Sara Gandara

Sara Gandara

(2019)
Bizitza
JaiotzaLezama1981eko uztailaren 22a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Euskal Irrati Telebista

IMDB: nm7010831 Twitter: saragandara Edit the value on Wikidata

Sara Gandara Aller (Lezama, Bizkaia, 1981eko uztailaren 22a) bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea da, Euskal Telebistaren aurpegi ezagunenetako bat. 2004an Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Idatzizko kazetaritzan hasi zuen bere ibilbidea, kirolen ataletan lanean, eta hastapenetan Euskal Telebistako kirol erredakzioan aritu zen bekadun. Kameren aurreko lehen lana Hamaika Telebistan izan zuen 2009an, eta 2011n ETB1eko kirol albistegiak aurkezten hasi zen. Estropadak aurkezteagatik ezaguna, asteburuetako eguraldi iragarpena aurkezten hasi zen 2012an, eta ordutik Euskal Telebistako bi kateetan ibilbide oparoa izan du, erregistro ezberdinetako hainbat saio aurkeztuz. 2016 urteaz geroztik ETBko urte amaierako kanpaikadak aurkezten ditu zuzenean, eta gaur egun ETB2ko Teleberri Kirolak albistegiko gidaria da.

Bizitza

Lehen urteak

Jose Gandara eta Ines Allerren alaba da. Gurasoak Euskal Herritik kanpokoak ditu eta euskara ez da bere ama hizkuntza, baina ikasketa guztiak euskaraz egin ditu.[1] Lezamako eskolan eta Derioko institutuan ikasi zuen.

Selektibitate proba gauzatu ostean ez zuen argi zer ikasi nahi zuen, baina horretarako nota soberan zuenez Kazetaritza ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, gero Publizitatea eta Harreman Publikoak ikastera aldatzeko asmoz. Hala ere, lehen bi urteak egin ondoren bertan jarraitzea erabaki zuen eta 2004an lizentziatu zen.[2]

Hastapenak

Lizentziatu eta jarrain EITBko kirol erredakzioan praktikak egin zituen. Hastapenetan behin-behineko kontratu laburrekin aritu zen lanean, bekadun, udan edota asteburu batzuetan ordezkapenak egiten. Lehen urte hauetan Europa Press agentziarako ere egin zuen lan. Lanerako deien zain egon beharrak ezinegona sortu zion, eta Pedro Mari Goikoetxea kirol zuzendariak kontratu luzeagoak eskaintzea ez zela posible esan zionean kazetaritzarekiko ilusioa galdu zuen.[3]

Hiru urtez kazetaritzatik aldenduta ibili zen. Zerbitzari gisa egin zuen lan eta urte erdi Corken (Irlanda) igaro zuen ingeles maila hobetzeko. Itzuli zenean idazkari lanetan aritu zen Bilbao Basketen, baita marketing bulego batean eta ekitaldiak antolatzeaz arduratzen zen enpresa batean ere.[1] Urtebete langabezian igaro zuen, kamera-operadore ikastaro bat egiteko aprobetxatuz.[3]

Kazetaritzara itzulera

2009an berriz ere kazetari lanari ekin zion, Deia egunkariaren Hemendik eranskinean hasiz. Urte berean kameren aurreko lehen lanari ekin zion, aurretik erredaktore lanak baino ez baitzituen egin, Hamaika Telebistako Bat eta bat iluntzeko albistegian. Lanaldi erdian aritu zen lanean, goizetan Nickdutnik ekoizpen etxean egiten zuen lan eta horretaz gain ETB3ko saio bati ahotsa jartzen ibili zen, baita autonomo gisa itzulpenak egiten (Mara-Mara eta Abenturaroa) ere.[4]

Kazetaritzarekiko ilusio berreskuratu zuen eta 2011n Jose Ituarterekin hitz egin zuen, lan-poltsan berriz sartzeko prest zegoela esanez. 2011 eta 2012 bitartean Gaur Egun albistegiko Kirolak tartea aurkeztu zuen, baita Zu Kirolari saioa ere.[5] 2012ko udan San Miguel Ligako estropada emankizunetan aritu zen lanean.[2] Estropadak amaitzear zeudela Urko Aristirekin elkartu zen, eta Eguraldia aurkezteko eskaintza egin zion. Baiezkoa eman zion, eta astebeteko ikastaroa egin ondoren ETB1 zein ETB2 kateetan asteburuetako eguraldi iragarpena aurkezteari ekin zion.[6] Ordutik Euskal Telebistaren aurpegietako bat bihurtu da.

Euskal Telebistan egonkortzea

2013an Ya queda menos umore saioa aurkeztu zuen Oscar Terolekin batera, audientzia datu eskasengatik amaitu zen arte.[7] 2013ko udan Ongi Etorri ETB2ko saioa aurkeztu zuen Patricia Gaztañaga ordezkatuz. 2013-2014 denboraldian Euskal Herria Zuzenean arratsaldetako magazina aurkeztu zuen ETB1en, eta Duelo en la cocina saioa ETB2n.[8][9]

2014ko udan eguraldiko aurkezlea izaten jarraitu zuen, eta 2014-2015 denboraldian kirolak aurkeztera itzuli zen. 2014ko urte amaierako kanpaikadak aurkeztu zituen, lehen aldiz ETBren bi kateentzako egindako emanaldian.[10] 2015ean Oreka saioa aurkeztu zuen ETB1en, emakumeen kirola bultzatzea helburu zuena.[11] 2015eko maiatzaren 30ean Espainiako Kopako finalaren (Atheltic Club Bartzelonaren aurka) harira ETB1ek eskainitako saio berezia aurkeztu zuen.[12]

2016ko udan Objetivo Chimborazo reality saioa aurkeztu zuen ETB2n, beste autonomia erkidego batzuetako kateekin batera egina.[13] 2016-2017 denboralditik aurrera ETB2ko kirol albistegietako gidaria da.[14] Era berean, 2016 urteaz geroztik Euskal Telebistako urte amaierako kanpaikadak aurkeztu izan ditu zuzenean, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabalekin batera. 2020an, koronabirusaren pandemiak sortutako egoera zela eta, Eguraldia aurkeztu zuen 10 astez ETBk albiste-zerbitzuetan egindako egokitzapenen ondorioz.[15]

Euskal Telebistan egiten duen lanaz gain beste zenbait komunikabiderekin ere kolaboratzen du, besteak beste Aikorǃ Txorierriko aldizkarian zutabeak idazten eta Ttap aldizkari digitalean elkarrizketak gauzatzen.

Bizitza pertsonala

Txikia zela areto-futbolean jokatzen hasi zen, eta institutuko taldean zein Zamudioko Iraultza taldean aritu zen aurrelari.[16] Belauneko lesio baten ondorioz jokatzeari utzi behar izan zion. Bere gustoko beste jarduera batzuk pilates, padel, patinajea eta boxeoa dira, baina azken hori egiteari utzi zion trapezioak handitu zitzaizkionean.[1] Aisialdian pintura eta brikolajea ditu gustoko.[3]

Literaturan ere aritu izan da. Lezamako udalak antolatutako Mikel Zarate Haur Literaturako Sarira aurkeztu zuen bere lehen lana, baina ez zuen irabaztea lortu. 2014an Txorierriko ipuin lehiaketa irabazi zuen 16 urtetik gorakoen kategorian, Izotza bezain hotz izeneko ipuinarekin.[17]

Lanak

Telebista saioak

Saioak
Urteak Izenburua Telebista katea Oharrak
2009 Bat eta bat Hamaika Telebista
2011-2012 Gaur Egun Kirolak ETB1
2011-2012 Zu Kirolari ETB1
2012 30 Urte Gozaaaatzen! ETB1 Urtezaharreko saioa (gonbidatua)
2012-2013 Eguraldia ETB1 eta ETB2 Asteburuetako aurkezlea
2012 Mihiluze (1000. saioa) ETB1 Lehiakide gonbidatua
2013 Ya queda menos ETB2
2013 Ongi Etorri ETB2 3 saio, udako ordezkapena
2013-2014 Euskal Herria Zuzenean ETB1
2013-2014 Duelo en la cocina ETB2
2014 Eguraldia ETB1 eta ETB2
2014-2015 Gaur Egun Kirolak ETB1
2014-2015 15 baietzǃ ETB1 eta ETB2
2015 Oreka ETB1
2016 Objetivo Chimborazo ETB2
2016-2017 Kaixo 2017! ETB1 eta ETB2
2016-2020 Teleberri Kirolak ETB2
2017-2018 Kaixo 2018! ETB1
2018 Gure kasa ETB1 Gonbidatua (atal 1)
2018 Gailurra Xtreme ETB1 Gonbidatua
2018-2019 Kaixo 2019ǃ ETB1 eta ETB2
2019 Sukaldaria ETB1 Offeko ahotsa
2019 Historias a bocados ETB2 Offeko ahotsa
2019 Escapadas con Joseba Arguiñano ETB2 Offeko ahotsa
2019-2020 Kaixo 2020ǃ ETB1 eta ETB2
2020 Eguraldia ETB1 eta ETB2 Egokitzapena (10 aste)
2020 El club del tupper ETB2 Gabonetako atal berezia
2020 Atrápame Si Puedes Christmas Edition ETB2 Lehiakidea
2020-2021 Kaixo 2021 ETB1 eta ETB2

Bestelakoak

Erreferentziak

  1. a b c «Sara Gandara, kazetaria: “Monotoniak akabatu egit - Txorierri» Aikor.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  2. a b Oviedo, Aitor. (2013-04-17). «Sara Gandara: “Bat-batean kazetaritzarekiko xarma galdu nuen, eta alde batera uztea erabaki nuen”» ahotsaskea (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  3. a b c Unknown. (2014-09-22). «Rock´N´Talk: ENTREVISTA A SARA GÁNDARA, periodista» Rock´N´Talk (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  4. Etura, Iñaki Lasa. ««Lan honetan, gaur olatuaren aparrean zaude, eta bihar, ez dakizu non»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  5. (Gaztelaniaz) «Sara Gandara | EITB Presentadores del Tiempo| EiTB Presentadores del Tiempo» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  6. Urkizu, Urtzi. «Informazio eskaintza indartuko du ETBk datorren astelehenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  7. «Sara Gandara: "Terolen proposamenari pentsatu gabe esan nion baietz" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  8. Urkizu, Urtzi. «Etzi amaituko da ETB1eko 'Euskal Herria Zuzenean'» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  9. Garcia, Adrian. «Ekoizleen garrantzia nabarmenduko du 'Duelo en la cocina' saioak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  10. Urkizu, Urtzi. «Lehen aldiz Urtezahar gaueko kanpaiak euskaraz, ETB1 eta ETB2n» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  11. Urkizu, Urtzi. «Eskubide batzuk galdu eta gero, lau kirol saio jarri ditu martxan ETBk» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  12. Urkizu, Urtzi. «Hedabideak, finalari begira» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  13. Urkizu, Urtzi. «Gastronomia lehiaketetan ibiliko dira udan, 'Nor bere saltsan'» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  14. Urkizu, Urtzi. «Iban Garatek aurkeztuko du gaueko 'Gaur egun' albistegia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  15. (Ingelesez) «Sara Gandara on Instagram: “Ezhoiko egoera, ezhoiko erabakia. Zazpi urteren ostean, Eguraldian berriro. Elkarri laguntzeko gaude! // Situación excepcional, respuesta…”» Instagram (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  16. Marina, Itxaso. (2008-05). «“Alde handia dago oraindik kirolean gizonen eta emakumeen artean”» Aikorǃ - Txorierriko aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  17. EH Zuzenean (ETB 1). (2014ko urtarrilaren 31a). 'Izotza bezain hotz' ipuinagatik saritu dute Sara Gandara Derion. (Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 5a).

Read other articles:

San Carlos de Bariloche BarilocheNegara ArgentinaProvinsiRio NegroDepartemenBarilocheDidirikan1902Pemerintahan • IntendantGustavo GennusoLuas • Kota220,27 km2 (8,505 sq mi)Ketinggian893 m (2,930 ft)Populasi (2010) • Kota113.450 • Kepadatan5,2/km2 (13/sq mi) • Perkotaan113.450 • Metropolitan130.000Zona waktuUTC−3 (ART)Situs webSitus web resmi San Carlos de Bariloche merupakan sebua...

  هذه المقالة عن النقل بخطوط الأنابيب. لمعانٍ أخرى، طالع خط أنابيب (توضيح). خط أنابيب في الاسكا. النقل بخطوط الأنابيب هو عملية نقل البضائع عن طريق تمريرها خلال أنابيب مخصصة لذلك.[1][2][3] غالباً ما يستخدم هذا النوع من أنواع النقل في نقل السوائل والغازات، ولكن ي�...

سيول الربيع (بالروسية: Вешние воды)‏    المؤلف إيفان تورغينيف  اللغة الروسية  الناشر رسول أوروبا (مجلة)  تاريخ النشر 1873  تعديل مصدري - تعديل   سيول الربيع (بالروسية: Вешние воды)، رواية كتبها الروسي إيفان تورغينيف خلال عامي 1870 و1871 عندما كان في الخمسينات من عم�...

Péronne libérée par l'armée britannique en mars 1917. Dessin de François Flameng, L'Illustration, 16 mars 1918. L'armée britannique durant la Première Guerre mondiale a eu à combattre de manière la plus importante et la plus coûteuse de sa longue histoire[1]. Au début du conflit, ses combattants étaient exclusivement composés de volontaires jusqu'à 1916[2], contrairement aux armées française et allemande composées surtout de conscrits. De plus, l'armée britannique était con...

Multiple rocket launcher BM-24M BM-24M on a ZIL-157 chassis. Technical Museum of Togliatti.TypeMultiple rocket launcherPlace of originUSSRProduction historyProduced1947–58SpecificationsMass8,680 kg (19,140 lb)Length6.7 m (22 ft 0 in)Width2.3 m (7 ft 7 in)Height2.9 m (9 ft 6 in)Crew6[1]CaliberDiameter: 240 mm (9.4 in) Long rocket: 1.3 m (4 ft 3 in) Weight: 109 kg (240 lb) Short rocket:...

2000 single by Donell JonesWhere I Wanna BeSingle by Donell Jonesfrom the album Where I Wanna Be ReleasedJune 20, 2000Recorded1999GenreR&BLength4:13LabelLaFaceAristaSongwriter(s)Donell JonesKyle WestProducer(s)Donell JonesKyle WestDonell Jones singles chronology This Luv (2000) Where I Wanna Be (2000) You Know That I Love You (2002) Where I Wanna Be is a song by American R&B singer Donell Jones. It was written and produced by Jones and Kyle West for his same-titled second album (1999)...

International airport in Atlanta, Georgia, United States Atlanta Airport redirects here. For the airport in Idaho, see Atlanta Airport (Idaho). For the airport in Atlanta, Texas, see Hall-Miller Municipal Airport. Hartsfield–Jackson Atlanta International AirportIATA: ATLICAO: KATLFAA LID: ATLWMO: 72219SummaryAirport typePublicOwner/OperatorAtlanta Department of AviationServesAtlanta metropolitan areaLocationUnincorporated areas of Clayton County; also Atlanta, College Park, and Hapeville in...

Vice-présidence de la Polynésie françaisePrésentationDestination actuelle Résidence officielle du vice-président de la Polynésie françaiseStyle FonctionnalistePropriétaire Polynésie françaiseSite web www.presidence.pf/actualites/vicepresidence2020LocalisationPays Polynésie françaiseRégion PapeeteCommune PapeeteCoordonnées 17° 32′ 38″ S, 149° 34′ 16″ Omodifier - modifier le code - modifier Wikidata La Vice-présidence de la Polynésie fran...

Митрушина Тетяна ГеоргіївнаНародилася 29 квітня 1948(1948-04-29)[1]СРСРПомерла 23 жовтня 2013(2013-10-23)[1] (65 років)РосіяГромадянство  СРСР РосіяДіяльність акторка, кіноакторкаAlma mater Київський національний університет театру, кіно і телебачення імені Івана Карпенка-Ка�...

Suku Mbaham-Matta (disebut juga Baham atau Patimuni) adalah suku yang bermukim di Semenanjung Bomberai, Kabupaten Fak-Fak,[1] Papua Barat, Indonesia. Suku ini terbagi dalam 12 submarga mendiami dataran pesisir selatan Pulau Papua. Daerah ini dikenal sebagai tempat penghasil buah pala (dengan indikasi geografis produk Pala Fakfak). Suku ini tersebar di 9 kecamatan, 5 kelurahan dan 120 kampung. Menurut sensus Pemerintah Provinsi Papua tahun 2010, jumlah penduduknya adalah 17.233 jiwa.&#...

American film series This article is about the film series. For the title character, see Austin Powers (character). For other uses, see Austin Powers (disambiguation). Austin PowersDirected byJay RoachWritten by Mike Myers Michael McCullers (2-3) Produced by Mike Myers Demi Moore Jennifer Todd Suzanne Todd Starring Mike Myers Elizabeth Hurley Michael York Seth Green Heather Graham Mindy Sterling Robert Wagner Verne Troyer Beyoncé Knowles Michael Caine Music byGeorge S. ClintonDistributed byN...

Chinese restaurant in Chinatown, London Lee Ho FookLee Ho Fook in January 2008Restaurant informationClosed2008Street address15–16 Gerrard StreetCityLondonPostal/ZIP CodeW1D 6JECountryUnited KingdomCoordinates51°30′42″N 0°07′53″W / 51.5117°N 0.1314°W / 51.5117; -0.1314 Lee Ho Fook was a Chinese restaurant located in Chinatown, London at 15–16 Gerrard Street.[1] It was previously located at 4 Macclesfield Street.[2] In 1974, it became the ...

City in Utah, United States City in Utah, United StatesWest Jordan, UtahCityWest Jordan City HallLocation in Salt Lake County and the state of UtahCoordinates: 40°36′23″N 111°58′34″W / 40.60639°N 111.97611°W / 40.60639; -111.97611CountryUnited StatesStateUtahCountySalt LakeSettled1848Incorporated1941Named forJordan RiverGovernment • MayorDirk Burton[1]Area[2] • Total32.33 sq mi (83.73 km2) • ...

Henri PitotHenri PitotLahir(1695-05-03)3 Mei 1695Aramon, Gard, PrancisMeninggal27 Desember 1771(1771-12-27) (umur 76)Aramon, Gard, PrancisKebangsaanPrancisDikenal atasTabung PitotTekanan PitotTeorema PitotKarier ilmiahBidangHidraulika Henri Pitot (bahasa Prancis: [ɑ̃ʁi pito]; lahir pada tanggal 3 Mei 1695 – meninggal pada tanggal 27 Desember 1771) adalah seorang insinyur hidrolik berkebangsaan Prancis. Ia merupakan anggota dari Akademik Sains Prancis pada tahun 1724, dan merupa...

Indian actor NarainNarain in 2015BornSunil Kumar (1979-10-07) 7 October 1979 (age 44)Calcutta, West Bengal, IndiaAlma materSt. Thomas College, Thrissur, Sree Kerala Varma College, ThrissurYears active2002–presentSpouse Manju Haridas ​(m. 2007)​Children2ParentsRamakrishnan NairShantha Kumari Sunil Kumar, known by his stage name Narain, is an Indian actor, who has starred in Malayalam, Tamil and Telugu films. He made his debut in Adoor Gopalakrishna...

District of Uşak Province, Turkey District in Uşak, TurkeyUşak DistrictDistrictMap showing the districts of Uşak ProvinceUşak DistrictLocation in TurkeyShow map of TurkeyUşak DistrictUşak District (Turkey Aegean)Show map of Turkey AegeanCoordinates: 38°41′N 29°24′E / 38.683°N 29.400°E / 38.683; 29.400CountryTurkeyProvinceUşakSeatUşakArea1,655 km2 (639 sq mi)Population (2022)264,540 • Density160/km2 (410/sq mi)Time z...

Ethnic group For notable Chinese Indonesians, see List of Chinese Indonesians. Chinese IndonesiansOrang Cina Indonesia印度尼西亞華人Performing rituals for the 2020 Chinese New Year's eve in IndonesiaTotal population2,832,510 (2010) De jure estimation[1] 3,280,000 (2020) De facto estimation[2]Regions with significant populations Indonesia Throughout Indonesia (mostly in Java, Sumatra, Riau islands, Bangka Belitung Islands and Kalimantan, with a significant population in ...

Process of transferring continuous functions into discrete counterparts A solution to a discretized partial differential equation, obtained with the finite element method. In applied mathematics, discretization is the process of transferring continuous functions, models, variables, and equations into discrete counterparts. This process is usually carried out as a first step toward making them suitable for numerical evaluation and implementation on digital computers. Dichotomization is the spe...

Protein-coding gene in the species Homo sapiens AMFRAvailable structuresPDBOrtholog search: PDBe RCSB List of PDB id codes2EJS, 2LVN, 2LVO, 2LVP, 2LVQ, 2LXH, 2LXP, 3FSH, 3H8K, 3TIW, 4G3O, 4LADIdentifiersAliasesAMFR, GP78, RNF45, autocrine motility factor receptorExternal IDsOMIM: 603243 MGI: 1345634 HomoloGene: 888 GeneCards: AMFR Gene location (Human)Chr.Chromosome 16 (human)[1]Band16q13Start56,361,452 bp[1]End56,425,545 bp[1]Gene location (Mouse)Chr.Chromosome 8 (mou...

The Beatles в Аэропорту Кеннеди 7 февраля 1964 года. Слева направо: Джон Леннон, Пол Маккартни, Джордж Харрисон, Ринго Старр Распад рок-группы The Beatles — кумулятивный процесс, происходивший на протяжении периода 1968—1970 годов, отмеченный слухами о расколе среди музыкантов, а такж�...