Mimar Sinan

Mimar Sinan

chief Ottoman imperial architect (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAğırnas (en) Itzuli, 1490
HeriotzaKonstantinopla1588ko uztailaren 17a (97/98 urte)
Hobiratze lekuaKonstantinopla
Familia
Ezkontidea(k)Fatma Nur (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, ingeniari zibila, zientzialaria eta hirigilea
Lantokia(k)Istanbul
Edirne
Kairo
Alepo
Vixegrad eta Istanbul
Lan nabarmenak
Selim meskita, Edirne, Turkia, haren lan nagusietako bat.

Khoca Mimar Sinan Ağa (otomandar turkieraz: معمار سينان; egungo turkieraz: Mimar Sinan, miːˈmaːɾ siˈnan ahoskatua, euskaraz: «Sinan arkitektoa»; Ağırnas, c 1490 - Konstantinopla, 1578ko uztailaren 17a)[1][2] Otomandar Inperioko arkitekto eta ingeniari nagusia zen; Suleiman I.a, Selim II.a eta Murad III.a sultanentzako lan egin zuen, eta hirurehun eraikuntza baino gehiago egin zituen.

Ingeniari militar ikasketak egin ondoren, mailaz igo zen, lehenik ofizial eta geroago jenizaroen komandante izateraino eta, azkenean, ağa, ohorezko titulua jaso zuen[3]. Arkitektura gaiak jenizaroekin kanpainan zela ikasi zituen, mota guztietako gotorlekuak eraikitzen aditu bihurtuz, bideak, zubiak eta akueduktuak ere eraiki zituen[4]. Berrogeita hamar urte inguru zituela, erregeren arkitekto nagusi izendatu zuten, armadan ikasitako artezia teknikoak «eraikin erlijioso ederrak eraikitzeko» asmoarekin[4]. Lan horretan, ia berrogeita hamar urtez aritu zen.

Bere maisulana Edirne hiriko Selimen meskita da, nahiz eta ezagunena Istanbulen dagoen Süleymaniye meskita izan. Gobernuko sail handi baten buru izan zen, eta hainbat laguntzaileei irakatsi zien. Hauetako batzuek ere ospea lortu zuten, hala nola Sedefhar Mehmet Ağa-k, Sultan Ahmed meskita (Meskita Urdina) eta Mostar-eko zubia (Mostar) eraiki baitzuten. Halaber, Taj Mahal diseinatzen lagundu zuten Mogol Inperioan. Garai hartako eta ondorengo arkitekto musulmanetan izan zuen kalitatea eta eragina kristau esparruan aipatutakoekin konparagarria da. Sinan arkitektura otomandar klasikoko arkitekto nagusitzat jotzen da, eta Michelangelorekin alderatu izan da, Mendebaldean, garaikidea[5][6]. Michelangelo eta San Petri basilikaren planoak ezagunak ziren Istanbulen, gobernuak Leonardo da Vinci eta bera gonbidatu baitzituen, 1502an eta 1505ean, hurrenez hurren, Urrezko Adarra zeharkatzeko zubi bat eraikitzeko[7].

Biografia

Jakina da Sinan familia kristaukoa zela, armeniarra[8][9], albaniarra edo greziarra, baina gero islamera bihurtu zen, eta sultanaren zerbitzura hezi zen jenizaro gisa. Jenizaroa eliteko gorputz militarra zen, eta kideak Turkiako Inperio erraldoiko hainbat eskualdetako kristauen semeak ziren. Dirudienez Kapadozian (Turkiako erdialdeko eskualdean) jaio zen, baina ez da argi, jenizaroen artxiboak XIX. mendean galdu baitziren, sute baten ondorioz.

Armadan hasi zen bere gaitasun matematikoak erakusten, «zemberkcibasi» (katapulten ofizial burua, garai hartan artilleria zena) maila lortuz. Kargu horrek ingeniaritza militarraren alor guztien eskuduntzak hartzen zituen barne: gotorlekuen, zubien, akueduktuen, ontziolen, harresien eta hirien ateen eraikuntza, inperioaren luze-zabalean.

Otomandar Inperioa gogor hedatzen ari zen, eta Sinanek kanpaina militar ugaritan parte hartu zuen, eta arkitektura estilo ezberdinekin harremanetan jartzeko aukera eman zion. Horrela, Europako gotikoa ezagutu ahal izango zuen (1521ean, Belgraden hartzea; 1526an, Mohácseko gudua hungariarren aurka; 1529an, Alemaniaren aurkako kanpaina), erromanikoa eta arte klasiko greko-erromatarra (Rodas, 1522; Korfu, Apulia eta Moldavia 1537[10]​) eta Ekialdeko artea (Persia, 1534), kontuan izanik gainera, txikitatik ezagutzen zuen bizantziar artea.

50 urte inguru izango zituen Suleiman I.ak bere arkitekto nagusi izendatu zuenean. Orduan, dagoeneko gizon heldua zela, bere karrera arkitektoniko harrigarria hasi zuen. Sinani zor zaizkio Istanbulgo eraikuntza turkiar nagusiak, tartean Mihirimah meskita, Sehzade meskita eta Süleymaniye meskita ikusgarriak, azken hori «Solimanen meskita» izenez ezagutzen dena. Bere lanik ezagunenetako bat da Vixegrad-eko (Bosnia-Herzegovina) Mehmed Paxa Sokolovitx zubia da, UNESCOk Gizateriaren Ondare gisa sailkatua.

Sinanekin, turkiarrek berezko arte, originala eta oso aurreratua dute, mundu islamiar osoan eragin handia izango duena. Sinani, bere bizitza luzean, eraikuntza lan itzela egozten zaio, ziurrenik historiako arkitektorik emankorrena izanik. Egozten zaizkio: 81 meskita, 50 otoiztegi, 62 eskola, 19 mausoleo, 32 jauregi-multzo, 24 ospitale, 17 postetxe, 6 merkatu, 33 komun publiko, 7 akueduktu, 8 zubi eta identifikatu gabeko 338 eraikin diseinatzea.

Sinanen ibilbidearen garapen eta heltze etapak hiru obra nagusik irudika ditzakete. Lehenengo biak Istanbulen daude: Üehzade meskita, berak ikastaldi garaiko obra deitzen duena, eta Solimanen meskita, kalifikazio-etapako lana dena. Edirneko Selimiye meskita bere etapa nagusiaren emaitza da[11]

« …herrialde kristauetan garrantzia duten arkitektoak, izan ere, musulmanak baino askoz ere garrantzitsuago sentitzen dira, orain arte musulmanek ez baitute Santa Sofiako kupularen pareko ezer egin. Ahalguztidunaren laguntzari eta sultanaren faboreari esker lortu dut Selim sultanaren meskitarentzat Santa Sofia baino lau zira (haga) diametroan eta sei metro altueran gainditzen duen kupula bat eraikitzea… »
Mimar Sinan. Autobiografia

Hilobia

Berak diseinatutako «türbe» batean dago lurperatuta, Solimanen meskitaren hormen ondoan dagoen hilerrian, iparralderantz, bere omenez Mimar Sinan Caddesi izeneko kale baten beste aldean. Bere mezenas nagusien hilobietatik gertu lurperatu zuten: Suleiman I.a sultana eta bere emazte Roxelana.

Ondarea

Turkiako 10.000 lirako diru-paper zaharra, Sinanen bularraldea dakarrena

Merkurio planetako krater batek, Istanbulgo Mimar Sinan Arte Ederren Unibertsitateak[12] eta Istanbulgo eta Ankarako Mimar Sinan Arte Ederren Institutuak bere izena daramate.

1982tik 1995era bitartean, Turkiako 10.000 lirako diru-paper zaharretan haren bularraldea agertzen zen.

Obra

Ingeniari militar gisa izandako prestakuntzak arkitekturari buruzko bere planteamendua enpirikoa eta ez teorikoa izatea eragin zuen, baina Pizkundeko Mendebaldeko arkitekto handiei buruz gauza bera esan daiteke, Brunelleschi eta Michelangelo kasu.

Sinanen ibilbidearen garapena eta heldu garaiaren aroa hiru obra garrantzitsurekin ilustra daitezke. Lehenengo biak Istanbulekoak dira: Sehzade meskita, berak ikasketa garaiko obra gisa definitzen duena, eta Soliman meskita, kalifikazio garaiko obrarik garrantzitsuena dena. Edirneko Selimiye meskita maisu-etaparen emaitza da. Sehzade meskita Sinanek eraikitako meskita handietako lehena da. Mihrimah Sultanaren Meskita (Üsküdar Quayko meskita izenez ere ezaguna) urte berean amaitu zen, eta diseinu originala du, hiru kupula erdik eusten duten kupula nagusi batekin. Solimanen meskitako gunea 70 urte zituela amaitu zuen. Istanbuleko muino batean, Urrezko Adarraren aurrean dago, eta Suleiman I.a izenarekin eraikitako eraikina garai hartako monumentu sinbolikoetako bat da. Kupularen diametroa Sinanek lortutako mailaren adibiderik nabarmenena da, Sinanek 80 urte zituenean osatu zuen Selimiye meskitaren 31 metroak gainditzen baititu. Selimiyen erakutsitako diseinuarekin, arkitekturarekin, baldosen dekorazioarekin eta harrian egindako lanarekin iritsi zen Mimar Sinan bere gailur artistikora.

Mausoleoena izan zen Sinanek diseinu paregabeak egin zituen beste arkitektura-arlo bat. Sehzade Mehmeden mausoleoa kanpoaldeko dekorazioengatik eta kupularengatik nabarmentzen da. Rustem Passaren mausoleoa oso egitura erakargarria du, estilo klasikoarekin. Suleiman I.aren mausoleoa esperimentu interesgarria da, gorputz oktogonala eta kupula laua baitu. Selim II.aren mausoleoak plano karratua du, eta mausoleo arkitektura turkiarraren adibiderik onenetakoa da. Sinanen beraren mausoleoa, Solimanen gunearen ipar-ekialdean dagoena, aldiz, egitura oso sinplekoa da.

Eraiki zituen zubiei, Sinanek maisuki uztartu zien artea eta funtzionaltasuna. Egin zuen handiena Büyükçekmeceko zubia da, ia 635 metro luze dena. Beste adibide garrantzitsu batzuk: Ailivri zubia, Svilengradeko Zubi Zaharra Maritsan, Lüleburgaz zubia (Sokullu Mehmet Paxa) Lüleburgaz ibaiaren gainean, Sinanlitate zubia Ergene ibaiaren gainean eta Drina zubia, Ivo Andritx jugoslaviar idazlearen eleberri ospetsuari izena eman ziona.

Sinanek, Istanbuleko ur-hornidura sistema mantendu eta hobetu zuen bitartean, akueduktuak eraiki zituen hiri barruko hainbat lekutan. Alibey ibaiaren gainean dagoen Mağlova arkuak, 257 metro luze eta 35 metro altu duenak, bi arku maila ditu, eta tipologia horren adibiderik onenetarikoa da.

Sinanen ibilbidearen hasieran, arkitektura otomandarra pragmatikoa zen, batez ere. Eraikinak aurrekoen errepikapenak ziren, eta oinarrizko eredutan oinarritzen ziren. Gehiago ziren adabaki multzo bat, ikusmolde bakar batean baino. Arkitekto batek eraikin berri baten zirriborroa egin zezakeen, eta edozein laguntzailek edo langilek bazekien zer egin, ideia originalak saihesten zirelako. Gainera, arkitektoek gehiegizko segurtasun-tartea erabiltzen zuten beren diseinuetarako, eta horrek materiala eta lana xahutzea zekarren berekin. Sinanek poliki-poliki aldatzen joan zen. Ezarritako praktika arkitektonikoak eraldatu zituen, tradizioak zabalduz eta eraldatuz, berrikuntzak gehituz eta perfekziora hurbiltzen saiatuz.

Lehengo urteak (1550. urtearen erdialdera arte) ikasketa aroa

Urte haietan, arkitektura otomandarraren forma tradizionalari jarraitu zion; baina, poliki-poliki, beste aukera batzuk aztertzen hasi zen, bere ibilbide militarrean Europan eta Ekialde Hurbilean konkistatutako hirietako monumentu arkitektonikoak aztertzeko aukera izan baitzuen.

Monumentu garrantzitsu bat eraikitzeko lehen saiakera Alepon (Siria) izan zen, Hüsrev Paxako meskita eta madrasa bikoitza. 1536tik 1537rako neguan eraiki zuten, bi kanpaina militarren artean, bere komandanteburu eta Alepoko gobernadorearentzat. Presaka eraiki zen, gauzatze landugabean eta hasierako dekorazioan ikus daitekeenez.

Ṣehzade Mehmet meskita

Arkitekto erreal gisa egin zuen lehen agindu garrantzitsua izan zen gune apal bat eraikitzea Hürrem sultanarentzat] (Roxelana), sultanaren emaztearentzat. Bere aurrekoek marraztutako planoei jarraitu behar zien. Sinanek espazioaren banaketari eutsi zion inolako berrikuntzarik gabe. Hala ere, ordurako, Alepoko meskita baino askoz aurreratuagoa zegoen, eta nolabaiteko dotorezia erakusten du. Ordutik, baina, hainbat zaharberritze izan ditu.

1541ean, Hayreddin Bizargorria almirante handiaren mausoleoa (türbe) eraikitzen hasi zen. Istanbuleko Europa aldean dago, Beşiktaş-eko kostan, bere flota biltzen ohi zen lekuan. Bitxia bada ere, almirantea ez dago hor lurperatuta, Iskele meskitaren ondoko bere mausoleoan baizik. Harrezkero, mausoleoa nahiko utzia dago.

Suleiman I.aren alaba bakarrak eta Rüstem Paxa bisir handiaren emazteak, Mihrimah sultanak, Üsküdarren meskita bat egitea enkargatu zion Sinani, madrasarekin (eskola), «imaret»arekin (karitateko jantokia) eta «sibyan mekteb»arekin (eskola koranikoa). Imareta desagertuta dago. Meskita honek Sinanen estiloaren ezaugarri nagusiak erakusten ditu: soto zabala, goi-buelta batekin, minarete lirainak, kupula bakarreko baldakina, hiru exedratan amaitzen diren hiru kupula erdirekin eta arkupe bikoitz oso zabal batekin. Eraikuntza 1548an amaitu zen. Ez zen arkitektura otomandarrean egiten zen lehen arkupe bikoitza, baina landa meskitetan eta batez ere bisir meskitetan joera bat sortu zuen.

Soliman Bikaina sultana Balkanetako beste kanpaina batetik itzuli zenean, Mehmet Ehzade tronurako oinordekoa hila zela jakin zuen, hogeita bi urterekin. 1543ko azaroan, Sinan, Iskele meskita eraikitzen hasi eta gutxira, sultanak Sinani meskita handi berri bat erantsitako gune batekin eraiki zezan agindu zion, bere seme kutunaren oroimenez. Sehzade meskita hori aurrekoak baino handiagoa eta anbiziotsuagoa izango litzateke. Arkitektura historialarien ustez, meskita hori izan zen haren lehen maisulana. Erdiko kupula handi baten kontzeptuarekin obsesionatuta, Sinanek meskiten planoak izan zituen gogoan, hala nola Diyarbakir-eko Fatih Paxa edo Hasköy-ko Piri Paxa. Seguraski, biak bisitatuak izango zituen Persiako kanpainan. Sinanek meskita bat eraiki zuen erdiko kupula batekin, oraingoan lau kupulaerdi berdinekin. Gainegitura hori lau pilastra ildaskatuz eutsita dago, oso handiak baina estilotsuak, oktogonalak, eta lau pilastra alboko horma bakoitzari itsatsirik. Izkinetan, teilatuaren mailatik gora, egonkortzeko balio duten lau dorretxo. Kontzeptu koherente hori, batuketa-planoekin alderatuta, arkitektura otomandar tradizionalaren oso bestelakoa da. Aurrerago. Sedefkar Mehmet Ağak pilastra ildaskatuen kontzeptua kopiatuko zuen Sultan Ahmedeko meskitan, arinagoen irudia emateko. Sinanek, ordea, gerora egin zituen meskitetan, atzera bota zuen irtenbide hori.

1550eko hamarkadaren erdialdetik 1570era bitarteko aldia: kalifikazio aroa

1550 inguruan, Suleiman Bikaina sultana boterearen gorenean zegoen. Semearentzat meskita bat eraiki ondoren, bere meskita inperiala eraikitzeko unea zela pentsatu zuen, beste guztiak baino handiagoa izango zen etorkizunerako monumentu bat, Urrezko Adarra menperatzen zuen leku leun batean. Dirua ez zen arazo, Europan eta Ekialde Ertainean izandako kanpainetan egindako arpilatzeei esker altxor bat pilatu baitzuen. Sinani, bere errege arkitektoari, meskita bat eraikitzeko agindua eman zion, Süleymaniye izenekoa, lau kolegio, karitatezko jangela bat, ospitale bat, asilo bat, bainu etxeak, karabana posta bat eta bidaiarientzako aterpetxe bat (tabhane) edukiko zituen gune (külliye) batez inguratua. Sinanek, orain, departamentu itzela zuzentzen zuen laguntzaile kopuru handiarekin, eta zazpi urtean amaitu zuen lan eskerga hori. Süleymaniye baino lehen, ez zen meskitarik eraiki teilatu erdi kubikoez. Teilatu erdi kubikoaren diseinurako ideia Santa Sofiatik atera zuen. Lan horri esker, Sinan betiko nabarmendu zen aurrekoen anonimotasunaren gainetik. Sinanek Leone Battista Alberti pizkundeko arkitektoaren (Vitruvio erromatar arkitekto eta ingeniariaren De architectura ikasia zuena) ideiak ezagutuko zituen ziur aski, berak ere eliza idealaren eraikuntza bilatzen baitzuen, arkitekturaren barnean harmonia islatuko zuena geometriaren perfekzioagatik. Baina, Mendebaldeko bere baliokideek ez bezala, Sinanek interes handiagoa zuen sinplifikazioan aberastasunean baino. Kupula bakar baten azpian bolumen maximoa lortzen saiatu zen. Kupula, izan ere, zirkuluan oinarrituta dago, irudi geometriko perfektua, zeinak, modu abstraktuan, Jainko perfektua irudikatzen duen. Sinanek erlazio geometriko sotilak erabili zituen, bere eraikinen arrazoiak eta proportzioak kalkulatzerakoan biko anizkoitz erabiliz. Hala ere, ondorengo aldi batean, hiruko zatiketak edo bitik hirurako arrazoiak ere erabili zituen kupulen zabalera eta proportzioetan, hala nola Kadirga-ko Sokullu Mehmet Paxa meskitan.

Süleymaniye meskitaren eraikuntzan kontzentratuta zegoen bitartean, Sinanek (edo, hobeto esanda, bere mendekoek, bere gainbegiratupean) planoak marraztu eta argibide zehatzak eman zituen beste eraikin askotarako. Baina zalantzazkoa da probintzietako enkarguen eraikuntzak gainbegiratuko zituenik.

Sinanek, 1551n, meskita bat eta hilobi-monumentu bat (türbe) eraiki zituen Ibrahim Paxa bisir handiarentzat, Silivrikapin (Istanbul).

Hurrengo Bisir Handia, Rüstem Paxak, enkargu gehiago egin zizkion Sinani. 1550ean, Sinanek Istanbulgo Galata barrutian ostatu (han) handi bat eraiki zuen; Hamar bat urte geroago, beste bat egin zuen Edirnen, eta, 1544 eta 1561 artean, Taṣ Han-a Erzurumen. Karabanentzako posta etxe bat diseinatu zuen Ereglin, eta madrasa oktogonal bat Istanbulen.

1553 eta 1555 artean, Sinanek Sinan Paxa meskita eraiki zuen Beşiktaşen (Istanbul), Sinan Paxa almirante handiarentzat, zeina Edirneko Üç Üerefeli meskitaren bertsio txikia den. Horrek erakusten du beste arkitekto batzuen lana ere sakon aztertu zuela, eraikin horien mantentze-lanen arduraduna baitzen. Forma zaharra kopiatu zuen; haien eraikuntza-ahuleziak hausnartu, eta bere soluzioarekin konpontzen saiatu zen. 1554an, Sinanek Sinan Paxaren meskitaren forma erabili zuen berriro Istanbulgo hurrengo bisir handiaren, Kara Ahmed Paxaren, meskita eraikitzeko, bere lehen meskita hexagonala. Forma hexagonal hori aplikatuz, Sinanek alboko kupulak kupulaerditara murriztu zitzakeen, eta izkinetan 45 graduko angeluan jarri. Argi dago Sinani forma hori gustatu behar zitzaiola, aurrerago errepikatu baitzuen Kadingako Sokollu Mehmed Paxa eta Űskűdar-eko Atink Valido meskitan.

1556an, Sinanek Haseki Hüsrrem bainuetxea eraiki zuen, Santa Sofiaren ondoan zeuden Zeuxippus bainu zaharrak ordezkatuz. Eraiki ziren bainu politenetakoak izan ziren.

1559an Cafer Ağa madrasa eraiki zuen Santa Sofiako aurreko patioaren azpian. Urte berean, meskita txiki bat eraikitzen hasi zen Iskender Paxarentzat, Kanlıka-n, Bosforo ondoan. Sinanen bulegoak urtetan jaso zuen enkargu txiki eta ohikoenetako bat izan zen.

1561ean, Rüstem Paxa hil ondoren, Sinan Rüstem Paxa meskita eraikitzen hasi zen, Mihrimah sultana alargunak gainbegiratutako memoriala bezala. Süleymaniyeren behe aldean dago. Oraingoan, erdiko forma oktogonala da, San Sergio eta San Baco monasterioko elizaren ereduari jarraituz, izkinetan bi kupulaerdi txiki dituela. Urte berean, Sinanek Rüstem Paxaren aldeko hileta-monumentu bat (türbe) eraiki zuen Şehzade meskitako lorategian, Iznik-eko baldosa onenekin apaindutakoa. Mihrimah sultanak, izan ere, senarra hil ondoren bere aberastasuna bikoiztu zuen, eta, orain, meskita bat nahi zuen berarentzat. Sinanek Mihrimah Camii eraiki zion Edirnekapı-n (Edirneko atea), Istanbuleko zazpi mendietatik garaienean. Meskita ganga-plataforma baten gainean eraiki zuen, kokapena mendi baten goialdean nabarmenduz. 1562 eta 1565 artean eraiki zen. Sinanek handitasuna eman nahi zion, eta bere diseinurik irudimentsuenetako bat egin zuen, euskarri-sistema berriak erabiliz eta alboko espazioak leihoentzako eremua erabilgarriak handitzeko. 37 metro garai eta 20 metro zabal zuen kupula bat eraiki zuen erdian, petxinez eutsia, oinarri karratu baten gainean, alboetan bi galeria zituela, bakoitzak hiru kupulekin. Lauki honetako izkina bakoitzean zutabe erraldoi bat dago, egundoko arkuekin lotua, eta horietako bakoitzak 15 leiho handi eta lau zirkular ditu, barrualdea argiz betetzen dutenak. Eraikin iraultzaile horren estiloa, egitura otomandarrak ahalbidetzen duen gotikotik hurbilen zegoena zen.

1560 eta 1566 artean, Sinanek meskita bat eraiki zuen Istanbulen Zal Mahmut Paxarentzat, Ayvansaraytik harago dagoen mendi bateko eremu batean. Ziurra da Sinanek planoak egin zituela eta eraikuntza ikuskatu zuela, baina eremu txikien eraikuntza, hala, gaitasun gutxiko laguntzaileen esku utzi zuen, Sinan eta bere laguntzailerik onenak bere maisulana hastear zeudelako, Edirneko Selimiye meskita. Kanpoaldera, meskita oso gora altxatzen da, ekialdeko hormara ematen duten lau leiho lerroekin. Horrek, meskitari, jauregi edo apartamentu bloke baten itxura ematen dio. Barrualdean, hiru galeria zabal daude, eta barrualdeak txikiagoaren itxura hartzen du. Egituraren pisuari esker, kupulak altuagoa dirudi. Galeria horiek Selimiye meskitako galerien atariko proba dirudite.

1570etik heriotzara arteko aldia: maisu aroa

Bere bizitzako azken etapan, Sinan barrualde bateratu eta dotore estilotsuak sortzen saiatu zen. Hori lortzeko, beharrezkoak ez ziren espazio osagarri guztiak kendu zituen, erdiko kupularen sostengu pilastretatik abiatuta. Istanbulgo Sokollu Mehmet Paularen meskitan (1571-1572) eta Edirneko Selimiye meskitan ikus daiteke hori. Bere azken aldiko beste eraikin batzuetan, Sinanek arkitektura otomandar klasikoarentzat berriak ziren tratamendu espazial eta muralekin esperimentatu zuen.

Selimiye meskita, Sinanek eraikia 1575ean, Edirne, Turkia.

1570ean, Selim II.ak Masjid al-Haram meskita berritzeko agindu zion, eta berritze lanak ziren estalki lauaren ordez kupulak jartzea, barruko aldean kaligrafiaz apainduak, euskarri-zutabe berriak jartzea, gaur egungo meskitaren lehen ezaugarri arkitektoniko gisa ezagutzen direnak, eraikinean, gaur egun, kontserbatzen diren zatirik zaharrenak.

Berak, bere autobiografian, Tezkiretü’l Bünyanen, esaten duenez, Edirneko Selimiye meskita zuen bere maisulantzat. Arkitektura otomandar tradizionalaren mugetatik askatuz, meskita horrek Sinanen obraren eta arkitektura otomandar klasiko guztiaren goia markatzen du. Eraiki ari zela, arkitektoen esana zuen buruan: «Ezin da Santa Sofiakoa baino kupula handiagorik egin, eta, are gutxiago, musulmanek»; hori izan zen haren motibazio nagusia. Osatu zenean, munduko kupula handiena zela aldarrikatu zuen Sinanek, Santa Sofia atzean utzita. Izan ere, kupularen altuera lurraren mailatik beherago zegoen, eta diametroa ozta-ozta zen handiagoa (metro erdi) mila urte lehenago egindako Santa Sofiakoa baino. Hala ere, behe-oinarritik neurtuta, Selimiyeren kupula altuagoa da. Sinanek 80 urte baino gehiago zituen eraikina amaitu zenean. Azkenean, meskita horretan lortu zuen bere helburua: kupula azpiko barru optimoa erabat batua sortzea, hots, barrua menperatzen duen espazioaren garaipen bat. Oraingoan, kupula oktogonal bat erabili zuen erdian (31,28 m zabal eta 42 m altu), marmolezko eta granitozko zortzi pilastra elefantinez eutsia. Euskarri horiek kapitelik gabekoak dira, baina tronpak edo kontsolak dituzte goialdean, eta horrek arkuak pilastretatik oso-osorik hazten direlako itxura ematen du. Alboko galeriak urruti jarrita, hiru dimentsioko efektua handitzea lortu zuen. Hormetako leiho ugariek argiz betetzen dute barrualdea. Kontrahorma-lana egiten duten erdi kupulek kupularen azpiko karratuaren lau erpinetan daude jarrita. Pisua eta barne-tentsioak ezkutuan geratzen dira, eta efektu aireztatu eta dotorea sortzen dute, erdiko kupula baten azpian gutxitan ikusten dena. Otoitz-aretoko erpinetako lau minareteak (83 metrokoak) mundu musulmaneko altuenak dira, dagoeneko hiria gainbegiratzen duen meskita honen forma bertikala nabarmenduz.

Halaber, Damaskoko Taqiyya al-Sulaimaniyya meskita eta karabanen posta etxea ere diseinatu zuen, zeina, oraindik ere, hiriko monumentu aipagarrienetakotzat jotzen den, baita Sofiako (Bulgaria) Banya Bashi meskita ere, hirian, gaur egun, zerbitzuan dagoen meskita bakarra dena.

Drina ibaia zeharkatzen duen Mehmed Paxa Sokolovitx zubia ere eraiki zuen, Višegraden, Bosnia-Herzegovinaren ekialdean, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu duena[13].

Ondorioa

Arkitekto ibilbidea hasi zuenean, Sinanek dagoeneko ezarritako arkitektura tradizional bat aurkitu zuen. Ingeniari militar gisa jasotako prestakuntzak arkitektura ikuspuntu enpiriko batetik ikustera eraman zuen, ikuspuntu teorikotik baino gehiago. Kupula bakarreko eta zenbait egituren diseinu eta ingeniaritzarekin esperimentatzen hasi zen. Bere meskita eta egitura diseinuei, beste garbitasun geometriko, arrazionaltasun eta osotasun espazial bat ematen saiatzen da. Horretan guztian, bere sormena eta espazio argi eta bateratua sortzeko nahia erakusten du. Kupuletan bariazio batzuk garatzen hasten da, forma desberdinez inguratuz: kupulaerdirekin, pilastrekin, paretekin eta galeria joko ezberdinekin. Arkuak eta kupulak kurbatuak dira, baina, bere diseinutan, ez ditu elementu kurbatuak erabiltzen, kupularen zirkulua sistema angeluzuzen, hexagonal edo oktogonal bihurtuz. Harmonia arrazional bat lortzen saiatzen da kupula bakar batean zuzenean amaitzen diren kupulaerdien kanpoko konposizio piramidala eta barruko espazioa, non erdiko kupula horrek espazioa bertikalki integratzen duen osotasun bateratu batean. Bere jakinduria espazio horren antolaketan eta diseinuak sortutako tentsioen ebazpenean du eragina. Berritzailea da dekorazioaren eta motiboen erabileran, forma arkitektonikoekin osotasun batean konbinatuz. Erdigunea nabarmentzen du erdiko kupularen azpian kokatuz eta argiz betez leiho ugariei esker. Meskitak, modu eraginkorrean, guneetan (külliye) batu zituen, komunitatearen beharren zerbitzura, leku intelektual eta komunitario gisa, eta fededunen behar sozialak eta osasun arazoak konpontzeko.

Sinan hil zenean, arkitektura otomandar klasikoa bere gorenera iritsia zen. Ondorengoetako inork ez zuen Selimiye meskitaren diseinua hobetzeko, ezta gehiago garatzeko talentu nahikorik. Haren ikasleek, modelo zaharragoetara jo zuten, adibidez, Şehzade meskitara. Berrikuntza itzaltzen joan zen, eta gainbehera hasi zen.

Heriotza

1588an hil zen, eta berak diseinatutako türbe (hilobi) batean dago lurperatuta, Süleymaniye meskitaren hormen ondoan dagoen hilerrian, iparralderantz, bere omenez Mimar Sinan Caddesi izendatutako kale bateko beste aldean. Bere mezenas nagusien (Suleiman I.a eta Haseki Hürrem haren emaztea) hilobien ondoan lurperatu zuten.

Sinanen izena daramate:

Sinanen irudia Turkiako 1982-1995 bitarteko 10.000 lirako diru-paperen atzealdean agertzen da[14].

Eraikuntzak

Arkitekto inperial gisa 50 urte igaro zituen eta 476 eraikuntza egin edo ikuskatu zituen (horietako 196 oraindik zutik diraute), bere lanen zerrenda ofizialaren arabera, Tazkirat-al-Abniya delakoa. Ziur aski ez zituen eraikin horiek guztiak marraztu, baina haren sailak egindakoetan uste on osoa zuen eta ardura hartu zuen.

Eraikuntza motak:

  • 94 meskita handi (camii),
  • 57 ikastetxe,
  • 52 meskita txiki (mescit),
  • 48 bainuetxe (hamam).
  • 35 jauregi (saray),
  • 22 mausoleo (türbe),
  • 20 karabansarai (kervansaray, han),
  • 17 herri sukalde (imaret),
  • 8 zubi,
  • 8 aletegi edo biltegi
  • 7 eskola (medrese),
  • 6 akueduktu,
  • 3 ospitale (darüşşifa)

Lan nagusiak

Erreferentziak

  1. Saoud (2007), 2 or.
  2. Wilkins (1993), 826 or.
  3. Goodwin (2001), 87 or.
  4. a b Kinross (1977), 214–215 or.
  5. De Osa, Veronica.
  6. Saoud (2007), 7 or.
  7. Giorgio Vasari, The Lives of Painters, Sculptors and Architects, llibre IV, pàgina 122; ed. Gaunt, London and New York, 1963.
  8. Zaryan, Sinan, Armenian Soviet Encyclopedia, p. 385.
  9. Kouymjian, Dickran. "Armenia from the Fall of the Cilician Kingdom (1375) to the Forced Emigration under Shah Abbas (1604)" in The Armenian People From Ancient to Modern Times, Volume II: Foreign Dominion to Statehood: The Fifteenth Century to the Twentieth Century. Richard G. Hovannisian (ed.). New York: St. Martin's Press, 1997, p. 13. ISBN 0-312-10168-6.
  10. Tracing Sinan (en Cultural heritage activities and institutes network)
  11. Txantiloi:Cita web
  12. Txantiloi:Cita web
  13. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Mehmed Paša Sokolović Bridge in Višegrad» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  14. Central Bank of the Republic of Turkey Arxivat 2009-06-15 a Wayback Machine.. Museu del bitllet: 7. Grup d'emissió - Deu mil lires turques - I. Sèrie Arxivat 2009-07-29 a Wayback Machine., II. Sèrie Arxivat 2009-07-29 a Wayback Machine., III. Sèrie Arxivat 2009-07-29 a Wayback Machine. & IV. Sèrie Arxivat 2009-07-29 a Wayback Machine.. – Obtingut el 20 d'abril de 2009.

Bibliografia

  • Turner, J. Grove Dictionary of Art, Oxford University Press, USA; New Ed edition (1996); ISBN 0-19-517068-7
  • Guler, Ara; Burelli, Augusto Romano; Freely, John (1992). Sinan: Architect of Suleyman the Magnificent and the Ottoman Golden Age. WW Norton&Co. Inc. ISBN 0-500-34120-6 (Ingelesez)
  • Çelebi, Sai Mustafa (2004). Book Of Buildings : Tezkiretü'l Bünyan Ve Tezkiretü'l-Ebniye (Memoirs Of Sinan The Architect). Koç Kültür Sanat Tanıtım ISBN 975-296-017-0 (Ingelesez)
  • Aptullah Kuran, Ara Güler (Illustrator), Mustafa Niksarli (Illustrator): Mimar Sinan, Istanbul 1986. ISBN 3-89122-007-3 (Turkieraz)
  • Aptullah Kuran, Sinan: The grand old master of Ottoman architecture, Ada Press Publishers, 1987. ISBN 0-941469-00-X (Ingelesez)
  • Gülru Necipoglu, The Age of Sinan, 2005
  • J.M. Rogers. Sinan 2005. I.B. Tauris ISBN 1-84511-096-X.
  • Egli Ernst, Sinan, der Baumeister osmanischer Glanzzeit, Erlenbach-Zürich, Verlag für Architektur, 1954; ISBN 1-904772-26-9 (Alemanez)
  • Van Vynckt, Randall J.. International Dictionary of Architects and Architecture. Detroit, Londres, Washington: St. James Press. ISBN 1-55862-089-3

Kanpo estekak

Read other articles:

Ilija Petković Petković pada tahun 2006Informasi pribadiTanggal lahir (1945-09-22)22 September 1945Tempat lahir Knin, Kroasia, YugoslaviaTanggal meninggal 27 Juni 2020(2020-06-27) (umur 74)Tempat meninggal Beograd, SerbiaTinggi 170 cm (5 ft 7 in)Posisi bermain GelandangKarier junior Dinara KninKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)1964–1973 OFK Beograd 212 (37)1973–1976 Troyes 122 (7)1976–1983 OFK Beograd 171 (16)Total 505 (60)Tim nasional1968–1974 Yugoslavia 43 (...

 

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Desember 2022. Eponina metuia Klasifikasi ilmiah Kerajaan: Animalia Filum: Arthropoda Kelas: Insecta Ordo: Coleoptera Famili: Cerambycidae Genus: Eponina Spesies: Eponina metuia Eponina metuia adalah spesies kumbang tanduk panjang yang tergolong famili Cerambycidae....

 

Norrköping, ditandai dengan titik merah di bagian tenggara Swedia. Norrköping adalah sebuah kota di Östergötlands län, Swedia. Kota ini berpenduduk 90.000 penduduk. Kota ini terkenal akan industri tekstilnya. Kota ini mulai dikenal sebagai kota industri sejak 1800-an, pernah memiliki industri kapal sebagai cabang Motala Verkstad dari Motala. Industri yang ada sekarang adalah mesin, elektronik, dan kertas. Norrköping memiliki banyak lembaga negara seperti Indvandrarverket, Sjöfartsverke...

Boeing XB-55 (penunjukan perusahaan Model 474) adalah pesawat Boeing bermesin turboprop sayap tinggi (high wing) yang diusulkan dirancang untuk menjadi pembom strategis. XB-55 ini dimaksudkan untuk menjadi pengganti Boeing B-47 Stratojet di layanan Angkatan Udara Amerika Serikat (USAF). Konsep XB-55 yang terkandung dalam Request for Proposal (RFP) dikeluarkan oleh Angkatan Udara Amerika Serikat pada Oktober 1947, hanya satu bulan setelah penerbangan pertama prototipe B-47. Beberapa produsen A...

 

Railway station in Dublin, Ireland Sydney ParadeParáid SydneyThe station in 1978General informationLocationSydney Parade Avenue, Dublin 4, D04 FC91IrelandCoordinates53°19′15″N 6°12′41″W / 53.3208°N 6.2115°W / 53.3208; -6.2115Owned byIarnród ÉireannOperated byIarnród ÉireannPlatforms2Tracks2Bus routes1Bus stands0Bus operatorsDublin BusConnections47ConstructionStructure typeAt-gradeParkingNoBicycle facilitiesNoAccessibleYesOther informationStation codeSI...

 

اقتصاد نيبالعامالدولة نيبال عملة روبي نيبالي المنظمات منظمة التجارة العالمية ومنظمة شانغهاي للتعاون ومنطقة جنوب آسيا للتجارة الحرةالإحصائياتالناتج الإجمالي ▲ 41.7 مليار دولار أمريكي (الاسمي، تقديرات 2022)[1] ▲ $141.1 مليار دولار أمريكي (تعادل القدرة الشرائية، تقديرات 2022)&#...

Ahmad Syech Albar beralih ke halaman ini. Untuk komedian Indonesia dengan nama lahir yang sama, lihat Bing Slamet. Achmad AlbarLahirAchmad Syech Albar16 Juli 1946 (umur 77)Surabaya, Jawa Timur, IndonesiaPekerjaan Penyanyi-penulis lagu aktor musisi Suami/istriRini S. Bono ​ ​(m. 1978; c. 1994)​ Dewi Sri Astuti ​(m. 2009)​Anak4Orang tuaSyech Albar (bapak)Farida Al-Hasni (ibu)Karier musikGenre Hard rock power pop d...

 

XV secolo · XVI secolo · XVII secolo Anni 1540 · Anni 1550 · Anni 1560 · Anni 1570 · Anni 1580 1561 · 1562 · 1563 · 1564 · 1565 · 1566 · 1567 · 1568 · 1569 Il 1565 (MDLXV in numeri romani) è un anno del XVI secolo. 1565 negli altri calendari Calendario gregoriano 1565 Ab Urbe condita 2318 (MMCCCXVIII) Calendario armeno 1013 — 1014 Calendario bengalese 971 — 972 Calendario berbero 2515 Calend...

 

此條目可参照英語維基百科相應條目来扩充。 (2021年5月6日)若您熟悉来源语言和主题,请协助参考外语维基百科扩充条目。请勿直接提交机械翻译,也不要翻译不可靠、低品质内容。依版权协议,译文需在编辑摘要注明来源,或于讨论页顶部标记{{Translated page}}标签。 约翰斯顿环礁Kalama Atoll 美國本土外小島嶼 Johnston Atoll 旗幟颂歌:《星條旗》The Star-Spangled Banner約翰斯頓環礁�...

Division 1 1978-1979 Competizione Division 1 Sport Calcio Edizione 41ª Organizzatore LFP Date dal 19 luglio 1978al 1º giugno 1979 Luogo  Francia Partecipanti 20 Formula Girone unico Sito web lfp.fr Risultati Vincitore Strasburgo(1º titolo) Retrocessioni Paris FC,Stade Reims Statistiche Miglior marcatore Carlos Bianchi (27) Incontri disputati 380 Gol segnati 1 141 (3 per incontro) Pubblico 8 523 222 (22 430 per incontro) Cronologia della competizi...

 

2016年美國總統選舉 ← 2012 2016年11月8日 2020 → 538個選舉人團席位獲勝需270票民意調查投票率55.7%[1][2] ▲ 0.8 %   获提名人 唐納·川普 希拉莉·克林頓 政党 共和黨 民主党 家鄉州 紐約州 紐約州 竞选搭档 迈克·彭斯 蒂姆·凱恩 选举人票 304[3][4][註 1] 227[5] 胜出州/省 30 + 緬-2 20 + DC 民選得票 62,984,828[6] 65,853,514[6]...

 

The Buddha of Suburbia Саундтрек Дэвида Боуи Дата выпуска 8 ноября 199324 октября 1995 (США) Место записи Mountain Studios, Монтрё, Швейцария Жанры Рок, эмбиент Длительность 55:26 Продюсеры Дэвид Боуи и Дэвид Ричардс Лейбл BMG International Профессиональные рецензии All Music Guide ссылка Роберт Кристгау ссы�...

Hailing WangKaisar Dinasti JinBerkuasa9 Januari 1150 – 15 Desember 1161Informasi pribadiKelahiran24 Februari 1122Kematian15 Desember 1161 (aged 39–40)Nama lengkapWányán Liàng 完顏亮Nama lahirWányán Dígǔnǎi 完顏迪古乃Tiāndé 天德 1149–1153Zhènyuán 貞元 1153–1156Zhènglóng 正隆 1156–1161AyahWanyan Woben 完顏斡本 (secara anumerta disebut sebagai Kaisar Dezong)IbuNyonya Da 大氏 (secara anumerta disebut sebagai Permaisuri Cixian) Hailing Wang (Hanzi: �...

 

محلول ملحي (طب) يعالج تجفاف  اعتبارات علاجية ASHPDrugs.com معلومات الدواء المهنية لإدارة الأغذية والدواء طرق إعطاء الدواء وريدي وموضعي وتحت الجلد معرّفات CAS 7647-14-5 ك ع ت B05B05XA03 XA03 بوب كيم CID 5234 درغ بنك DB09153 كيم سبايدر 5044 المكون الفريد 451W47IQ8X كيوتو C13563 ChEBI CHEBI:26710 ChEMBL CHEMBL1200574 بيانات ...

 

Hindi cinema 1920s 1920 1921 1922 1923 19241925 1926 1927 1928 1929 1930s 1930 1931 1932 1933 19341935 1936 1937 1938 1939 1940s 1940 1941 1942 1943 19441945 1946 1947 1948 1949 1950s 1950 1951 1952 1953 19541955 1956 1957 1958 1959 1960s 1960 1961 1962 1963 19641965 1966 1967 1968 1969 1970s 1970 1971 1972 1973 19741975 1976 1977 1978 1979 1980s 1980 1981 1982 1983 19841985 1986 1987 1988 1989 1990s 1990 1991 1992 1993 19941995 1996 1997 1998 1999 2000s 2000 2001 2002 2003 20042005 2006 200...

American author Bess Streeter AldrichBess Streeter Aldrich bust by Herman Albert BeckerBornBess Genevra Streeter(1881-02-17)February 17, 1881Cedar Falls, IowaDiedAugust 3, 1954(1954-08-03) (aged 73)Lincoln, NebraskaPen nameMargaret Dean StephensOccupationWriter (novelist)NationalityAmericanPeriod20th centuryGenreFictionNotable worksThe Woman Who Was Forgotten, Miss BishopSpouseCharles Aldrich Bess Streeter Aldrich (pen name, Margaret Dean Stephens; February 17, 1881 – August 3, 1954) w...

 

American multinational e-commerce corporation For the song by Weird Al Yankovic, see eBay (song). eBay Inc.Headquarters in the Willow Glen districtof San Jose, CaliforniaFormerlyAuctionWeb (1995–1997)Company typePublicTraded asNasdaq: EBAYS&P 500 componentIndustryE-commerceFoundedSeptember 3, 1995; 28 years ago (1995-09-03)FounderPierre OmidyarHeadquartersSan Jose, California, U.S.Area servedWorldwideKey peoplePaul Pressler (chairman)Jamie Iannone (president​...

 

Permainan papan astronomi, dari Libro de los juegos Libro de los Juegos (Buku Permainan), atau Libro de acedrex, dados e tablas (Buku catur, dadu, dan tabel) adalah buku dari abad ke-13 yang ditulis atas pesanan Alfonso X dari Kastilia (Alfonso X yang Bijak), raja dari León dan Kerajaan Kastilia. Penulisan buku ini diselesaikan pada tahun 1283.[1] Isinya terdiri dari 98 halaman. Sebagian besar di antaranya berupa ilustrasi berwarna.[1] Permainan yang dibahas antara lain adala...

Porto de PedrasMunisipalitasNegara BrasilNegara bagianAlagoasLuas • Total257,656 km2 (99,482 sq mi)Populasi (2010) • Total8.429 • Kepadatan0,033/km2 (0,085/sq mi) Porto de Pedras merupakan sebuah munisipalitas yang terletak di negara bagian Brasil di Alagoas. lbs Munisipalitas di AlagoasIbu kota: MaceióArapiraca Arapiraca Campo Grande Coité do Nóia Craíbas Feira Grande Girau do Ponciano Lagoa da Canoa Limoeiro de Anadia São Seb...

 

128th season of the Australian Football League (AFL) Australian rules football club season Hawthorn Football Club2024 seasonPresidentAndrew GowersCoachSam MitchellCaptain(s)James SicilyHome groundMelbourne Cricket Ground University of Tasmania StadiumRecord10–8 (11th)Leading goalkickerMabior CholDylan Moore (27)Highest home attendance74,141Lowest home attendance11,146Average home attendance36,309 ← 2023 2025 → The 2024 Hawthorn Football Club season is the club's 100th season in ...