Sonja Henie

Sonja Henie

Bizitza
JaiotzaOslo1912ko apirilaren 8a
Herrialdea Norvegia
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaOslo1969ko urriaren 12a (57 urte)
Hobiratze lekuaHøvikodden (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: chronic lymphocytic leukemia (en) Itzuli
Familia
AitaWilhelm Henie
Ezkontidea(k)Dan Topping (en) Itzuli  (1940ko uztailaren 4a -  1946)
ezezaguna  (1949 -  1956)
Niels Onstad (en) Itzuli  (1956 -  1969ko urriaren 12a)
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
norvegiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, izotz gaineko patinatzaile artistikoa, zinema aktorea eta arte bildumagilea
Altuera165 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0377012 Allocine: 138905 Rottentomatoes: celebrity/sonja_henie Allmovie: p31764 TV.com: people/sonja-henie IBDB: 23844
Discogs: 4712711 Olympic.org: sonja-henie Find a Grave: 6005 Edit the value on Wikidata

Sonja Henie (1912ko apirilaren 8a - 1969ko urriaren 12a) norvegiar izotz patinatzailea eta aktorea izan zen. Hiru aldiz txapeldun olinpikoa izan zen (1928, 1932, 1936) bakarkako emakumezko proban, hamar aldiz munduko txapelduna (1927-1936) eta sei aldiz Europako txapelduna (1931-1936). Heniek beste edozein emakume patinatzailek baino domina olinpiar eta munduko titulu gehiago irabazi zituen. Bere aktore karreraren puntu gorenean, Hollywooden gehien kobratzen zuen izarretako bat zen eta arrakasta handiko hainbat filmetan parte hartu zuen, horien artean Thin Ice (1937), My Lucky Star (1938), Second Fiddle (1939) eta Sun Valley Serenade (1941).[1]

Biografia

Lehen urteak

Henie 1912. urtean jaio zen Kristianian (gaur egun Oslo), Norvegian. Wilhelm Henieren (1872-1937), Norvegiako larrugile aberatsaren, eta Selma Lochmann-Nielsenen (1888-1961) alaba bakarra izan zen. Larru negozioaren irabaziez gain, Henieren gurasoek aberastasuna heredatu zuten. Wilhelm Henie munduko txapelduna izan zen txirrindularitzan behin eta Henieren seme-alabak txikitatik kiroletan aritzeko bultzatuak izan ziren.[2] Heniek hasiera batean talentua eskian erakutsi zuen, eta gero bere anaia zaharrena Leif jarraitu zuen patinaje artistikoan trebatuz. Neska zelarik, Henie maila nazionaleko tenislari, igerilari trebea eta zaldiketa zalea ere bazen.[3] Patinatzaile artistiko gisa serioski entrenatzen hasi zenean, eskolatze formala amaitu zuen.[2] Tutoreak izan zituen irakasle eta aitak mundu osoko aditu onenak kontratatu zituen, Tamara Karsavina dantzari errusiar ospetsua barne, alaba kirolari ospetsu bihur zedin.[3]

Kirolari ibilbidea

Heniek bere lehendabiziko lehiaketa nagusia, Norvegiako helduen txapelketa, 10 urterekin irabazi zuen 1923an.[2] Zortzi lehiakideen artean zortzigarrena gelditu zen 1924ko Neguko Olinpiar Jokoetan, hamaika urte zituela. 1924ko programan zehar, pistaren kanpoaldera hainbat alditan hurbildu zen, bere entrenatzaileari jarraibideak eskatzeko, baina hurrengo Olinpiar Jokoetan, ez zuen halako laguntzarik eskatu behar.[4]

Heniek izotz gaineko patinaje artistiko bere lehen Munduko Txapelketa 1927an irabazi zuen, 14 urte zituela.[5] Beste 9 irabaziko zituen jarraian, inoiz berdindu ez den marka bat lortuz. 1927ko Munduko Txapelketako emaitza oso eztabaidatua izan zen. Heniek Austriako Herma Szabo olinpiar eta munduko txapeldunaren aurka irabazi zuen 3-2ko erabakiarekin (edo 7 vs. 8 puntu ordinaletan). 5 epaileetatik, Henieri lehen postua eman zioten hirurak norvegiarrak ziren (1 + 1 + 1 + 2 + 2 = 7 puntu) eta Szabori eman zioten biak berriz, Austria eta Alemaniakoak (1 + 1 + 2 + 2 + 2 = 8 puntu).[6] Hurrengo urtean, irabaziko zituen hiru urrezko domina olinpiarren lehena eskuratu zuen.[4] Olinpiar dominak 1932an eta 1936an eta munduko txapeldun titulua 1936. urtera arte jarraian defendatu zituen.[7] 1931etik 1936ra Europako sei txapelketa ere irabazi zituen jarraian. Hiru urrezko olinpiar domina irabazi dituen emakumezko patinatzaile bakarra da, eta bere 10 Munduko Txapelketa jarraian irabaztearen marka ere ez du inork berdindu.[4] Errusiako Irina Slutskayak 2006ean Europako zazpigarren txapelketa irabazi zuenean Europako Txapelketan gehien irabazi dituen emakume patinatzailea bihurtu bazen ere,[8] Heniek jarraian irabazitako titulu gehienen marka izaten jarraitzen du, Alemaniako Errepublika Demokratikoko Katarina Wittekin batera (1983-1988).[9]

Bere ibilbidearen bukaeran, Cecilia Colledge, Megan Taylor, eta Hedy Stenuf bezalako patinatzaile gazteek gogor lehiatzera behartu zuten. Hala eta guztiz ere, lehiakide hauek gainditu eta bere hirugarren Olinpiar Jokoak irabazi zituen 1936ko Neguko Olinpiar Jokoetan, nahiz eta oso baldintza eztabaidatuetan. Izan ere, Cecilia Colledge bigarren geratu zen lehen postutik oso hurbil. Behartutako artazien froga amaitzerakoan, Colledge eta Henie birtualki berdinduak zeuden, Colledge puntu gutxi batzuengatik bigarren bazen ere. Sandra Stevensonek 2008ko apirilaren 21eko The Independent egunkariko artikuluan dioenaren arabera: “[lehiaketaren] parekotasunak Henie haserretu zuen, lehiakideen egongelan dagoen horman emaitzak eskegi zituztenean, papera erauzi eta zati txikietan apurtu zuen. Patinaje libreko irteera postuak susmopean jarri ziren [orduan], Henieri azkena irtetea egokitu baitzitzaion, Colledgek 26 lehiakideen artea bigarrena zen bitartean. Hasiera patinatzea desabantaila gisa ikusten zen, ikusleak oraindik ez zeudelako txalo zaparradetarako bero eta epaileek marka handiagoak eman ohi zituztelako txapelketak aurrera egin ahala. Urte batzuk geroago, zozketa bidezkoagoa martxan jarri zen egoera hori aurre egiteko".[10]

Sonja Henie 1936ko Neguko Olinpiar Jokoetan
Sonja Henie 1936ko Neguko Olinpiar Jokoetan

Bere ibilbidean zehar, Heniek asko bidaiatu zuen eta atzerriko entrenatzaile ugariekin lan egin zuen. Etxean, Oslon, Frogner estadioan entrenatzen zuen, eta bere entrenatzaileak Hjørdis Olsen eta Oscar Holte izan ziren. Bere ibilbidearen azken zatian zehar Howard Nicholson estatubatuarrak entrenatzen zuen nagusiki Londresen.[5] Entrenatu eta lehiatzeko bidaiatzez gain, Europa eta Ipar Amerikako patinaje artistikoko erakustaldietan irristatzeko eskaintza asko jasotzen zituen. Henie hain ospetsua bihurtu zen publikoarentzat, ze hainbat erakustaldietan polizia deitu behar izan zuten ikuslegoa kontrolatzeko, hala nola Praga eta New Yorken.[11] Sekretu ezaguna zen, garai hartako amateurismo baldintzak zorrotzak izan arren, Wilhelm Heniek "gastu dirua" eskatzen zuela bere alaba patinatzaileen agerraldietarako. Henieren gurasoak haien Norvegiako lanak alde batera utzi zituzten (Leif anaiari utziz larruaren negozia), Heinerekin bidaiatu eta bere kudeatzaile gisa jardun ahal izateko.[12]

Henie gero patinaje artistikoan ohiko bihurtu diren hainbat ekintzen aurrekaritzat hartzen da: gona motza erabiltzea, botin zuriak erabiltzea eta dantza koreografiak erabiltzea. Bere patinatzeko teknika berritzaileak eta bere jokabide xarmagarriak kirola betirako eraldatu zuten eta Neguko Olinpiar Jokoen zilegizko kirol gisa onartzea baieztatu zuen.[12]

Ibilbide profesionala

1936ko Munduko Patinaje Txapelketaren txapelketen ostean, Heniek bere egoera amateurra utzi zuen eta karrera bat hasi zuen aktore eta zuzeneko ikuskizunetako profesional gisa.[13] Oraindik gaztea zen bitartean, Heniek erabaki zuen Kaliforniara joan nahi zuela eta bere kirolari garaia amaitzerakoan filmetako izar bat izango zela, bere azentu nabarmenak bere aktore anbizioak oztopatu ahal zituela kontuan izan gabe.[14]

1936an, bere aitak bere aktore karrera abiarazteko Los Angelesen antolatutako izotz ikuskizun arrakastatsuaren ondoren, Hollywood estudioetako zuzendari Darryl Zanuckekin Twentieth Century Foxen epe luzerako kontratua sinatu zuen.[15] Horrela, hobekien ordainduriko garaiko aktore bat bihurtu zen. Bere lehen filmaren arrakastaren ondoren, One in a Million (1936), Henieren posizioa ziurtatu zen eta gero eta zorrotzagoa bihurtu zen Zanuckekin zituen negozio harremanetan.[16] Henie bere filmetako patinaje zatien kontrol osoa izan nahi zuela defendatu zuen, adibidez Second Fiddle (1939) bezalako pelikuletan.

Heniek komedia musikalaren estereotipoa saihesten saiatu zen Everything Happens at Night (1939) film anti-naziarekin eta It's a Pleasure (1945) filmarekin, A Star is Born pelikularen patinaje bertsio bat, non ospetsu izandako izar alkoholiko batek iritsi berria laguntzen duen gai ezaguna jorratzen den. Technicolor teknikarekin grabatu zuen pelikula bakarra izan zen, baina ez zuen beste film batzuen arrakasta bera eta aktore dramatiko gisa zituen mugak erakutsi zituen, bere film dramatiko bakarra izanik.[17]

Sonja Henie 1939ko Time aldizkarian
Sonja Henie 1939ko Time aldizkarian

Zanuckek bere dramarako mugak ikusi zituenean, komedia musikal gehiagotan eman zion papera: Sun Valley Serenade (1941), Glenn Miller, John Payne, eta Nicholas Anaiekin batera; "Choodooga Choo Choo", "It Happened in Sun Valley" eta "I Know Why (And So Do You)" abesti arrakastatsuak adibidez. Ondoren etorri ziren Iceland (1942) Jack Oakie eta Paynerekin eta “The Will Never Be Another You” abestia, eta, azkenik, Wintertime (1943) Cesar Romero, Carole Landis, Cornel Wilde eta Oakierekin. Ordurako, Heinek dagoeneko komediarako erraztasuna garatu zuen eta pelikula guzti horiek 20th Century-Foxen garaiko arrakastatsuenen artean egon ziren.[18]

1936tik 1943ra arteko Foxen egindako bere ibilbide profesionalaz gain, Heniek Arthur Wirtzekin negozio akordio bat sortu zuen, "Hollywood Ice Revue" izena zuten izotz-ikuskizunak produzitzeko. Wirtz Henieren aholkulari finantzarioa izan zen baita ere. Garai hartan, izotz patinajea eta izotz ikuskizunak oraindik ez ziren ezarritako ekitaldiak Estatu Batuetan. Heniek zinema aktore gisa zuen ospeak zale berri asko erakarri zituen eta ikuskizun mota hau aisialdiko ikuskizun berri gisa ezarri zuen. 1940ko hamarkadan zehar, Henie eta Wirtzek Rockefeller Centerreko aretoan antolatzen zuten patinaje ikuskizunak milioika ikusle izan zituen.[19]

Bere ospearen gorenean, Heniek urtean 2 milioi dolar baino gehiago irabazi zituen bere ikuskizunei esker. Halaber, merkatuan patinak, jantziak, bitxiak, panpinak eta bestelako merkantziak bere izenarekin saltzeko hainbat kontratu zituen. Jarduera hauei esker, bere garaiko munduko emakumerik aberatsenetakoa zen.[20]

Heniek 1950ean Wirtzekin zuen akordioa apurtu zuen eta hurrengo hiru denboraldietan bere ikuskizunak produzitu zituen "Sonja Henie Ice Revue" izenarekin. Wirtzekin lehiatzeko harturiko erabakia izan zen, haren ikuskizunetan Barbara Ann Scott olinpiar txapelduna hasi baitzen patinatzen.[5] Wirtzek antzeztoki eta datarik onenak kontrolatzen zituenez, Henie txikiagoak ziren plazetan aritu behar izan zen, dagoeneko Ice Capades bezalako ikuskizunak hartzen zituztenak gainera. 1952an Baltimoreko (Maryland) ikuskizun batean harmailen zati bat erori ostean, biraren lege eta finantza kezkak eragin zituen.[21]

1953an, Heniek Morris Chalfenekin lankidetza berria sinatu zuen bere “European Holiday On Ice Tour”ean parte hartzeko. Honek arrakasta handia izan zuen.[22] Bere ikuskizun propioa produzitu zuen New Yorkeko Roxy Theatren 1956ko urtarrilean. Hala ere, urte horretan bertan Hego Amerikan egin zuen bira oso gaizki atera zen. Garai hartan Henie asko edaten ari zen eta ezin izan zuen ikuskizunaren maila mantendu, eta honen eraginez, patinajeko erretiroa hartu zuen.[5] Bere filme serie propioa egiten saiatu zen, hainbat hirietara bidaiatzeko aukera emango ziona. Hala ere, nahiz eta Paris eta Londres aipatu ziren, baina bakarrik Hello London (1958) pelikula egin zuen. Honek ere ez zuen batere arrakastarik izan, eta bere aktore karrera amaituarazi zuen.[23]

Bere autobiografia, “Mitt livs eventyr”, 1938an argitaratu zen,[24] eta 1940ean ingelesera itzuli zen Wings on My Feet izenburuarekin. 1954an berrikusitako edizio berri bat argitaratu zen.[25] Haren heriotzaren garaian, Henie telebistako saio berezi batean itzultzeko prestatzen zegoen, 1970eko urtarrilean aireratu beharko zena. Zhivago doktorearen "Lara's Theme" dantzatzekoa zen.

Bizitza pertsonala

Henie hiru aldiz ezkondu zen: Dan Toppingekin (1940-1946), Winthrop Gardiner Jrekin (1949-1956) eta Norvegiako itsas garraioko magnate eta arte mezenas Niels Onstadekin (1956-1969) (bere heriotzarte). 1956an erretiroa hartu ondoren, Henie eta Onstad Oslon bizi izan ziren eta arte moderno bilduma handi bat osatu zuten, gerora Henie Onstad Kunstsenter museoko oinarria izan zena.[5]

Heriotza

Henieri leuzemia diagnostikatu zioten 1960ko hamarkadaren erdialdean. 1969an, 57 urte zituela, gaixotasun honengatik hil zen Parisetik Oslorako hegaldi batean.[26] Osloko muino baten goian dago lurperaturik Onstadekin batera, bertatik Henie Onstad Art Center ikusi daitekeelarik.[27]

Lorpenak

Bakarka

Saint-Moritzen 1928ko Neguko Olinpiar Jokoetan lortutako domina.
Txapelketa 1923 1924 1925 1926 1927 1928 1929 1930 1931 1932 1933 1934 1935 1936
Neguko Olinpiar Jokoak 8.a 1.a 1.a 1.a
Munduko Txapelketa 5.a 2.a 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a
Europako Txapelketa 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a
Norvegiako Txapelketa 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a 1.a

Bikoteka

(Arne Lierekin)

Txapelketa 1926 1927 1928
Munduko Txapelketa 5.a
Norvegiako Txapelketa 1.a 1.a 1.a

Sariak

Filmografia

Urtea Filma Pertsonaia
1927 Seven Days for Elizabeth Patinatzailea
1929 Se Norge Bera
1936 One in a Million Greta "Gretchen" Muller
1937 Thin Ice Lili Heiser
Ali Baba Goes to Town Herself
1938 Happy Landing Trudy Ericksen
My Lucky Star Krista Nielsen
1939 Second Fiddle Trudi Hovland
Everything Happens at Night Louise
1941 Sun Valley Serenade Karen Benson
1942 Iceland Katina Jonsdottir
1943 Wintertime Nora
1945 It's a Pleasure Chris Linden
1948 The Countess of Monte Cristo Karen Kirsten
1958 Hello London Bera

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. «Sonja Henie» IMDb (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  2. a b c (Ingelesez) «Sonja Henie facts, information, pictures | Encyclopedia.com articles about Sonja Henie» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  3. a b (Ingelesez) Loader, Mandy. (2010-05-31). Amazing Young Sports People Level 1 Beginner/Elementary American English. Cambridge University Press ISBN 9780521148993. (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  4. a b c (Ingelesez) «Sonja HENIE - Olympic Figure skating | Norway» International Olympic Committee 2017-01-25 (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  5. a b c d e (Ingelesez) Jacobs, Laura. «The Glittering Rise and Fall of Sonja Henie, Ice Skating’s Original Queen» HWD (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  6. (Ingelesez) «Herma Planck-Szabo Bio, Stats, and Results» Olympics at Sports-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  7. (Ingelesez) «Sonja Henie Bio, Stats, and Results» Olympics at Sports-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  8. (Ingelesez) «Irina Slutskaya | Russian figure skater» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  9. (Ingelesez) «Katarina Witt | German figure skater» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  10. (Ingelesez) «Cecilia Colledge: Champion figure skater» The Independent 2008-04-21 (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  11. (Ingelesez) «1928: Sonja Henie wins first of three figure skating gold medals» NBC Olympics (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  12. a b (Ingelesez) Sagert, Kelly Boyer; Overman, Steven J.. (2012-02-13). Icons of Women's Sport [2 volumes. ] ABC-CLIO ISBN 9780313385490. (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  13. (Ingelesez) «Sonja Henie Bio, Stats, and Results» Olympics at Sports-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  14. (Ingelesez) Behlmer, Rudy. (June 1995). Memo from Darryl F. Zanuck: The Golden Years at Twentieth Century-Fox. Grove Press ISBN 9780802133328. (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  15. (Ingelesez) Bogage, Jacob. (2018-02-21). «The world’s first Olympic ice queen became a Hollywood star — and a Hitler admirer» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  16. Detail view of Movies Page. 2014-04-02 (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  17. (Ingelesez) «It’s a Pleasure (1945)» The Blonde at the Film 2014-03-24 (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  18. (Ingelesez) Rowan, Terry. Motion Pictures From the Fabulous 1940's. Lulu.com ISBN 9781329811416. (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  19. (Ingelesez) «Skating Away | Front & Center at Rockefeller Center» www.rockefellercenter.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  20. (Ingelesez) «Sonja Henie and Niels Onstad | Henie Onstad Kunstsenter» hok.no (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  21. (Ingelesez) Sun, Baltimore. «1952 Ice Show Accident» baltimoresun.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  22. (Ingelesez) «Sonja Henie» Lifetime UK 2017-01-23 (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  23. (Ingelesez) «Olympic skater Sonja Henie belatedly arrives on DVD» New York Post 2014-02-10 (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  24. (Alemanez) Köln, Zentralbibliothek der Sportwissenschaften, Deutsche Sporthochschule. «Henie, Sonja: Mitt livs eventyr - 97/3590 - Zentralbibliothek der Sportwissenschaften, Deutsche Sporthochschule Köln» www.dshs-koeln.de (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  25. (Ingelesez) HENIE, Sonja. (1940). Wings on My Feet. (First edition. argitaraldia) Prentice-Hall (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  26. «Sonja Henie, Skating Star, Dies» www.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  27. «Sonja Henie (1912-1969) - Find A Grave Memorial» www.findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  28. World Hall of Fame Members. worldskatingmuseum.org
  29. International Women's Sports Hall of Fame. womenssportsfoundation.org
  30. (Ingelesez) «Sonja Henie | Hollywood Walk of Fame» www.walkoffame.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).

Kanpo estekak

Read other articles:

Nicola Rizzoli Rizzoli durante un check audio con il collaboratore Stroeks nella Finale del campionato mondiale di calcio 2014 tra Germania e Argentina. Informazioni personali Arbitro di Calcio Sezione Bologna Professione Architetto Altezza 184 cm Peso 78 kg Attività nazionale Anni Campionato Ruolo 1998-20012001-20102010-2017 Serie CSerie A e BSerie A ArbitroArbitroArbitro Attività internazionale 2007-2017 UEFA e FIFA Arbitro Esordio Germania-Romania 3-112 settembre 2007 Premi Anno Pr...

 

دوري الدرجة الأولى الأرجنتيني 1911 تفاصيل الموسم دوري الدرجة الأولى الأرجنتيني  النسخة 20  البلد الأرجنتين  المنظم الاتحاد الأرجنتيني لكرة القدم  مباريات ملعوبة 72   عدد المشاركين 9   دوري الدرجة الأولى الأرجنتيني 1910  دوري الدرجة الأولى الأرجنتيني 1912  تعد�...

 

Wangsa Kadipaten CadavalWangsa indukWangsa BraganzaNegaraPortugalDidirikan1648PendiriNuno I Álvares Pereira de MeloKepala saat iniDiana Álvares Pereira de MeloGelar Adipati Cadaval Comte Tentúgal Marquis Ferreira EstatPortugal Adipati Cadaval adalah cabang Wangsa Braganza yang lebih muda, yang berasal dari penguasa Cadaval abad ke-XIV, putra keempat Fernando I, adipati kedua Bragança. Pada 1479 Dom Alvaro dari Bragança menikahi Dona Filipa de Melo, putri dan pewaris Rodrigo Afonso de Mel...

Untuk saluran televisi bahasa Inggris sebelumnya dikenal sebagai CCTV-9, lihat CGTN (saluran televisi). CCTV-9 DocumentaryLogo CCTV-9 sejak 1 Januari 2011Diluncurkan1 Januari 2011PemilikChina Central TelevisionFormat gambar576i (SDTV)1080i (HDTV)Negara TiongkokBahasaInggrisMandarinWilayah siarTiongkokMalaysiaPrancisVietnamRusiaTaiwanMakauKantor pusatBeijing, TiongkokSaluran seindukCCTV-4Situs webcctv.cntv.cn/cctv9 CCTV-9Ketersediaan TerestrialSatelitCombos TV(Tiongkok)12354/V/43000 (SD)D...

 

Second gravitational-wave event detected by LIGO GW151226GW151226 observed by the LIGO Hanford (left column) and Livingston (right column) detectors.Total energy output~ 1 M☉ × c2Other designationsGW151226  Related media on Commons[edit on Wikidata] GW151226 was a gravitational wave signal detected by the LIGO observatory on 25 December 2015 local time (26 Dec 2015 UTC). On 15 June 2016, the LIGO and Virgo collaborations announced that they had verified the signal, making it the s...

 

Giovanni Maria FlickGiovanni Maria Flick accoglie Giorgio Napolitano nelle vesti di Presidente della Corte costituzionale (28 gennaio 2009). Presidente della Corte costituzionale[1]Durata mandato14 novembre 2008 –18 febbraio 2009 PredecessoreFranco Bile SuccessoreFrancesco Amirante Vicepresidente della Corte costituzionaleDurata mandato17 novembre 2005 –8 novembre 2008 PresidenteAnnibale MariniFranco Bile Giudice della Corte costituzionale della Repubbl...

Tito Valverde nel 2013 Tito Valverde, nome completo Fernando García Valverde (Avila, 26 aprile 1951), è un attore spagnolo. Attore che si divide tra cinema e televisione[1][2], tra grande e piccolo schermo, ha partecipato complessivamente ad una sessantina di differenti produzioni[1][2], a partire dalla seconda metà degli anni settanta[1][2]. Indice 1 Biografia 1.1 Vita privata 2 Filmografia parziale 2.1 Cinema 2.2 Televisione 3 Premi e ricon...

 

SMK Negeri 1 kota TasikmalayaSekolah Menengah Kejuruan Negeri 1 TasikmalayaInformasiDidirikan1957[1][2]JenisNegeriAkreditasiA[3]Nomor Pokok Sekolah Nasional20224614Kepala SekolahDidah S. Sukanda, S.Pd., M.Pd.[3]AlamatLokasiJalan Mancogeh No. 28, Cipedes, Tasikmalaya, Jawa Barat, IndonesiaTel./Faks.+62 265 331359Koordinat7°18′28″S 108°13′02″E / 7.307778°S 108.217222°E / -7.307778; 108.217222Situs webhttp://www.smkn1k...

 

Yugoslav river monitor Yugoslav monitor Drava Sister ship to Enns, SMS Inn History Austro-Hungarian Empire NameEnns NamesakeEnns River BuilderSchiffswerft Linz/Stabilimento Tecnico Triestino Linz Laid down21 November 1913 Launched29 July 1914 In service17 October 1914 Out of service6 November 1918 FateTransferred to the Hungarian People's Republic NotesSister ship Inn was ceded to Romania and renamed Besarabia Hungarian People's Republic NameEnns NamesakeEnns River Acquired6 November 1918 Out...

Водонапорная башня, которая до сих пор стоит в центре города Афула, используется для размещения антенн сотовой сети. В Израиле есть шесть компаний, которые управляют системой сотовой связи: Пелефон, Селком, Partner, Hot Mobile, Голан Телеком и Wecom[en] (ранее — we4G). Несколько других...

 

Disambiguazione – Se stai cercando l'omonima contessa di Boulogne, vedi Ida di Lorena. Beata Ida di BoulogneLa beata Ida in una miniatura medievale Oblata benedettina  NascitaArdenne, 1040 Morte13 aprile 1113 Venerata daChiesa cattolica Ricorrenza13 aprile Manuale Ida di Boulogne o di Lotaringia, o anche Beata Ida di Lorena (Ardenne, 1040 – 13 aprile 1113), fu contessa consorte di Boulogne, dal 1056 circa al 1088 che, dopo essere rimasta vedova, si fece oblata benedettina. Indi...

 

Monty Python's SpamalotSpamalot al Palace Theatre di LondraLingua originaleinglese StatoStati Uniti d'America Anno2004 CompagniaShubert Theatre Generemusical RegiaMike Nichols SoggettoMonty Python e il Sacro Graal, film dei Monty Python SceneggiaturaEric Idle MusicheJohn Du Prez Eric Idle Neil Innes TestiEric Idle CoreografiaCasey Nicholaw Personaggi e attori Re Artù Lancillotto Robin Dennis Galahad. Bedivere Bors Patsy Concord Fra Maynard Premi principali3 Tony Award 3 Drama Desk Award Gram...

Zita dari Bourbon-Parma (Zita Maria delle Grazie Adelgonda Micaela Raffaela Gabriella Giuseppina Antonia Luisa Agnese; 9 Mei 1892 – 14 Maret 1989) adalah istri dari Karl, penguasa monarki terakhir Austria-Hungaria. Karena itu, dia adalah Maharani Austria dan Ratu Hungaria terakhir, sebagai tambahan gelar-gelarnya yang lain. Dia digelari Pelayan Tuhan oleh Paus Benediktus XVI.[1] Zita dari Bourbon-ParmaMaharani AustriaRatu HungariaBerkuasa21 November 1916 – 11 November 1918Penobata...

 

British children's educational writer Julia CornerLittle Mary's Reading BookBorn1798London, EnglandDied16 August 1875Notting HillPen nameMiss Julia CornerGenreinstructional books for children Julia Corner (1798–1875), also known as Miss Corner, was a British children's educational writer who created Miss Corner's Historical Library. Life Corner was born in London in 1798. Her father, John Corner, was an engraver.[1] She initially wrote novels which she continued after she became ass...

 

梅拉蒂·达伊瓦·奥克塔维亚尼Melati Daeva Oktavianti基本資料代表國家/地區 印度尼西亞出生 (1994-10-28) 1994年10月28日(29歲)[1] 印度尼西亞万丹省西冷[1]身高1.68米(5英尺6英寸)[1]握拍右手[1]主項:女子雙打、混合雙打職業戰績48勝–27負(女雙)109勝–56負(混雙)最高世界排名第4位(混雙-普拉文·喬丹)(2020年3月17日[2])現時世界排名第...

Nazi police established in 1933 Members of Schutzpolizei (left) and Hilfspolizei (right) patrol Berlin on 5 March 1933, the day of the Reichstag election The Hilfspolizei (abbreviated HiPo or Hipo; meaning auxiliary police) was a short-lived auxiliary police force in Nazi Germany in 1933. The term was later semi-officially used for various auxiliary organizations subordinated to the Ordnungspolizei as well as various military and paramilitary units set up during World War II in German-occupie...

 

В Википедии есть статьи о других людях с фамилиями Фернандес и Диас. Хорхе Фернандес Диасисп. Jorge Fernández Díaz Министр внутренних дел Испании 22 декабря 2011 — 4 ноября 2016 Глава правительства Мариано Рахой Монарх Хуан Карлос I и Филипп VI Предшественник Антонио Камачо Виска�...

 

Italdesign Aztec Общие данные Производитель Italdesign Годы производства 1988 Дизайн и конструкция Тип кузова родстер (2‑мест.) Компоновка среднемоторная, полноприводная Колёсная формула 4 × 4 Двигатель Двигатель Общие данные Производитель Audi Тип Бензиновый DOHC с турбонаддуво...

Bagian dari seri tentangEkaristi Perjamuan Kudus • Komuni Unsur Roti Anggur Ritual dan liturgi Liturgi Ilahi Perjamuan Tuhan Pemecahan Roti Misa Requiem Solemnis Konsekrasi/Anafora Epiklesis Kisah Institusi Anamnesis Amalan dan kebiasaan Meja Tertutup dan Terbuka Perjamuan kudus dalam dua rupa Adorasi Disiplin Pengucapan Syukur Sakramen cadangan Pesta Corpus Christi Komuni Pertama Komuni kanak-kanak Viaticum Wadah Patena Piala Sejarah Asal mula Ekaristi Akar Sejarah Teologi Kehadiran Nyata ...

 

Kawaii dake ja Nai Shikimori-sanSampul manga volume pertama可愛いだけじゃない式守さん(Kawaii dake ja Nai Shikimori-san)GenreKomedi romantis[1] MangaPengarangKeigo MakiPenerbitKodanshaPenerbit bahasa InggrisNA Kodansha USAImprintShōnen Magazine ComicsMajalahMagazine PocketDemografiShōnenTerbit2 Februari 2019 – 23 Februari 2023Volume20 Seri animeSutradaraRyōta ItōSkenarioYoshimi NaritaMusikHiroaki TsutsumiStudioDoga KoboPelisensiCrunchyroll SA/SEA Muse CommunicationSa...