Luzio Munazio Planko

Luzio Munazio Planko

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
1. moneyer (en) Itzuli

K.a. 45 - K.a. 45

Erromako kontsula

K.a. 42 - K.a. 42
2. moneyer (en) Itzuli

K.a. 40 - K.a. 40
Erromatar zentsore


Erromatar gobernadorea


Praefectus urbi (en) Itzuli


1. legatus (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTivoli, K.a. 87
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaGaeta, K.a. 15 (71/72 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaMunatii Planci (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Zerbitzu militarra
Gradualegatus (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakGalietako gerra

Luzio Munazio Planko[1] (latinez: Lucius Munatius Plancus; K. a. 87 - K. a. 15) Erromatar Errepublikako politikaria eta militarra izan zen. K. a. 42an kontsul aukeratua izan zen. K. a. 22an Marko Emilio Lepidorekin batera, eta zentsore. Luzio Emilio Lepido Paulorekin batera. Garai nahasi batean bizirauteko gai den pertsonaia klasikoa da, alde batetik bestera trebeki aldatuz.

Lehen urteak

Bere karrera publikoaren hastapenak nahasi samarrak izan ziren arren, berari buruz zerbaitt ezagutzen da. Julio Zesarren laguna, bere agindupean, Zesarren legatus bezala zerbitzatu zuen Galietako Gerran K. a. 54 eta K. a. 53ko neguan. K. a. 49an, Gneo Ponpeio Magnoren aurka borrokatu zuen gatazka zibilean, non Zesarren tropen buru izan zen, Kaio Fabiorekin batera, Ilerdan, Hispanian. K. a. 46an Zesarrekin batera joan zen afrikar kanpainan Hadrumetora Kaio Konsidio Longo ponpeiar komandantearen errenditzea lortzen saiatu zenean, arrakastarik gabe.

K. a. 45ean Erromako gobernua izan zuten prefektuetako bat izan zen, Zesar Hispanian egon zen bitartean. Galia Transalpinako gobernari izendatu zuen Zesarrek K. a. 44. urterako (Galia Narbonense eta Galia Belgika kenduta) eta K. a. 42an kontsul izateko izendatua izan zen Dezimo Junio Bruto Albino kidearekin.

Zesar K. a. 44ko martxoaren 15ean hil zutenean. Plankok amnistiaren alde egin zuen eta berehala hartu zuen Galia Comatako gobernari kargua. Bere agintaldian, Lugdunum, egungo Lyon, eta Augusta Raurica, gaur egun Augst bezalako hiriak sortu zituen.[2][3]

Marco Antonioren aldekoa

Galian zegoen bitartean, Zizeronek, senatari alderdia babestea eta Marko Antoniok Mutinan setiatzen ari zen Dezimo Junio Brutori laguntzera joatea eskatu zion. Plankok, zalantza batzuen ondoren, K. a. 43ko apirilean erabaki zuen hegoalderantz abiatzea, baina oraindik Alpeak zeharkatu gabe zituen Antonioren porrotaren eta Mutinaren askapenaren berri izan zuenean Oktavianoren eta Aulo Hirzio eta Gaio Vibio Pansa kontsulen armaden eskutik. Orduan, alobrogeen lurraldean gelditu zen, non Dezimo Bruto bere armadarekin batu zitzaion, eta Marko Antoniori gerra egiteko prestatu ziren. Baina egoera berriro aldatu zen Marko Emilio Lepidok Marko Antonioren alde egin zuenean, eta bien indarrak, Publio Ventidio Basoren indargarriarekin, Plankorenak baino askoz gehiago ziren, eta, beraz, Asinio Polionek bere eredua jarraitzeko aholkatu ondoren, Marko Antonio eta Lepidoren alde agertu zen, eta Dezimo Bruto bere kabuz utzi zuen (Bruto, handik gutxira hil zen, Alpeak gurutzatzen saiatzean).

K. a. 43ko udazkenean triunbiratua sortu zen; Plankok, bere anaia Luzio Plauzio Plankoren proskripzioa onartu behar izan zuen. Urte amaieran, Erromara itzuli zen, eta, abenduaren 29an, garaipen bat ospatu zuen Galian edo, ziur asko, Rhetian lortutako garaipenen batengatik, Alpeetako triburen baten aurka, non, Mutinako gudua baino lehenago ere imperator titulua hartu zuen, Zizeronek dioen bezala.[4]

Kontsula

Aurreikusi bezala, K. a. 42an kontsul izendatua izan zen Marko Emilio Lepidorekin batera. Perusiako gerrak hurrengo urtean, K. a. 41ean, Planko zailtasun larrietan jarri zuen. Antonioren tropen agintea zuen Italian, eta Luzio Antoniok eta Fulviak (triunbiroaren emazteak) Oktavianori gerra deklaratu ziotenean, bere laguntza espero zuten, baina Plankok Antonioren iritzia ez zekienez, gatazkatik urrun mantentzen saiatu zen. Perusia erori zenean, K. a. 40an, Plankok Italiatik ihes egin zuen Fulviarekin Atenasera, bere armada bere kasa utziz.

Italiara itzuli zen Marko Antoniorekin, eta ondoren ekialdera lagundu zion. K. a. 40an. Marko Antoniok, Asiako probintziako gobernari izendatu zuen, hau, Kinto Labieno erromatar jeneral desertoreak zuzendutako partiarren inbasioa gertatu zenean utzi zuelarik, eta uharteetan babestu zen. Beranduago, kontsulatua lortu zuen bigarren aldiz,[5] baina Pliniok ez du urtea aipatzen, K. a. 36ko suffectus kontsuletako bat izan zitekeen.

Oktavianoren aldekoa

K. a. 35ean Siriako gobernaria izan zen, lau urtez. K. a. 34an txanpon bat jaulki zuen, non armeniarren aurkako garaipen bat egiaztatzen den. Askok uste izan zuten Sexto Ponpeioren hilketaren arrazoia izan zela. Alexandriara itzuli zenean, K. a. 32an Antoniok hotz hartu zuen, probintzia nola arpilatu zuen ikusita. Hala ere, Antonioren erorketa aurreikusiz, K. a. 32an Erromara sekretupean irtetea erabaki zuen, Marko Titio, bere iloba, berarekin eramanez. Plankok, orduan, informazio erreserbatuak eman zizkion Oktavianori, eta honen zerbitzura pasa zen.[6]

Sirian egin zuen aberastasunetik lasai bizi izan zen, eta, Suetonioren arabera, Oktavianori Augusto [7] titulua hartzea iradoki zionetako bat izan zen.

Zentsura

K. a. 22an, Augustok bera eta Luzio Emilio Lepido Paulo[8] zentsore izendatu zituen, eta Plankok Saturnoren omenezko tenplu bat eraiki zuen, erromatar aberatsek hiria eraikin publikoekin apaintzea nahi zuen enperadoreari atsegin emateko.

Zentsore izan zenean, Neron enperadorearen aitona zen Luzio Domizio Enobarbok, garai hartan edil zen gizon harroputz, bitxi eta krudel batek, kaletik zihoala bera pasatzen uztera behartu zuen. Honek agerian uzten du Plankoren egoera kaxkarra.[9] Bere heriotzaren urtea ezezaguna da.

Plankoren mausoleoa Gaetan

Bere hilobia, gaur egun arte iraun duen irudi erromatar garrantzitsuenetako bat da, identifikagarria, bere gorpua desagertu den arren. Bere mausoleoa, forma zilindrikoko hilobi bat, Birjina Mariari sagaratua XIX. mendearen amaieran, Gaetan dago (Italia), itsasoaren ondoan dagoen mendixka baten gainean, Orlando mendia izenekoa.

Hiru neba-arreba zituen eta seme bat eta alaba bat utzi zituen. Bere arreba Munazia bere iloba Marko Titiorekin ezkondu zen. Bere biloba Munazia Plantzina Gneo Kalpurnio Pisonekin ezkondu zen.[10]

Erreferentziak

Kanpo estekak