Rupiah Banda
Rupiah Bwezani Banda (Gwanda, Hego Rhodesia, 1937ko otsailaren 19a - Lusaka, 2022ko martxoaren 11) zambiar diplomazialari eta politikaria izan zen. Zambiako 4. presidentea izan zen 2008tik 2011ra. Egipton, Estatu Batuetan eta NBEn enbaxadore izan zen. 1975etik 1976ra Kanpo Arazoetako ministro izan zen eta su-etena lortzen saiatu zen Angolan. Levy Mwanawasa presidenteak presidenteorde izendatu zuen 2006an. 2008ko abuztuan Mwanawasa bihotzekoak jota hil zen eta Banda presidente bihurtu zen. Hiru hilabete geroago presidentetzarako hauteskundeak egin ziren eta Michael Sata oposiziogilea garaitu zuen. Herrialdearen garapen ekonomikoan zentratu zuen bere presidentetza, ustelkeriaren aurkako hainbat mekanismo ere itxi zituen. 2011ko iraileko hauteskundeak Sataren aurka galdu zituen eta ez zuten berriro hautatu. |