Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Filma Australian girotua dago. Bertan Mary Horton (Piper Laurie) estatubatuar erdi-mailako emakume adinekoa eta haren lorategizaina den Tim Melville (Mel Gibson) fisiko ederreko 24 urteko adimen-urritasuna duen gaztearen arteko maitasun istorioa kontatzen da. Tim bera baina urte bat zaharrago den Dawnie arrebarekin (Deborah Kennedy) eta adineko Ron (Alwyn Kurts) eta Emily (Pat Evison) gurasoekin batera bizi da. Dawnie bere mutil-laguna den Mick Harrington (David Foster) mutilarekin ezkonduko da. Dawnie eta Mick ezkonberriek Mary eta Timen harremanaren aurka daudela garbi uzten dute, haien ustez Mary Timez aprobetxatzen ari baita, biek elkarrekin egotearen arrazoia maitasuna dela ulertzen ez dutelarik. Familiako Emily ama hil egiten da, Tim Maryrekin ezkondu eta Ron aita hilko delarik.