Máximo Huerta Hernández (Utiel, Valentzia, 1971kourtarrilaren 26a), aurretik Màxim Huerta bezala ezagutua, espainiar kazetari, idazle eta Telebistako Arte eta Zientzien Akademiaren kide da. Udaberri Sariaren irabazlea 2014an, Espasak argitaratutako bere laugarren eleberriagatik La noche soñada.[1] 2018an Pedro Sánchez, espainiar Gobernuko presidenteak, Kultura eta Kirol Ministroa izateko aukeratu zuen, baina izendatu eta astebetera dimisioa aurkeztu zuen.
Biografia
Valentziako CEU San Pablo Unibertsitatean Informazioaren Zientzietan lizentziatua, Madrilgo "Instituto Europeo de Diseño"an Diseinu Grafiko eta Ilustrazio Editorialean masterra lortu du. Era berean, Telebistako Arte eta Zientzien Akademiaren kide da. Bere ibilbide profesionala bere jaioterriko irrati eta idatzizko komunikabidetan hasi zuen, hala nola, Radio 5koRNE Utielen eta Radio Buñol edo Valencia 7 días edo Las Provincias egunkarietan.
Telebistarako jauzia 1997an ematen du, Canal 9 telebista kate autonomikoan hastean, bertan Informatiu Metropolità eta azken orduko Informatiu aurkeztu eta editatzen dituelarik.[2]
Telecincon 2000an hasten da lanean,[2] Valentziako Erkidegorako autonomi saila aurkezten eta editatzen. Urte bat geroago, estatu mailara egiten du jauzi Informativos Telecinco programan bost urtez atal desberdinak aurkeztuz.[3]
En 2005 bere ibilbideak beste norantza bat hartzen du, ordurarte albistegietara lotua,[4] eta Ana Rosa Quintana kazetariaren El Programa de Ana Rosa saioko aurkezle taldean sartzen da,[2] gizarte-kronikari buruzko saioa. Hamar urtez mantentzen da saio honetan, 2015ekoirailera arte.
Irailaren 2016tik aurrera, TVEko 1 katean, zinemari buruzko Destinos de cine programa aurkezten du.[6]
Zazpi eleberri, bidai-liburu bat, haurrentzako ipuin bat eta istorio ilustratu bat argitaratu ditu, besteak beste, Que sea la última vez que me llamas Reina de la Tele (2009), El susurro de la caracola (2011), Una tienda en París (2012) y La Noche Soñada (2014), azken honekin Premio Primavera 2014ean irabaziz.[7]
2015ean bere lehen liburu ilustratua argitaratu zuen, El escritor izenburupean, Javier Jubera artistarekin elkarlanean, eta urte berean bere bosgarren nobela No me dejes (Ne me quitte mas).
2017ko apirilean seigarren liburua kaleratzen du, oraingoan autobiofikzioa La parte escondida del iceberg.[8]El Español,[9] 20 Minutos, Glamour, eta National Geographic aldizkari eta egunkarietan idazten du.[10] Halaber, RNEkoGente despierta saioko taldearen parte da.[11]
2018ko ekainean Pedro Sanchezek Kultura eta Kirol Ministro izendatu zuen.[12] Astebete ondoren dimisioa aurkeztu zuen, 2006, 2007 eta 2008an 218.322 euroko zerga-iruzurra egin zuela zabaldu eta gero.[13][14]
Lanak
Eleberriak
Que sea la última vez que me llamas Reina de la Tele (Martínez Roca, 2009)