Augustok (K.a. 27) ezarri zuen bezala, Gallia Belgika Sena ibaitik ekialderantz hedatzen zen Rhin ibairaino, eta iparraldean Behe Herrialdeak eta hegoaldean Helvetiar lurraldea (Suitza mendebaldea) barne hartzen zituen. Bere hiriburua Durocortorum zen (gaur egun Reims, Frantzia).
Domiziano enperadorearen agintepean (K.o. 81 – 96), Rhin behealdeko eta goialdeko Belgikako zati handiak banandu eta Germania Beherea eta Germania Garaia probintzia bana eratu zituzten, hurrenez hurren.
Dioklezianoren garaian (K.o. 300), aldaketa lurralde antolaketa berri bat bat erabaki zen eta probientzia bitan banatu ze: Belgika Prima, hiriburua, Augusta Treverorumen, gaur egun Trierren zuena eta Belgika Secunda, hiriburutzat Durocortorum Remorum zuena. V. mendean, Belgika franko saliar eta franko erripuariarren erresumetan murgilduta zegoen[2].