Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Hitzaurrea - Gorputegia: Gorputegi batean itxura izugarriko forense batek (John Carpenter) bere "gorpu zorroen" laneko hilotzei buruzko hiru ipuin beldurgarri kontatzera doa.
Gasolindegia: Anne (Alex Datcher) ikasle gaztea gauez gasolindegi batean lan egiteko kontratatua izan da, bitartean eroetxe batetik ihes egin berri duen serieko hiltzaile bat hirian izua zabalduz doa.
Ile: Richard Coberts (Stacy Keach) ilea galtzen hasi den gizasemea da, horrek kezka piztuarazi dio. Ile erorketa ekiditeko ebakuntza kirurgiko iraultzaile bat probatzea erabaki du.
Begi: Brent Matthews (Mark Hamill) beisbol jokalari profesionalak auto istripu baten ondorioz begi bat galdu du. Begi-emaile misteriotsu baten begia txertatu diote. Ordutik aurrera irudipen odoltsuak izaten hasiko da.
Amaiera - Gorputegia: Forensea beren azken ipuina amaitzear dagoela gorputegiaren kanpoaldean soinu bat entzu du. Bere burua berriz ere gorpu zorro batean sartuko du, bera hildako bizidun bat dela ulertzera emanez. Gorputegiko bi langile (Tom Arnold eta Tobe Hooper) gorputegian sartu eta forense ipuin kontalariarena den "John Doe" delakoaren gorpuarekin lanean hasiko dira.