Hirugarren minbizi mota ohikoena da, eta minbiziari loturiko bigarren hilkortasun kausa Estatu Batuetan. Minbizi mota honek 694.000 hildako eragiten ditu munduan urteko.[1]
Euskadin, urtero, 1.800 kasu baino gehiago detektatzen dira: emakumeetan bigarren tumorerik ohikoena da, bularreko minbiziaren ondoren, eta gizonetan ere bigarren ohikoena, prostatako minbiziaren ondoren.[2]
Arrisku faktoreak
Adina. Kolon eta ondesteko minbizia izateko arriskua handiagotu egiten da adinak gora egin ahala. Kasu gehienak 60-70 urte bitartean ematen dira. 50 urtetik beherako kasuak ez dira oso ohikoak izaten, historia familiarrean aurrez horrelako minbizi motak agertu ez badira.
Kolonoskopia bidezko koloneko polipoen erauzketak minbizia izateko arriskua gutxitzen du.
Aurrez minbizia diagnostikatu eta tratatu zaienengan arriskua handiagoa da. Are gehiago obulutegiko, umetokiko edota bularreko minbizia izan duten emakumeengan.
Herentzia:
Historia familiarrean kolon eta ondesteko minbizia izan duen norbait egonez gero, batik bat 55 urte baino gazteagoa den gertuko senide bat baldin bada.
Erretzea. Estatu Batuetako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eginiko ikerketa baten arabera, emakume erretzaileek ez erretzaileek baino %40 probabilitate gehiago dute kolon eta ondesteko minbizi bidez hiltzeko; gizonezkoen kasuan probabilitatea %30ekoa da.
Dieta. Nutrizio eta Minbiziari buruzko Etorkizuneko Ikerketa Europar-eko ikerlan baten arabera, haragi gorri askoko dietekzuntz dietetiko gutxiko dietekin batera kolon eta ondesteko minbizia izateko arriskuarekin lotura dute. Bestalde, arraina sarri jateak arriskuaren gutxitzea eragiten du.[3] Hala ere, beste ikerketa batzuek zalantzan jartzen dute zuntz askoko dietek minbizia izateko arriskua gutxitzen dutenaren baieztapena. [4] Beraz, oraindik ez dago argi zuntz dietetikoaren eta minbizia izateko arriskuaren arteko erlazioa.
Gai honi buruz egin diren ikerketen kopurua handia den arren, alkoholaren eta minbizi honen arteko erlazioa ez da zehatza oraindik.[5]
Estatu Batuetako Minbiziaren Institutu Nazionalak ez du alkoholismoa kolon eta ondesteko minbizia izateko arriskutzat hartzen.[6] Institutu bereko beste artikulu batzuek, aldiz, alkoholdun edarien gehiegizko kontsumoak minbizia izateko arriskua handitu dezakeela diote.[7][8]
Beste ikerketa baten arabera, egunean 30 g alkohol baino gehiago edaten dutenek kolon eta ondesteko minbizia izateko arrisku handiagoa dute.[9][10] Eguneko alkoholdun edari bat edo gehiago hartzeak %70 gehiagoko intzidentzia dakarrela ere frogatu zuen ikerketa batek.[11][12][10]Alkohola kontsumitzeagatik (garagardoa barne) minbizia izateko arriskua bikoizten den arren, ardoa edaten dutenek arrisku gutxiago dute.[13]
Kolon itsuko eta goranzko koloneko minbizietan (eskuin aldeko minbizietan) tumorea argirantz hazten da mukosako paretatik hasita. Mota honetako tumoreak oso gutxitan eragiten du gorotzenbuxadura, normalean sintoma modura anemia aurkezten du.
Ezker aldeko minbizietan, aldiz, tumorea zirkunferentziala izaten da, eta heste lodiaren buxadura eragin dezake koloneko argia inguratzean.
Adenokartzinoma epitelio zelula gaiztoen tumore bat da, kolon eta ondesteko mukosako epitelio glandularretik sortzen dena. Zenbaitetan tumoreko zelulek mukia jariatzen dute, interstizioa inbaditu eta hutsune mukosoak eta koloideak sortuz.[14] Mukia zelula gaiztoaren barnean geratzen bada, nukleoa periferiarantz bultzatzen du “zigiluko eraztun zelula” eratuz.[15]
Adenomak hiru desberdintzapen gradu aurkezten ditu: urria, neurrizkoa eta ona.[16]
Kolon eta ondesteko minbiziak ez du sintomarik adierazten minbiziaren fase aurreratuetara iritsi arte, eta hori dela eta, pazienteen gehiengoek heste lodiko pareta osoa hartu duten edo eskualdeko gongoiletan eragiten duten tumoreak izaten dituzte. Sintomak agertzen direnean hauek aldakorrak eta ez-espezifikoak izaten dira. Ohikoenak digestio-hemorragia baxua, ondesteko hemorragia (rektorragia), gorotzetan aldaketak eta min abdominala dira. Sintomen agerrera eta hauek adierazten diren modua tumorearen lekuaren eta gaixotasunaren hedapenaren araberakoak dira:
Eskuineko koloneko minbizia
Sintoma nagusiak min abdominala, anemia, eta noizbehinka, tumore abdominalaren haztapena dira. Balbula ileozekala igaro eta eskuineko kolonera iristean heste lodiko eduki gehiena likidoa denez, tumoreak nahiko handiak izatera iritsi daitezke. Hori dela eta, estenosi garrantzitsuak eragin ditzakete heste lodiaren argian, betiere buxadura sintomak eragin gabe.
Min abdominala kasuen %60an ematen da, barrunbe abdominalaren eskuineko aldean. Anemia ere kasuen %60an ematen da tumorearen azalera ultzeratukoodoljario jarraia dela eta. Odol-galera honek, ordea, ez du gorotzen itxura aldatzen.
Arrazoi ezezagunengatik, arraza beltzeko pertsonek arraza zuriko pertsonek baino koloneko zaurien intzidentzia handiagoa dute. Oharkabeko igaro daiteke tumorea gibeleko angeluan (eskuineko angeluan) agertzen bada.
Ezkerreko koloneko minbizia
Eskuineko koloneko minbizian gertatzen den bezala paziente batzuen kasuan anemia garatu daiteke. Pazienteek gorotzetatik ez ezik sudur-zuloetatik edo ahotik odol galerarik izan ez dezaten ziurtatu behar da. Oso probablea da gorozkietan aldaketak eta ondesteko hemorragiak izatea, koloneko argiaren murrizpena dela eta. Tumorearen hazkuntzak honako koadro klinikoa adierazten du: hesteetako buxadurak eragindako min kolikoa, distentsio abdominala, okada eta hesteen itxiera.
Sigmoide eta ondesteko minbizia
Zeharkako kolona eta beheranzko kolona zeharkatu ostean gorotzak biltzen joaten direnez, maila honetan kokaturiko tumoreek gorotzen iragatea ekiditen dute. Honek min abdominala eragiten du, zenbaitetan heste buxadura eta heste zulaketarekin batera. Eskualde honetako minbizietan oso ohikoa da ondesteko hemorragia (rektorragia), tenesmo rektala eta gorotzen diametroaren gutxitzea ematea. Zenbaitetan ondesteko hemorragia eta tenesmo rektala hemorroidesaren sintomak izaten dira, baina rektorragia agertzen den guztietan (beherako edo idorreriakoa zein gabekoa izan daiteke) ondeste ukipena eta proktosigmoidoskopia egin behar izaten dira. Tumorea uretratik gertu kokatzen denean, eta hau zanpatu eta infekzio urinarioak eragin ditzakenean uretritisa ematen da.
Diagnostikoa
Hainbat froga erabiltzen dira ondeste eta koloneko minbizia hautemateko. Hala ere, lehenik eta behin, pazienteak medikuari kontatutako sintomak kontuan hartuz historia kliniko bat egingo da, non sintomak, aurrekari familiarrak eta anamnesiaren arrisku faktoreak zehaztuko diren. Horrez gain, medikuak berak bilaketa fisikoa egingo du; ondesteko ukipena, besteak beste. Azkenik, froga desberdinetan lortutako emaitzak izanik, froga zehatzagoak eta bilaketa gehigarriak eskatuko dira diagnostikoa konfirmatzeko.
Ondesteko ukipena
Froga honen bidez ondeste eta koloneko kartzinomen % 20 ukitzeaz gain, horien itsapen-maila inguruko ehunekiko baloratu daiteke. Ondesteko ukipenalerro pektineoa baino ia 8 zentimetro gorago izatera iritsi daiteke. Dena den, ondesteko minbizi baten kasuan arretatsu burutu beharko da minbiziaren tamaina, itsaspen-maila, ultzerazioa... baloratu ahal izateko.
Ondesteko ukipena edozein bilaketa fisiko arruntaren barne aurkitzen da 40 urte baino zaharragoak diren pertsonen artean, izan ere, gizonezkoetan prostatako minbizia antzemateko balio du eta, emakumezkoetan, pelbisean bilaketak egin eta ondestean masak hautemateko baliogarria da. Hala ere, ez da gomendatzen froga hau izatea froga bakarra ondeste eta koloneko minbizia diagnostikatzeko, egia esan, ez da oso zehatza eta mugatuta dago.
Gorotzetan ezkutatutako odol analisia edo PSOH
Gorotzetan ezkutatutako odol-analisia erabilia da ikusezina den odola gorotzean hautemateko. Adenoma, polipo edo ondeste eta koloneko minbizien inguruan aurkitzen diren odol hodiak oso ahulak izaten dira gehienetan eta erraz mintzen dira gorotzen garraioan zehar. Ondorioz, odol hodiek odol kantitate oso txikiak askatzen dituzte gorotzera. Dena den, oso arraroa izaten da behar adina odol isurtzea eta, ondorioz, ikusezina izaten da. Froga honek odolaren agerpena hautematen du erreakzio kimiko baten bidez; eta emaitza positiboa baldin bada, zehazki minbizi bat edo beste arazoren bat den jakiteko kolonoskopia froga egin behar da. Hala ere, elikagaiek edo medikamentuek eragina izan dezakete frogaren emaitzan, beraz, hurrengoak ekidin behar dira:
250mg bitamina C hartzea zitrikoen edo elikagai-gehigarrien bitartez. Izan ere, honen kontsumoa froga baino 3 egun lehenago frogan erabiltzen den sustantzia kimikoa eragozten du.
Haragi gorria kontsumitzea froga baino 3 egun lehenago. Izan ere, honek eragingo du hemo talde asko edukitzea eta odolarekin nahastea.
Laginari dagokionez, gorotza kontsultategi edo laborategi klinikora eramango da bere analisirako. Aitzitik, ondesteko ukipen bidez lortutako lagina ez da egokia.
PSOH egoera idealetan egin arren, muga garrantzitsuak izango ditu; hala nola, goiztiar hautemateko teknikak. Ondeste eta koloneko minbizia dutenen % 50 gutxi gora behera PSOH negatiboa (faltsu negatiboa) emango du eta honen arrazoia tumoreak eragindako odoljarioen patroi intermitenteekin erlazionatuta egongo da. Halaber, PSOH positiboa dutenen artean soilik % 5-10 pairatuko dute ondeste eta koloneko minbizia. Hala ere, emaitza positiboa izan duten pazienteei froga desberdinak egingo zaizkie emaitzen arrazoiak egiaztatzeko; hala nola, sigmoidoskopia, kolonoskopia... Beraz, PSOH frogarekin soilik ezin da asoziazio kliniko egoki bat egin (ziurtasun falta).[17]
Gaur egun, PSOH mota desberdinak existitzen dira: zaharrena “Test de guayaco” deitzen da, eta honen bidez gorotzen hemo taldeenperoxidasa aktibitatearen agerpena edo falta aztertzen da. Horrez gain, test inmunohistokimikoa existitzen da, non antigorputz mono edo poliklonalek gizakien hemoglobina zati intaktuak hautematen duten. Gainera, azkenaldian, test inmunohistokimiko bat aurkitu daiteke DNArenmutazioak detektatzen dituena. Azken hau, sensibleagoa eta espezifikoagoa da ondeste eta koloneko minbiziaren detekzioan.
Sigmoidoskopia
Kolonoskopioa hodi argi, argal, flexible eta huts bat da. Ondestearen bidez sartzen da beheranzko kolonean. Medikuak, gainera, sigmoidoskopioaren bitartez ikusteaz gain, bideo kamara batera konektatu eta monitore baten bidez irudiak hobeto ikusi eta gorde ditzake. Froga hau zerbait deserosoa izan daiteke, baina ez du zertan mingarria izan behar. Dena den, aipagarria da esatea hodiak 60 zentimetro neurtzen duela luzeran eta, ondorioz, soilik kolonaren erdia ikusi daiteke teknika honen bitartez. Sigmoidoskopia bat egin aurretik pazienteak enema bat aplikatu behar da kolonaren beheranzko atala garbitzeko.
Teknika honek hainbat zaitasun izango ditu:
Osasun gastu handia. Salbatutako bizitza bakoitzeko 60.000€-ko gastua.
Froga egiteko prest daudenen kopurua baxua da (soilik % 13).
Hodi argi bat da eta, honen bitartez, ondeste eta koloneko kartzinomen % 20-25 hautematen dira. Erabilgarria izango da arriskua eta 40 urte baino gutxiago dutenen helduen aukeraketarako.
Sigmoidoskopia flexiblea
Sigmoidoskopia instrumentu fibroptiko bat da eta 6 zentimetroko luzera dauka. Ezkerreko kolonaren bilaketarako erabilgarria da. Angelu esplenikorarte ailegatu daiteke ere. Ez da polipektomia terapeutikorako erabilia izan behar (egoera berezitan izan ezik) eta kartzinomen % 50 detektatu ditzazke.
Kolonoskopia
Ikerketa honek kolon, ondeste eta ileon terminalarenmukosa bere osotasunean ikusteko aukera ematen dizu. Lehen aipatu bezala, kolonoskopioa 160 zentimetroko hodi flexible bat da eta bideo kamara bat dauka bere puntan (sigmoidoskopioaren bertsio luzea). Egun, kolonoskopia azterketa zehatzena eta osoena da heste lodiari dagokionez. Hala ere, froga hau eta bario enema bateragarriak kontsideratzen dira.
Polipo txiki (<3 zentimetro) bat aurkitzen bada, normalean polipektomia posible da. Gainera, ahal den heinean polipoa anatomia patologikora bidaltzen da, bertan mikroskopio bidez aztertzeko. Aldiz, tamaina handiko polipo, tumore edo anomalia bat aurkitzen bada, biopsia bat burutuko da.Kolonoskopia bat egin baino lehenago pazienteak kolona garbitu beharko du. Horretarako, ohiko laxanteak ez diren garbitzaileak hartu beharko ditu eta, batzuetan, enemak jarri beharko dira kolona garbitzeko. Normalean 15-30 minutu irauten du frogak, baina denbora luzatu egin daiteke biopsia bat burutu behar bada.
Kolonokopia egitea ezinbestekoa izango da PSOH positiboa izan ondoren, polipo edo tumore baten agerpenaren ondoren edo bario enema susmagarri baten ondoren. Horrez gain, gomendatzen da beti ere froga egitea aurrekari familiarrak dutenei eta 50 urte baino gehiago dutenei.
Kontraste bikoitza duen bario enema
Bario sulfatoa sustantzia radioopakoa da eta kolona partzialki bete eta irekitzeko erabiltzen da. Bario sulfatoa sartzen da hodi txiki baten bidez uzkian eta kolona erdi betea dagoenean x izpiak erabiltzen dira barioa zabaltzeko. Ondoren, airea ponpatuko da hodi berdinetik zabaltzeko helburuarekin. Azken honek kolon mukosaren irudi hoberenak eratzen ditu.
Ezinbestekoa da pazienteek laxanteak hartzea aurreko gauean eta goizean enema garbitzaile bat jartzea kolona garbitzeko.
Kolonoskopia birtuala
Pazienteek kolona gorotzez garbia eduki behar dute. Froga honetan ez da kontrastea kolonean sartzen, baizik eta haizea ematen da dilatatzeko. Ondoren, tomografia konputarizatu berezia , helikoidala edo espirala egiten da. Prozedura hau seguruenez bario enema baino zehatzagoa da, baina ez da kolonoskopia bezain eraginkorra polipo txikiak hautemateko orduan.
Birtualaren abantailak hurrengoak dira:
Prozedura oso azkar egiten da
Pazienteari ez zaio lasaigarririk eman behar
Kolonoskopia baino merkeagoa da.
Dena den, teknika honek desabantaila bat dauka: polipo edo neoplasia bat hautematen bada, ezingo da biopsia edo erauzketa egin aztertzen den bitartean.
Markatzaile tumoralak: minbizi mota honek antigeno kartzinoembrionario (CEA) edo CA19-9 izeneko substantziak jariatzen ditu odolera. Proba hau batez ere jada tratatuta dauden pazienteetan erabiltzen da. Honen bidez, tumorea guztiz ezabatuta dagoen ikusi daiteke. Hala eta guztiz ere, ez da guztiz fidagarria beste faktore batzuek substantzia hauen mailak igo ditzaketelako (tabakoak adibidez).
Ekografia: orokorren ez da proba oso baliagarria izaten hesteko aireak oztopatu egiten duelako. Hala eta guztiz ere, 2 motatako ekografia berezi daude gaixotasun honetarako:
Ekografia endoerrektala: zuzenean ondestean sartzen da ekografoa. Ondesteko paretan asaldurarik dagoen ikusteko erabiltzen da
Ekografia intraoperatoria: zirujauak abdomeneko pareta irekitzen duenean egin daiteke. Ekografoa gibelaren gainean jartzen da, batez ere organo honetara metastasirik gertatu den ikusteko.
2 ekografia mota hauek ezin dira koloneko minbiziaren diagnostikorako erabili, bakarrik honek eragindako ondorioak ikusteko.
Terapia biologikoa: organismo biziak erabiliko dira gaixotasunaren tratamendurako.
Konplikazioak
Lehenengo aldiz diagnostikatzen diren gaixo askok heste lodiaren obstrukzio edo zulaketa izan dezakete.
KOLON ETA ONDESTE MINBIZIA OBSTRUKZIO AKUTUAREKIN: heste lodiaren oklusioak minbizia adierazten du, batez ere adineko populazioan. Paziente hauen distentsio abdominala, min abdominala (koliko motatakoa) eta gorotzak kanporatzeko ezintasuna aurkezten dute. Berehala tratatzen ez bada, hesteko zelulei ez zaie oxigenoa helduko eta iskemia edo nekrosia gertatu daiteke.
Zoritxarrez minbizi mota honek metastasi asko probokatzen ditu eta honek ondorio larriak eragin ditzake (gibel metastasiek ikterizia edo hazkura larria proboka ditzake)
HEMATIKOA: oso ohikoak gibelerako, birika, hezur, giltzurrun eta garuneko metastasietan.
Prebentzioa
Minbizia fase goiztiarretan harrapatzeko detekzio azterketak erabiltzen dira. Horretarako oso lagungarria da pazienteak edozein sintomaren aurrean medikura joatea.
Amerikako Minbizi Elkarteak 50 urtetik aurrera, bai gizon zein emakumeetan, 50 urtetik aurrera hurrengo probak egitea gomendatzen du: