Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1850eko hamarkadanAEBetan jazotako benetako gertakizun batean oinarritua dago, bertan New York hirian bere familiarekin batera bizi zen Solomon Northup musikari beltz, kultu eta gizaseme askea zenaren istorioa kontatzen da. Ezezagun batzuekin tragoxka batzuk hartu ondoren, Solomon drogatua eta bahitua izan dela jabetuko da, bere bahitzaileek Hegoaldeko Estatu BatuetakoLouisianako etxalde batean esklabo gisa salduko dutelarik. Berriz ere aske izateko itxaropena behin ere laga gabe, Solomonek bere inguruan dauden guztiak basakeria, oldarkeri mentala eta itxaropen ezaren ondorioz nola suntsituak diren ikusiko du. Orduan sinistu ezinezko arriskuei aurre egin eta hasieran batean pentsatuko ez lukeen pertsonengan fidatuz askatasuna berreskuratu eta bere familiarekin berrekelkartzea erabakiko du.