Ordiziako Ardi Latxa Gazta TxapelketaGipuzkoakoGoierri eskualdeko Ordizia udalerrian urtero Euskal Jaien barnean irailaren bigarren asteazkenean ospatzen den gazta txapelketa da. Urteen poderioz Euskal Herrian ospe handiena bereganatu duen gazta txapelketa da. Lehiaketara soilik ardi latxa esnez ekoiztutako gaztak aurkeztu daitezke. Antolatzaileak Ordiziako Udala eta Idiazabalgo Gaztaren Kofradia dira.
Lehiaketan parte hartzen duen gaztaren erdia epaimahaiko epaileek dastaketa unean jan ohi dute, gazta irabazlea suertatu den erdia enkantera ateratzen da.
Historia
Ordizian burututako lehenbiziko gazta txapelketaren erreferentzia 1904ko irailean udalerri honetan ospatutako Euskal Jaietakoa da,[1] hartan irabazlea Zeraingo Frantzisko Maria Muñoz izan zen, eta 30 pezetako saria bereganatu zuen. Hona hemen lehen ekitaldi hartako sailkapena:
Martin Jose Irastorza, Zaldibia (Gipuzkoa). Eroslea: Ordiziako Udala. Saria: 20 pezeta
Jose Antonio Elorza, Idiazabal (Gipuzkoa). Eroslea: Ordiziako Udala. Saria: 10 pezeta
1962koirailaren 5etik aurrera Ordiziako Gazta Txapelketaren ospatzea urtero agiri ofizialetan erregistratu ohi da, honek ez du esan nahi aurreko garaietan lehiaketarik ospatu ez denik. Adibidez, 1950ean irabazlea ArabakoDurrumako Santos Lopez artzaina izan zen, Ordiziako Udalak eskainitako 250 pezetako saria eta trofeoa irabazita, urte hartatik aurrera Gazta Txapelketa iraileko asteazkenean ospatu ohi da.
Halere, Ordiziako Gazta Txapelketaren gailentze eta ospearen gorakada 1973tik aurrera Ordiziako udaletxeko areto nagusian ospatzen hasi zenetik eman zen. Jada, 1974ean Txapelketaren Araudia idaztearekin batera behin-behineko bultzada izan zuen, data honetatik aurrera, lehiaketaren antolatzaileek Udalarekin adostuta artzainek artisau erara ekoitzitako Ordiziako Ardi Latx Gaztaren I. Txapelketa izen ofizialaz izendatzea erabaki zuten.
Urte honako berrikuntzen artean gazta irabazlearen enkantea (ordaindutako dirua Ordiziako Zaharren Egoitzako izan ohi da), denboraren poderioz txapelketari ospe handia eman dion ospakizuna. Lehenbiziko enkantean Juan Mari Arzakek gazta erdi irabazlearengatik 12.000 pezeta irabazi zituen.
1984: Txapelketa nahiz Idiazabalgo gaztaren kalitatea hobetzeko asmoz, Ordizia Txapeldun lehiaketa sortu en, bertan urtetan zehar txapelketaren irabazleak izan zirenak bakarrik parte har zezaketen. Gaur egun, urtetan zehar irabazleak izan direnak parte hartzen dute, lehiaketa honek berezko araudia du.
1985: 95 artzain lehiatu ziren. Gaur egun, 80-90 artzainek parte ohi dute, euren izen ematea araudi zorrotz baten bidez burutzen da.
1990: Irailaren 4ean Ardi Latxa Gaztaren Txapelketa garatu, bultzatu eta hobetzeko helburuz Ordiziako Idiazabalgo Gaztaren Kofradia sortu zen.
1992: Juan Mari Arzak Arratibel sukaldaria Epaimahaiburu izendatua izan zen.
1995: Txapelketa informatizatu eta enkantea ordu arte erabat harrigarria zen 500.000 pezetako salneurrira iritsi zela berri eman zen.
1998: XXV. ekitaldi honetan txapelketa internet bidez aireratu zen. Enkantean gazta erdia 580.000 pezeta ordaindu zen.