1976ko Neguko Olinpiar Jokoak, 12 urte lehenago bezala, Innsbrucken ospatu ziren, Austria. Hau, Neguko Olinpiar Jokoen XII. edizioa izan zen.
Joko hauetarako euren hautagaitza, AEBetako Denverrek, Suitzako Sionek, Finlandiako Tamperek, Kanadako Vancouverrek eta Austriako Innsbruckek aurkeztu zituzten. Bozka gehien jaso zituen hiria, Denver izan zen, baina Colorado estatuko hiritarrak, olinpiar jokoak antolatzeko funts publikoak erabiltzearen aurka agertu ziren.
Dominak
Gertakariak
- Urte honetan, Neguko lehen Paralinpiar Jokoak ospatu ziren, 1976ko Neguko Paralinpiar Jokoak, baina ez ziren Innsbrucken ospatu, baizik eta Suediako Örnsköldsvik hirian.
- Franz Klammer austriarrak, eski alpetarreko jaitsiera proba irabazi zuen, 1:45:73ko denborarekin, Suitzako Bernhard Russirekin, aurreko olinpiar jokoetako jaitsiera proba irabazi zuena, leiha gogorra izan ondoren.
- Dorothy Hamill izan zen irristaketa artistikoan txapelduna.
- John Curry irristatzaileak, bere errutina aldatu zuen, Olinpiar epaileei apelatu eta urrea irabaziz.
- Rosi Mittermaier eskiatzailea, eski alpetarreko proba guztiak irabaztetik gertu egon zen, bi urre eta zilarra irabaziz, hirugarren urrea izango zena, 0.13 segundogatik galdu zuelarik.
- Tatiana Averina abiadura patinatzaileak lau domina irabazi zituen, AEBetako talde osoak, proba horretan, sei irabazi zituen bitartean.
- Bobsleigh eta luge lehiaketak, lehen aldiz, pista berean jokatu ziren.
- Maskota elurrezko gizon tiroldar bat izan zen.
Kanpo estekak