Maia Sandu (Risipeni, Moldavia, 1972ko maiatzaren 24a) moldaviar politikaria eta ekonomialaria da. Moldaviako lehen ministroa izan zen 2019ko ekainaren 8a eta urte bereko azaroaren 14a bitartean, zentsura mozio batek agintetik kendu zuen arte. Aurretik, Moldaviako Hezkuntza ministroa izan zen 2012 eta 2015 bitartean.
2016an presidentetzarako hauteskundeetan bere burua hautagai aurkeztu zuen plataforma europazale baten baitan. Bozen bigarren itzulira pasa bazen ere, ez zituen hauteskundeok irabazi. 2020ko Molvadiako presidentetzarako hauteskundeetan bere burua berriro ere aurkeztu zuen presidentegai, bozen lehen itzuliko hautagairik bozkatuena izanik, % 36,1-eko babesarekin.[1]
Erreferentziak