Elikagai-gehigarriakelikagai moduan kontsumitzen ez diren eta produktuaren osagai bereizgarria ere ez diren substantziak dira, balio nutritiboa izan dezaketenak edo ez.
Elikagai-gehigarri baten erabilerak helburu teknologiko bat izango du, eta elikagaiaren ekoizpenean, transformazioan, prestaketan, tratamenduan, ontziraketan, garraioan eta biltegiratzean gehitzen bada, gehigarria bera edo bere azpiproduktuak modu zuzenean edo ez zuzenean elikagaiaren osagai bilakatuko dira.
Baimentze eta eskakizunak
Europar Batasunean, elikagai-gehigarri guztiak baimendu egiten dira soilik legerian[1] ezarritako irizpideak betetzen baldin badituzte (batez ere euren jatorria eta purutasunarekin lotutakoak). Izan ere, onartuak izateko elikagai-gehigarrien erabilerak segurua izan behar du, behar teknologiko bati erantzun behar dio, kontsumitzaileari akatsera ez dio eraman behar eta onura bat eragin behar du elikagaien ezaugarri teknologiko zein organoleptikoetan.
1333/2008 Erregelamenduak elikagai-gehigarrien erabileraren inguruan arautzen du. Honen helburua giza osasuna bermatzea eta kontsumitzaileak eta haien interesak babestea da besteak beste, beti ere ingurumena zainduz.
Erregelamenduak ondorengo hauek ezartzen ditu: baimenduta dauden elikagai gehigarrien zerrendak, gehigarri bakoitzak elikagai desberdinetan duen erabilera eta azkenik, zuzenean elikagai-gehigarri moduan saltzen direnean, haien etiketatuaren inguruko arauak.
Onartutako gehigarri guztiek erabilera mugatua dute, beraz. Elikagai talde bakoitzean zein gehigarri erabili daitekeen eta erabiltzeko gehienezko dosia zein den ere araututa daude. Batzuetan, ez dago dosi maximorik definituta eta gehigarria helburua betetzeko kontzentrazio baxuenetan erabili behar dela adierazten da (Quantum satis delakoa).
Gehigarrien eta teknologia-laguntzailekideen arteko aldeak
“Teknologia-laguntzailekidea” elikagaiaren ekoizpenean erabiltzen den baina azken produktuan ez dagoen substantzia da, hurrengo ezaugarriak bete behar duena[2]:
Ez da elikagai gisa zuzenean kontsumitzen
Helburu teknologiko jakin batekin erabiltzen da
Amaierako produktuan ager daiteke teknikoki saihestezina bada guztiz desagertaraztea, eta baldin eta osasunerako arriskua suposatzen ez badu eta amaierako produktuan efektu teknologikorik ez badu.
Teknologia-laguntzailekideak 1333/2008 Erregelamenduan definitzen dira, baina aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu, eta momentuz ez dago legeria zehatza substantzia hauen inguruan Europan.
Gehigarriak ez bezala, Teknologia-laguntzailekideak produktu finalean ez dira ageri, beraz ez dira elikagaiaren osagaiak, eta 1169/2011 Erreglamenduan arautzen den bezala[3], kontsumitzaileari bideratutako informazioari buruzkoa, hain zuzen, ez dira osagaien zerrendan agertu behar. Etiketatuan bakarrik aipatu behar dira baldin eta substantzia hauek alergia edo intolerantziak eragiteko gai badira. Adibidez, kaseinak eta kaseinatoak, esnetik eratorritakoak.[4][3]
Teknologia-laguntzailekideen funtzioak, beste askoren artean, hurrengoak izan daitezke: katalizatzaileak, agente filtratzaileak, detergenteak, aparraren aurkako agenteak...[5]
Sailkapena
Elikagai-gehigarriak sailkatzeko honako irizpideak erabiltzen dira[6]:
Ezaugarri organoleptikoak aldatzen dituzten substantziak
Elikagaiak heze mantentzea ahalbidetzen dute, hau da, elikagaiak ez lehortzea.
Laktato sodikoa (E-325)
Azido fosforikoa (E-338)
Ezaugarri plastikoak zuzentzen dituzten substantziak, gehien komeni den egitura lortzen laguntzen dutenak
Mota
Funtzioa
Adibideak
Eraldatutako almidoiak
Gehigarri hauek bilatzen dutena da egonkortasuna areagotzea eta egitura egokia lortzea. Hau baldintza jakin batzuen ondorioz lortzen dute: tenperatura altuak, kontzentrazio azidoak (pH < 7 ) eta elikagaia izoztean.
Azido zitrikoa (E-330)
Azido fosforikoa (E-338)
Gogortzaileak
Gehigarri hauek bi funtzio eduki ahal dute; alde batetik, fruta zein barazkietan hauen azala sendotzeko edo krokantea bilakatzeko. Bestetik, agente gelifikatzaile baten laguntzaz, gelak eratu edo hauek mantentzea.
Elikagaiaren azidotasuna edo alkalinotasuna kontrolatzeko asmoz gehitzen dira. Beharraren arabera, gehitu daitezke azidoak, baseak edo orokorrean pHa erregulatzeko agenteak.
Irinaren egosketaren kalitatea eta kolorea hobetzeko gehitzen dira (ore egokitzaileak, irin zuritzaileak….).
Kaltzio karbonatoa
Sodio sulfitikoa (E-221)
Ontzietako gasak
Ontziratutako elikagaiak hondatzetik (oxidazio edo deskonposizio) babesteko asmoz, ontzian bertan sartzen diren gehigarriak (elikagaia sartu baino lehen, bitartean edo ondoren).
Ontziratutako elikagaiak hondatzetik (oxidazio edo deskonposizio) babesteko asmoz, ontzian bertan sartzen diren gehigarriak (elikagaia sartu baino lehen, bitartean edo ondoren)