Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1939. urtea, AEB. Daniel McCormick (Mel Gibson) kapitaina bizitzan dena ongi doakion AEBtako Aire Armadako proba-pilotua da. Baina goiz batez bere neskalaguna den Helenek (Isabel Glassern) zoritxarrezko istripu bat izan eta bere bizitza erabat aldatuko da. Erabat eetsitu eta atsekabetuta, esperimentu sekretu baterako bere burua bolondres aukeztuko du: Danielen gorpua kapsula esperimental batean izoztua izango da. 1992an, jada berrogeitamar urte beranduago, Nat (Elijah Wood) eta Phillip haurrek nahigabe kapsula topatu eta gorpua desizoztua izango da, Natek Daniel etxera haren eetxera eramango du, han Claire (Jamie Lee Curtis) amarekin bizi da.