Molinar Euskal Herriko Bizkaiko tren geraleku bat da, Karrantza udalerriko Molinar auzoan kokatuta dagoena.
Geralekua 1896ko uztailaren 6an ireki zen eta 2010eko urtarrilaren 1an itxia.
Egoera
Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[ 1]
Historia
1898an sortu zen Bilbo-Santander burdinbidea , Zorrotza-Balmaseda trenbidea Santander-Solares eta Zalla-Solares burdinbidetarekin lotu ondoren, Bilbo eta Santander arteko ibilbideak ahalbidetuz.[ 2]
1911n Roblako Trenbidearen Konpainiak burdinbide berria eraiki zuen, Santanderretik Bilborako Trenbide Konpainiaren trenbide bera ez partekatzeko. Hala ere, Irauregiko geltokian trenen arteko gurutzadura nahitaezkoa izaten jarraitu zuen. 1923an Leon-Matallana burdinbidea erabilita Leonera burdinbidea luzatu zen.[ 3]
1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak lotu zituen Arangurengo geltokian . Handik aurrera bai Santanderretik bai Leonetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.
Geralekuan zerbitzua ematen zuten distantzia ertaineko zerbitzuak 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera utzi zioten geltokiari; beraz, geralekua itxita dago teknikoki, nahiz eta sarekoa izan.
Geralekua
Geralekua Molinar auzoan dago.
Zerbitzuak
Ez dago zerbitzuak geltokian.
Etorkizuna
Ez dago etorkizuneko planik geltoki hau oraingoz barne hartzen duenik.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Errepideak Autobusak Burdinbideak Itsas garraioa Aerodromoak Bestelakoak Guneak