Ralf Gustav Dahrendorf, Dahrendorf baroia, (Hanburgo, 1929ko maiatzaren 1a -Kolonia, 2009ko ekainaren 17a) filosofoa, soziologoa, politologoa eta politikoa izan zen.
Biografia
Gizarte gaztazkaren teoriaren fundatzailetako bat izan zen. 1947 eta 1952 urteen artean filosofia, filologia klasikoa eta soziologia ikasi zituen Hanburgon, 1952an doktoretza lortu zuelarik. Soziologo, filosofo eta politikaria zen. Filosofiako eta Filologiako ikasketak egin zituen Hanburgoko Unibertsitatean 1947-1952 urte-bitartean, eta 1952an amaitu zuen doktoregoa, Karl Marxi buruzko tesi batekin. Gero, Soziologia ikasi zuen Londresko London School of Economicsen. Alemaniara itzulita, katedra lortu zuen Sarreko Unibertsitatean. Geroztik, irakasletzan aritu zen Hanburgoko, Tübingengo eta Konstantzako unibertsitateetan.
Irakasle lanetan hasi zen: 1957an Hanburgoko unibertsitatean; 1960an Tubingako unibertsitatean; 1966an Konstantzan, 1969a arte. Europako komunitatearen sorkuntzarako egin zuen ekarpena nabarmen daiteke bere lanen artean. Gizarte post-kapitalistaren arazoak aztertzen dituen lan askoren sortzailea da. 1974 eta 1984 artean London School of Economicseko zuzendaria izan zen eta 1987 eta 1997 artean St. Anthony´s Collegen dekanoa izan zen Oxfordeko unibertsitatean. 1993an Elisabet II.a erreginak sir izendatu zuen, Darhendorf Clar Marketeko baroi titulua eman zion Westminster hirian. 2007an gizarte zientzien Asturiasko printzea saria jaso zuen.
Politikagintza
Politikagintzari dagokionez, 1968-1969 bitartean, parlamentari izan zen Baden-Württembergeko Parlamentuan. 1968tik 1974ra, FDP (Freie Demokratische Partei) edo Alderdi Demokratiko Askeko Bundesvorstand-eko kide izan zen Alemaniako Parlamentuan eta 1969-1979 bitartean Estatuko idazkari gisa lan egin zuen Kanpo Arazoetako ministerioan. 1970etik 1974ra Europako Erkidegoko (gaur egun, Europar Batasuna) batzordekide izan zen, eta data hartatik aurrera, hamar urtez, Londresko London School of Economics zuzendu zuen. 1987tik 1997 arte, Oxfordeko St. Anthony Collegeko zuzendari izan zen, Erresuma Batuan. Dahrendorf, batez ere, gizarte-aldaketen muinean egon ohi diren gatazka-prozesuez interesatu zen. Alemaniar soziologoaren arabera, gatazkak ezinbestekoak eta beharrezkoak dira gizarte-garapenerako, beraz, alferrikakoa da haiek desagerrarazten saiatzea; aldiz, soluzio arrazoizkoak eta emankorrak aurkitzeko modua egin behar da.
Teoria
Dahrendorfek landu zituen beste teoria batzuk nagusigoarena eta gizarte-rolarena izan dira, eta biak, gatazka bezalaxe, gertaera unibertsaltzat jotzen zituen. Haren argitalpenen artean aipatzekoak dira Soziale Klassen und Klassenkonflikt in der industriellen Gesellschaft (1959, Gizarte-klaseak eta beren gatazka gizarte industrialean); Homo sociologicus. Ein Versuch zur Geschichte, Bedeutung und Kritik der Kategorie der sozialen Rolle (1959); Gizartearen teoriari buruzko saiakerak (1968) eta Askatasun berria: bizirik irautea eta justizia mundu aldakor batean.
Hogeitik gora honoris causa doktorego jaso zituen; besteak beste, Erresuma Batuko, Irlandako, Belgikako, Italiako eta Estatu Batuetako unibertsitateek emandakoak. 2007an, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzearen saria jaso zuen.
Dahrendorfek liberalismoaren defendatzaile bezala definitzen du bere burua, baina ñabardura batzuekin. Baztertuen azpiklase deitzen duenarentzako neurri eraginkorrak hartu behar direla uste du, eta, estatuaren interbentzioaren gabeziez ohartarazten du, Halaber. Bere irakasle izan zen Karl Popperren eragina nabari zaio, batez ere, idealisten giza erakundeak eratzeko proposamenen aurka egiten zuenean, hobekuntzak bilatzeari ez utzi arren. Horregatik, bere argudiaketetan giza errealitatearen ikuspegi deskribatzailearen eragina antzeman daiteke.
Dahrendorf ez da iniziatiba publikoetaz fidatzen, horrek totalitarismo batera eraman dezakeelako gizartea. Ez dator bat ezkertiarren instituzionalismo moralizatzailearekin, ezta Anthony Giddensen hirugarren bidea liburu nahasketa zalantzagarriarekin. Gogor egiten du komunitarismoaren kontra: bere ustez, nazioaren gorespenean eta kulturaren partikularitatean bilakatzen baita. Baieztapen hau sinplista eta orokortzailea da behar bada, komunitaristen nazionalismoarekiko jarrerak beraien artean oso desberdinak baitira.
Bibliografia
- 1973an Homo soziologicus
- 1974an Gizarte eta soziologia
- 1974an Gizarte eta soziologia. Aplikaturiko ilustrazioa.
- 1976an Europar Batasunare defentsan.
- 1979an Gizarte klaseak eta bere gatazka gizarte industrialean.
- 1982an Liberalismo berria.
- 1983an Bizitzeko aukerak.
- 1983an Krisiaren aukerak.
- 1991an Europako iraultzaren gogoetak.
- 1994an Giza gatazka modernoa.
- 1994an Legea eta ordena.
- 2002an Demokrazioaren ondoren: Antonio Polito-ri elkarrizketa.
- 2007an Historiaren berrasiera: Harresiaren erortzetik Irakeko gerrara.
- 2008an Orden berri baten bila: XXI.mendearentzako askatasun politika berria.
- 2009an Askatasuna proban. Intelektualak tentazio totalitarioen aurrean.
Erreferentziak