1936ko Neguko Olinpiar Jokoak Alemaniako Bavaria estatuko Garmisch-Partenkirchen herrian ospatu ziren. Neguko Olinpiar Jokoen laugarren edizioa izan zen. Bertan, 646 kirolarik parte hartu zuten, 28 herrialde ordezkatuz. Olinpiar Joko hauetarako beste hautagaia, Sankt-Moritz izan zen, zortzi urte lehenago, Neguko Olinpiar Jokoen bigarren edizioa antolatu zuen Suitzako herria. Aukeratua, baina, Garmisch-Partenkirchen herri alemaniarra izan zen, urte horretan bertan, Udako Olinpiar Jokoak Berlinen antolatu behar baitziren.
Dominak
Gertaerak
- Nazioarteko Olinpiar Batzordeak, eski monitoreei alpetar eskiko probetan parte hartzea debekatzen die, egitarau olinpikoan sartu zen proba berri bat. Austria eta Suitzako eskiatzaileak, ez ziren batere ados agertu erabaki honekin, eta probak boikotatu zituzten.
- Erresuma Batuko hockeyko taldea, kanadarrez betea, Kanadako taldeari gailendu zitzaion kirol honetako finalean.
- Ivar Ballagrud (Norvegia, izotz gaineko abiadura-patinajea), 500, 5.000 eta 10.000 metroko probetan garaile izan zen, eta 1.500 metrokoan bigarren geratu zen.
Kanpo estekak