Aminiasi Tuimaba, (Vio uhartea]], Fiji, 1995eko martxoaren 26a), Fijiko 15eko eta 7ko errugbi jokalaria da, eta hegaleko bezala aritzen da. 2020tik aurrera, Pabeko Section paloise-n dabil Top 14an.
Ibilbidea
Aminiasi Tuimaba Lautokako Natabua Lizeoan ikasi zuen, non atletismoa eta 15eko errugbia praktikatzen zituen eta bere egundoko abiaduragatik nabarmenduko zen[1].
Gero, 13ko errugbira joan zen, eta Lautokako Saru Dragons-ekin jokatu zuen; ondoren, Cook Uharteetako Avaruan kokatutako Tupapa Panthers taldearekin jokatu zuen[1][2]. Gero, Yasawaren taldearekin, 15eko eta 7koa jokatzera itzuli zen[1]. Fijiko Armadan ere, izena eman zuen, eta, aldian-aldian, Zazpiko Militar-Txapelketan jokatu zuen[1][3].
Fijiko tokiko txapelketan egindako emanaldiei esker nabaritu zen, eta Gareth Baber Fiji rugby sevens taldeko entrenatzaileak aurkitu, eta World Rugby Sevens Serieseko 2018-2018 denboraldian jokatzeko kontratatu zuen[3]. 2018ko azaroan egin zituen lehen urratsak Fijiko selekzioarekin, Oceania Rugby Sevens Txapelketan[4]. Sevens Seriesen, Dubaiko txapelketan egin zuen debuta[1]. Lehen denboraldi hori, ikuspegi kolektibotik, arrakastaz bukatu zuen, bere taldeak World Rugby Sevens Series irabazi baitzuen, hamar txapelketatik bost irabaziz[5]. Abiadura-gaitasunei esker, hasierako hegaleko gisa finkatu zen, denboraldiko hamar txapelketa jokatuz, eta denboraldiko bigarren entesgu-erdiesle onena izatea lortu zuen (Carlin Isles estatubatuarraren atzetik), 53 partidatan 46 entsegu lortuta[6]. Denboraldiko talde-motarako ere hautatua izango da, Meli Derenalagi, Vilimoni Botitu eta Jerry Tuwai taldekideekin batera[7][8].
Hurrengo denboraldia, oinarri beretik hasi zuen, eta, probetan, bigarren onena zen (20 unitaterekin) 2020ko martxoan Covid-19 pandemiaren ondorioz denboraldia eten zenean[2][9]. Dena den, 2020ko Udako Olinpiar Jokoak, Tuimabak bere selekzioarekin jokatu nahi zituenak, 2021era atzeratuko ziren[10][11].
2020ko maiatzean, bi denboraldiko kontratua sinatu zuen Paueko Sekzioarekin Top 14an[12][13]. Lehen denboraldia Top 14an, korapilatsua egin zuen 2021eko udaberrira arte; gero, ordea, oso indartsu amaitu zuen denboraldia, sei partidatan sei entsegu lortuz[14][15].
Fijiko selekzioarekin, 7ko errugbira itzuliko da Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetarako[16]. Urrezko domina irabazi zuen, Zeelanda Berria taldeari finalean irabazi ostean[17].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, Meli Derenalagi, Sireli Maqala, Iosefo Masi, Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-k[18][19].
Olinpiar-emaitzak
Gainerakoak
Zazpiko errugbian
- 2018: World Rugby Sevens Serieseko irabazlea.
Erreferentziak
Kanpo estekak