Euristeok, bere lehengusu Heraklesi, honek bete beharreko lanetako bat bezala, Gerionen abereak eramatea agindu zion, erosi eta eskatu gabe, lapurtuz, alegia. Eritia uhartera iritsi zenean, Heraklesek, mendi batean kanpatu zuen. Ortrok, Zeusen semearen presentzia nabaritu zuen eta bere atzetik abiatu zen, baina Heraklesek bere lantzarekin hil zuen. Eurition, zakurrari laguntzera joan zenean, Heraklesek, hau ere hil egin zuen.