Artikulu hau jariakin biologikoari buruzkoa da; sua egiteko soka gaitzat duena beste hau da: «Muki (soka)»
Mukia jatorri biologikoa duen substantzia likatsuari deritzo. Izaki bizidunek sortzen dute gainazalen babesle moduan deshidratazioaren (birikan), eraso kimikoen (urdailekomukosan), bakteriologikoen (arnas mukositatea) edo marruskaduraren aurka (hestegorri, kolon). Mukia edo mukositatea zelula berezi batzuek sortzen dute, zelula kalitziformeak muki globuluak jariatzen dituztenak.