Filmarensexu-eszenak 1969an latzak zirenez, filma X kategorian sailkatu zuten. Horrela, Midnight Cowboyfilm onenaren Oscar Saria lortu duen X-filma bakarra da. Hala ere, esan behar garai hartan X kategoriako filmek ez zutela porno industriarekin inolako zerikusirik.
Bestetik, filmaren abesti nagusia Harry Nilssonen"Everybody's Talking" ospetsu bihurtu zen.
Sinopsia
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Joe Buck (Jon Voight) gigolo lanetan aberatsa bilakatzeko TexasetikNew Yorkera joandako gaztea da. Cowboyz jantzita bere xarmaz bizirauten saiatuko da, baina bere asmoak ez dira beteko, eta Ratso (Dustin Hoffman) munta txikiko lapurrarekin ibiliko da.