1990eko hamarkadan, agente batek bere argazki bat ikusi zuen karpeta baten azalean eta txundituta geratu zen; Evak Marketing ikasketak utzi egin zituen.
Egin zuen lehen filma, 1998an, Children of the Corn V: Fields of Terror izan zuen. Urte berean, ER estatubatuar telesail dramatikoaren pasarte bat ere egin zuen.
A Night at the Roxbury filman ere paper txiki bat egiteko aukera izan zuen 1998an eta nazioartean kokatu zuen Evaren lana.
Bideoklip bat baino gehiago ere egin du, The Strokes bandaren The End Has No End, Aerosmith-en Hole in my soul edo Will SmithenMiami, beste batzuen artean.
Modelo lana
Eva Mendes Marino Parisottorentzat egin zuen lan, Campariren2008 egutegirako.
Bilutsik atera zen PETA erakundearen iragarki batean, animalia-larruen erabileraren aurkako kanpainan.