La Robla trenbideaEuropakotrenbide esturik luzeena da, Lutxana eta La Robla (Leon) arteko 330 km dituena. Bere garairik onena Bizkaiko burdingintzaren unerik gorenarekin batera izan zen.
Gaur egun, Leon eta Lutxana bitarteko ibilbidea baino ez da erabiltzen bidaiariak garraiatzeko, La Robla - Matallana ibilbidea merkantzia garraiatzeko baino erabiltzen ez den bitartean. Trenbide nagusiaz gain, badago Guardotik ateratzen den trenbide bigarrenkari bat, Velilla del Río Carrióneko zentral termikora ikatza daramana. Trenbide hau ustiatzen duen enpresa Renfe Feve da.