Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1776. urtea, Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerranestatubatuar abertzaleak Jurgi III.a eta Britainiar Inperioaren aurka matxinatu berri dira. Hego Carolinan Benjamin Martin (Mel Gibson) alarguna eta antzinako Frantziako Erresuma eta indiarren aurkako heroia izana bere zazpi semeak zaindu eta hezitzeko asmoz hasi berria den gerran parte hatzeari uko egiten dio. Baina hasierako Martindarren bizimodu baketsu eta lasaia berehalakoan aldatuko da, gerrak haien bizitzetan eragin zuzena eta bortitza izatean. Gabriel (Heath Ledger), Benjaminen seme zaharrena, estatubatuar gudarostean izen emango du, baina haren aita bere gainontzeko semeak bizitzan aurrera ateratzen saiatuko da. Aldiz, britainiarrak, Tavington kolonela (Jason Isaacs) zitalaren agindupean, Martindarren etxaldearen atariraino iritsiko dira, familia osoa arriskuan jarriz.