Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Paris, XX. mendearen hasiera. Gaston Lachaille (Louis Jourdan) bere osaba Honoreren (Maurice Chevalier) antzera bizizale hutsa da. Baina Gaston bizimodu horretaz aspertzen hasia da... bai eta emakumeez ere. Bere denboraz bere osabaren lagun zaharra den Madame Alvarez (Hermione Gingold) eta batez ere haren biloba Gigirekin (Leslie Caron) dagoenean bakarrik gozatzen du. Neska gaztea bere amonaren gisa gortesau edo gizon aberatsen konpainiako emakume izateko prestatzen ari da. Gastoni Gigiren lehenbiziko zaintzailea bilakatzea otuko zaio, baina Gigiz maitemindu eta harekin ezkondu nahi duela jabetzean egoera asko kakanahastuko da.