Napolioni Ratu Bolaca[1] (Lauwaki, Fiji, 1996ko azaroaren 20a), Fijiko zazpiko eta hamabosteko errugbi jokalaria da, 2019az geroztik Fijiko zazpiko errugbi selekzio nazionalean jokatzen duena. Klub mailan, Drua taldean jokatzen du Fijin. Bolaca 2019-20 World Rugby Sevens Serieetako puntuatzailerik onena izan zen. 2020ko Udako Olinpiar Joko atzeratuetan, Gizonezkoen zazpi errugbi txapelketa irabaziko zuen Fijiko selekzioko parte izan zen.
Klubaren ibilbidea
Klub mailan, Bolacak Yasawarekin jokatu du errugbi batuko Skipper Cupen[2] eta zazpiko errugbi lehiaketetan[3]. Fijin, Barbarians taldean ere jokatu du Super 7 Serietan[4]. Lesio baten ondorioz, 2020ko Skipper Koparen zati bat galdu zuen[5]. Bolaca Wadigin errugbian jokatzen ari zela, kazetari batek ikusi, eta Gareth Baber fijiar entrenatzaileari gomendatu zion[6].
2021eko irailean, Bolacak, Fijin, Drua-rekin sinatu zuen 2022ko Super Rugby Pacific denboraldia hasi aurretik. Druak inoizko lehen mailako fitxaketa bat izan zela aitortu zuen[7].
Nazioarteko ibilbidea
Bolacak, Fijiko zazpiko errugbi-selekzio nazionalean, 2018-19 World Rugby Sevens Serieetako 2019ko Singapurreko Zazpiko ekitaldian egin zuen debuta[8]. Bi entsegu eta bost transformaio lortu zituen 2019ko Paris Sevens ekitaldiko finalean, zeinetan Fijik World Sevens Serieak irabazi baitzuen[9]. Fijin, 2019ko Samoako Pazifikoko Jokoetan, zazpiko-errugbi proban jokatu zuen[10].
Bolaca, 2019-20 World Rugby Sevens Serieetan, puntuaziorik onena lortu zuen jokalaria izan zen, 159 punturekin[11][12]. Fijik, 2020ko Sydney Sevenseko finalean, bi entsegu lortu zituen, [[Hego Afrika|Hegoafrikari irabazi baitzion[13]. Los Angelesen 2020ko USA Sevens ekitaldian, Bolacak Impact Player saria irabazi zuen[14]. Vancouver-eko 2020ko Canada Sevens-eko lehen jardunaldiari, "Bolaca Show" ezizena jarri zioten hiru entsegu lortu ostean, Frantziaren aurkako partidan ihesaldi bat barne[15]. Sevens Serieetako entsegu onenaren Pressure Play saria eman zioten Sydneyko Zazpiko finalean egindako entsegu batengatik[5][16]. Sevens Series Dream Team-en ere izendatu zuten[5][17]. Gareth Baber Fijiko entrenatzaileak esan zuen Bolaca taldeko jokalari onena izan zela 2018-19 eta 2019-20 World Rugby Sevens Serietan[11], eta "zazpiko errugbiaren etorkizuna" izendatu du Bolaca[18].
Bolaca Fijiko selekzioan hautatu zuten 2021eko Oceania Sevens Txapelketarako, 2020ko Udako Olinpiar Jokoen aurretiko beroketa txapelketarako[19]. 2021eko uztailean, Olinpiar Jokoetako Gizonezkoen zazpiko-errugbi txapelketarako izendatu zuten Fijiko selekzioan. Zeelanda Berriaren aurka hasi zuen finala, eta Fijik 27-12 irabazi zuen[20]. Bolaca 2021eko World Rugby Gizonezkoen Zazipiko-errugbi urteko jokalaririk onenaren sarirako hautagaia izan zen; Marcos Monetak irabaziko zuen[21].
Bizitza pertsonala
Bolaca Lauwakikoa da, Fiji. Lau anai-arreba nagusi ditu, eta aita Lauwaki errugbi taldeko entrenatzaile lanetan aritu izan da[18].
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, Meli Derenalagi, Sireli Maqala, Iosefo Masi, Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-k[22][23].
Emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak