Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1997. urtea. Gaizkile talde erradikal batek AEBtako presidentearen hegazkina eta berau ere (Donald Pleasence) bahitu berri ditu, baina bizirik ateratzea lortu eta New York hiri arriskutsuko kaleetan barna bakar-bakarrik bere kaxa ibili beharko du, bertan, segurtasun goreneko presondegia bilakatu den Manhattan eremua dago. Agintariak presidentea hil ez dezaten ohiko erreskate jendetsua burutzeko ezindurik daudenez, hura erreskatatzeko gizon bakar bat bidaltzea erabaki da. Hautatutako gizona "Suge" Plissken da (Kurt Russell), denek hiltzat jotzen zuten preso ezaguna.