Lehenengo lanean Nemeako lehoia hil eta larrua kendu behar zion.
Heraklesek bere armak erabili zituen, arkua, geziak, berak eginiko olibondozko haga eta brontzezkoezpata, baina ez zuen ezer lortu, lehoiaren larrua oso gogora baitzen.
Lehoiaren leizeak bi sarrera zituen. Orduan Heraklesek sarrera bat blokeatu eta beste sarreratik sartu zen, lehoia inguratu eta ito egin zuen. Ondoren lehoiaren gorputza Euristeorengana eraman zuen; hau lehoia ikusterakoan izutu egin zen eta hortik aurrera lanen arrastoak herritik kanpo erakutsi beharko zituela adierazi zion Heraklesi.
Herakles animaliaren larrua kentzen saiatu zen, baina eskura zituen tresna guztiak erabili arren ez zuen ezer lortu. Orduan Atenak, sorgin itxura hartuta, larrua lehoiaren azazkalekin motz zezala esan zion, eta Heraklesek horrela egin eta larrua lortu zuen.