Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Henrike VIII.a Ingalaterrakoak (Robert Shaw) Katalina Aragoikoaz dibortziatu eta Anne Boleynekin (Vanessa Redgrave) ezkontzeko asmoz ingeles aristrokrazia eta elizgizonen babesa bereganatzen saiatuko da. Sir Thomas More (Paul Scofield), Europako humanista nabarmenetakoa, katolikoa eta erregearen konfidantzazko gizona, ataka latzean dago: Bere kontzientziaren arabera jardun behar al luke, besteek traidorea gisa adierazi eta bere burua exekutatua izateko arriskuan jarriz, ala legeak bere beharrei egokitzeko inongo erreparorik ez duen erregeari men egin eta burua markutuko beharko al luke?