Rouben Mamoulian (armenieraz: Ռուբեն Զաքարի Մամուլյան; Tbilisi, Georgia, 1897ko urriaren 8a - Los Angeles, AEB, 1987ko abenduaren 4a) Estatu Batuetako zinema-zuzendaria izan zen; jatorriz armeniarra, Paris, Mosku eta Londresen hazitakoa, eta antzerkirako zaletasuna gaztetatik zuena.
Biografia
Opera-zuzendari izateko joan zen Estatu Batuetara, eta berak eginiko Gershwin musikari ospetsuaren Porgy and Bess operaren arrakastak Hollywoodeko ateak zabaldu zizkion.
Antzerkia utzi gabe, zinema-saioak egin zituen, eta hainbat berrikuntza ekarri: kamera mugikorra erabili zuen lehen aldiz Applause (1929,Txaloak ) lanean, barne-bakarrizketaz baliatu zen Dashiell Hammetten City Streets (1931, Hiriko karrikak) egiteko, eta Becky Sharp (1935) filmean hiru koloretako teknikolorea erabili zen lehen aldiz.
Antzerkian lortu zuenaren antzera, maisulanak egin zituen obra musikatuekin, eta Greta Garbo, Marlene Dietrich, Maurice Chevalier eta beste antzezle ospetsuen zuzendari izan zen.
Filmografia
Erreferentziak