Porter (Mel Gibson) eta Val (Gregg Henry) lapurrek lapurreta bat egin ondoren Valek diru guztiaz jabetu asmoz bere lapurretakideari tiro egiten dio, hilda dagoelako ustez bere hartan utzita. Lankidea hiltzea ia lortu zuen, baina Porter ustezko bere heriotzatik itzuli eta Valek eta Porterren emaztea den Lynnek (Deborah Kara Unger) lapurtu zioten dirua berreskuratzeko eta mendeku bila kaleetan barna ibiliko da. Diru-itzulketa hau lortzeko Rosie (Maria Bello) izeneko emagaldu eta maitalearen laguntza izango du.