Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Nick Halloway (Chevy Chase) finantza-analista alai eta jatorrak Monroe (Daryl Hannah) izeneko emakume ilehoria ezagutu eta maitemindu egingo da. Egun batez, Nick laborategi batean dagoela, istripu baten biktima izan eta ikustezina bilakatuko da. AEBetako Gobernuaren David Jenkins (Sam Neill) agenteak Nicki jazotakoaren berri izatean, hura CIAren espioitza agente gisa erreklutatzen saiatuko da.