Kleonasen lurraldearen zati zen, Argolidan, gaur egun Korintiako prefektura bat delarik. Hiri honen hondakinetatik gertu, gaur egun, Iraklion herria dago, Nemea Berria kilometro batzuk mendebalderago dagoen bitartean.
Nemeak Nemear Jokoak hartzen zituen K.a. 573tik gutxienez, hirian Zeus jainkoari sagaraturiko santutegian. Joko hauek sagaratu zitzaizkiolako Zeusek Nemear epitetoa jasotzen zuen, Heraklesekin banatzen zuena, jokoen sortzailea, tradizioaren arabera. Argoseko biztanleek sakrifizio solemne bat egiten zioten Zeusi joko hauetan zehar, eta horregatik, tenpluko apaizetako bat aukeratzeko eskubidea zegokien.
1979anestadio bat eta K.a. IV. mendekotenplu bat aurkitu zen, lehenagoko baten hondakinen gainean altxatua, antzinagoko honetatik, harresietako bat bakarrik kontserbatzen delarik.