María Paz Campos Trigo, Paz Vega izen artistikoz ezaguna, (Sevilla, 1976kourtarrilaren 2a - ) espainiar aktore, zinema zuzendari eta modeloa da. Laura izan zen Siete Vidas seriean eta horrek ospe handia eman zion. 2001ean, Julio MedemenLucía y el sexo egin zuen eta Goya Saria lortu zuen. Javier Balaguerren Solo Mia filmak ere izendapena ekarri zion.
Biografia eta lana
María Paz Campos Trigo Sevillan jaio zen, 1976kourtarrilaren 2an. Sevillako Santa Ana ikastetxean ikasi zuen eta Triana auzoko Gustavo Adolfo Bécquer institutuan.
Sevillako San José Antzerki Eskolan hasi zen eta Komunikazio Zientziak ikasten ere bai, baina azken hau berehala utzi eta Madrilera joan zen interpretazioan sakontzeko.
Berehala izan zuen telebistako serieak egiteko aukera: Más que amigos, Compañeros eta 7 Vidas.
2000n, Julio MedemenLucía y el sexoegin zuen, lehenengo paper garrantzitsua. Urte berean, Javier Balaguerren Sólo mía egin zuen Sergi Lópezekin. Bi lan horiek izendapena ekarri zioten 2002koGoya Sarietan eta eskuratzea lortu zuen Médemen kasuan.
2002an, Pedro AlmodóvarrenHable con ella filman hartu zuen parte eta Emilio Martínez Lázaroren El otro lado de la cama filmaren protagonistetako bat ere izan zen, urte horretan takila gehien jaso zuen espainiar filma.
2003an, Leonardo Sbaragliarekin batera Vicente ArandarenCarmen filma egin zuen eta, hurrengo urtean, AEBetara joan zen Spanglish filma egitera, James L. Brooksen esanetara. Urte horretan Di que sí espainiar filma ere egin zuen Santi Millánekin batera.
2006an, Alejandro SanzenA la primera persona bideoklipean atera zen eta Caterina Sforzaren papera egin zuen Los Borgia filmean, Antonio Hernándezen esanetara. Handik gutxira, Taviani anaien El destino de Nunik (La masseria delle allodole) filman ere hartu zuen parte.