Asaeli Tuivuaka, (Fiji, 1995eko abenduaren 22a), 15eko eta 7ko errugbi jokalari fijiarra da. Bere ohiko postua hegalekoa da. Egun, Italiako Zebre taldean jokatzen du.
Bizitza
Bere osaba Setefano Cakau -Fiji rugby sevens taldeko kapitaina- izan zen.
Bere anaiak, Mario Senimolik, zazpiko errugbian jokatu zuen Fijiko Tabadamu Rugby Club-en, baina, 2011n, entrenatzen ari zela, zelaian hil zen[1].
Ibilbidea
2017an, Fijian Drua taldeak kontratatu zuen Rugby Txapelketa Nazionalean lehiatzeko.
2019an, zazpikoan debuta egin zuen nazioartean[2], eta, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Fijiko zazpiko errugbi proban, talde garailean izan zen[3].2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, Meli Derenalagi, Sireli Maqala, Iosefo Masi, Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-kAipuaren errorea: Ixteko </ref> falta da <ref> etiketarako.
2021ean, Parmako Zebre[4] taldean sartu zen.
Olinpiar-emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak