Out (1982)
  • Home Leave (1982)
  • Abel’s Sister (1984)
  • The Grace of Mary Traverse (1985)
  • Our Country's Good (1988)
  • The Love of the Nightingale (1989)
  • Three Birds Alighting on a Field (1991)
  • The Break of Day (1995)
  • After Darwin (1998)
  • Dianeira (radio, 1999)
  • The Ash Girl ("Cinderella"ren egokitzapena, 2000)
  • Credible Witness (2001)
  • Galileo's Daughter (2004)
  • Scenes of Seduction (radio, 2005)
  • Divine Intervention (2006)
  • Arden City (for the National Theatre Connections program, 2008)
  • The Line (2009)
  • Our Ajax (Southwark Playhouse, ekoizleak ziren Karl Sydow eta Supporting Wall, 2013)
  • The Ant and the Cicada (2014)
  • Jefferson's Garden (2015)
  • Winter Hill' (Octagon Theatre Bolton, 2017)
  • Who Are You? (2021)
  • Pity the Monster (Jermyn Street Theatre as part of 15 Heroines) (2020)
  • Miñan (2024)[13]

Itzulpenak eta egokitzapenak

Her translations and adaptations include several plays by Marivaux (Shared Experience, Radio 3), Sophocles’ Theban Plays (RSC), Euripides’ Hecuba (ACT, San Francisco), Eduardo de Filippo, Gabriela Preissová’s Jenůfa (Arcola), and Racine (Phèdre, Britannicus).

Miñan liburua[13]

Erreferentziak

  1. Timberlake Wertenbaker at the Orlando Project, Cambridge University Press
  2. a b Washington Post, "Grappling with Jefferson’s legacy: ‘A playwright doesn’t like nice people’", January 24, 2018
  3. Timberlake Wertenbaker. Faber & Faber.
  4. Arin, Nagore. «Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek 'Miñan' aurkeztu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  5. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2020). «Mugimendu bat zuri-beltzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  6. Arzallus, Amets; Balde, Ibrahima. (2019). «Miñan» susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  7. «Ingelesez, gaztelaniaz, katalanez, italieraz eta alemanez irakurriko da "Miñan"» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-12 (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  8. «Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  9. (Gaztelaniaz) ricardomartinezllorca. (2021-10-15). «‘Hermanito’, de Ibrahima Balde y Amets Arzallus Antia» Culturamas (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  10. (Italieraz) «‘Fratellino’» Feltrinelli editore 2021-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  11. «Miñán» www.rinoceronte.gal (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  12. (Gaztelaniaz) Izagirre, Ander. (2020-04-11). «Ibrahima, el hombre que cruzó el desierto y el mar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  13. a b c d e f Etxeleku, Iñaki. (2024-10-16). «'Miñan' antzezlana estreinatuko du Artedramak, ostiralean, Luhuson» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
  14. a b Thorpe, Vanessa. (29 April 2017). Timberlake Wertenbaker: 'I got to feel that nobody wanted me'. .
  15. New York Times, "Lael Wertenbaker, 87, Author Who Wrote of Husband's Death", 1997
  16. The Guardian, "It's All So Public", 30 June 2004
  17. «Timberlake Wertenbaker» Literature Matters (British Council).
  18. British Council: Literature, "Timberlake Wertenbaker"
  19. Mesure, Susie. (18 November 2023). The West End's controversial new musical – that's already been shut down in China. The Telegraph.

Kanpo estekak