Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1972an gizakiek espazioan beste zibilizazio bat topatzeko asmoz jaurtitako Voyager 2 zunda estralurtar espaziontzi batek topatua izan da. Ondorioz, Lurrera espaziontxi txiki bat bidaltzea erabaki dute.
Lurreratze unean AEBetako gobernuak espaziontziaren aurka su egin eta Wisconsin inguruan lurrartuko du. Espaziontzian doan Starman (Jeff Bridges) estralurtarra Jenny Hayden (Karen Allen) alargun gaztea bizi den etxola barkatira ailegatuko da, bertan senar hilberrian gorpuztuz. Estralurtarrak Jennyri Arizonara emana dezan konbentzituko du, hiru egunen barruan bertaratzen ez baldin bada, han agertuko den beste estralurtar espaziontzi batek alde egin eta Starman hil egingo baita. Era berean, AEbetako gobernuaren agenteek ere Starman erasoalditik bizirik atera dela jakin eta estralurtarra atzeman nahiko dute, bizirik ala hilik.