Triunbiratu bat (edo latineztriumvirātus) gobernu modu bat da, hiru pertsonak osatua, normalean elkarren aliatuak.[1]Antzinako Erroman sortu zen izena, K.a. I. mendean, Erromatar Errepublikaren aroan, garai batzuetan aliantzak sortu baitziren egoera politikoa kontrolatzeko. Hiru alderdi edo bando, bakoitza bere buruzagiarekin, agintean zeudenez, horrela geratu zen izena finkatuta (hau da, latinezko tri- aurrizkiaren ezaugarriaz); gainera, duunvirato (biren agintea) eta decenvirato (hamarren agintea) terminoetatik bereizteko balioko zuen, gobernu forma haiek mende luzetako historia baitzuten erromatar erakunde gisa.[2][3]
«Lehen Triunbiratu» deitu zitzaion K.a. 60. urtetik K.a. 53. urtera iraun zuen gobernu formari, garai hartako hiru buruzagi erromatar nagusien (Gaio Julio Zesar, Gneo Ponpeio Magno eta Marko Lizinio Kraso) arteko aliantza baten bidez osatua
Ponpeio etsaituta zegoen noblezia tradizionalarekin, borroka eremuan ospea irabazia zuen arren. Marko Lizinio Kraso boteretsua zen bere aberastasun handiagatik, eta Gaio Julio Zesarrek, berriz, benetako politikariaren trebetasuna zuen. Hiru kideen ezaugarriok indartzen zuten triunbiratua, baina berehala hasiko ziren gainbeheraren kontraesanak pizten. Alde batetik, Kraso partiarren aurkako gerran hil zen. Bestetik, Zesar bikain moldatu zen Galiaren konkista (K.a. 58-51. urteak). C). Azkenik, Zesar bazter utzi nahirik, Ponpeio nobleziarekin adiskidetu zen, Zesarren ospe militarraren bekaizkeriaz. Ondorioz, triunbiratua oso azkar ahuldu zen.
Espartakorenesklabomatxinatuen aurka Ponpeiok egindako kanpaina arrakastatsuen ondoren, eta batez ere Mediterraneoan jarduten zuten piraten garbiketaren ondoren (hor irabazi zuen Magnoezizena), zeharka gobernatzea erabaki zuen (Luzio Kornelio Sila bere aurrekoak ez bezala). Horretarako, senatuaren laguntza zeukan (Silaren alde borrokatu baitzen), baina bere alde behar zituen, baita ere, ekiteak edo Erromako finantzak kontrolatzen zituzten merkatarien klasea. Horregatik egin zuen aliantza Marko Lizinio Krasorekin. Hala ere, bi buruzagiok talka egiten zuten, bai nortasunaz, bai izaeraz. Julio Zesarrek, berriz ―karrera politikoa goratzen ari zenez garai hartan― askatasuna behar zuen bere ospea finkatzeko, kanpaina militarren baten bitartez (izan ere, garaipen militarrak ospe eta aberastasun iturri gisa ikusten baitziren), hautesleen aurrean hobeki kokatzeko. Zesarrek Ponpeiorekin ezkontza aliantza bat itxi zuen (bere alaba Juliarekin ezkondu zen Ponpeio), eta beste aliantza ekonomiko bat Krasorekin (kontsul izatera iristeko finantzaketa eman baitzion K.a. 59. urtean); horrela, hiruen arteko aliantza politikoa adostu zuten. Era hartako aliantzak ez ziren arrotzak Errepublikaren amaierako bizitza politikoan, baina hiruen aberastasunak, ospeak eta esperientzia militar konbinatuak aukera eman zien erromatar magistratura nagusiak berenganatzeko.
Zesar, kontsulatuaren ondoren, lasai aritu zen Galiako kanpainetan (K.a. 58-51). Bere arrakasta itzelek, propaganda bikain baten laguntza eskergaz, alde batetik, Krasoren inbidia piztu zuten, bere burua bidegabeki aliatuen ospe militarraren itzalpean ikusten baitzuen; eta, bestetik, Ponpeioren mesfidantza sortu zuten.
Hori dena gutxi balitz bezala, K.a. 54. urtean, Julia hil zen (Zesarren alaba eta Ponpeioren emaztea). Handik urtebetera, Krasok kanpaina bat hasi zuen Partiar Inperioa konkistatzeko, baina garaitua izan zen eta hil egin zuten Carrhaeko guduan. Juliaren ezkontzaren harremanik gabe, eta hirugarren aliatu baten bitartekaritzarik gabe, Ponpeio eta Zesar gero eta gehiago urrundu ziren. Optimatesek aprobetxatu zuten urruntze hori, Gneo Ponpeio haien alde erakartzeko, gerra zibila piztu zenean.[3]
«Bigarren Triunbiratua» esan zitzaion Zesar Augustok, Marko Antonio eta Marko Emilio Lepidok osatutako gobernu formari, K.a. 43. urtetik aurrera. Barne borrokaren eraginez amaitu zen, Zesar Augustoren mendeko indar armatuak eta Marko Antonioren mendekoak (EgiptokoKleopatra erreginaren laguntzaz) elkarren aurka borrokatzera iritsi zirenean. Zesar Augustok irabazi egin zuen Aktiumgo guduan, K.a. 31. urtean.
Julio Zesarren hilketaren ondoren izan ziren liskarren ondorioz, aliantza bat sortu zen Zesar Augusto, Marko Antonio eta Lepidoren artean, eta, horren ondorioz, magnizidio hartan parte hartu zuten pertsonak hil egin zituzten. Errepublikaren egitura politikoa berrantolatzeko asmoz, formalki Triumviri rei publicae constituendae (hau da, Estatuaren antolakuntzan kontsul agintea duten hiru gizonezko) bat antolatu zen. Lehen Triunbiratuak ez bezala (aliantza huts bat, egitura konstituzionalaren barruko politikarien artean egindakoa), bigarren triunbiratu hau Errepublika berreraikitzeko hiru kideko batzorde gisa eratu zen, eta bakoitzari jarduteko eremu geografiko bat esleitu zitzaion.
Hala ere, laster hasi ziren barne desadostasunak. Lepido hil egin zen Siziliako gobernua Zesar Augustori kentzeko saioan, eta, ondoren, Marko Antoniok eta Zesar Augustok erromatar lurraldeak banatu zituzten, Mendebaldea lehenengoarentzat eta Ekialdea bigarrenarentzat. Marko Antoniok Armenia konkistatu ondoren, Egipton igaro zen uda, Kleopatrarekin batera. Elkarrekin seme-alabak izatera iritsita, Oktavia emaztea (Zesar Augustoren arreba) errefusatu zuen. Orduan, Marko Antonioren testamentua atera zuen argitara Zesar Augustok: Erromako ekialdeko lurraldeak seme-alabei eta Zesarioni uzten zizkien, azken hori Zesarren semetzat aitortzen baitzuen. Gerra zibila Aktiumgo guduan erabaki zen, Zesar Augusto gaztearen tropek, Marko Agriparen agindupean, Marko Antonio eta Kleopatra garaitu zituztelarik. Handik hilabete batzuetara, Erromari atxikita geratu zen Egipto, eta Zesar Augustok Inperiorako bidea hartu zuen.
Argentinako bigarren triunbiratua: aurreko organoaren ordez sortutako gobernua, 1812-1824 bitarte.
Argentinako hirugarren triunbiratua: Río de la Platako Probintzia Batuetan 1815ean gobernua eratzeko azken saioaren izena da. Ez zen eratzera iritsi eta ez zuen erabakirik hartu.[4]
Dominikar Errepublika
Dominikar Errepublikako lehen eta bigarren triunbiratuak: agintean egon zen gobernu militarra, 1963ko abendutik 1965eko apirilera, Donald Reid Cabral buru zuela.
Lehen triunbiratuko kide izan ziren Emilio de los Santos, Manuel Tavares Espaillat eta Ramón Tapia Espinal. Emilio de los Santosek uko egin zion, eta haren ordez Donald Reid Cabral izan zen presidente, 1965era arte dekretu bidez gobernatu zuena.
Triunbiratuaren erregimenean, gero eta desantolaketa administratibo handiagoa egon zen. Gobernua kontraesan ekonomikoz eta politikoz osatutako korapilo batean aritu zen; isolamendu politikoa eta Indar Armatuen banaketa areagotu ziren.
Gainera, lanari ekin zionetik, triunbiratuak langileen eta ikasleen protestari aurre egin behar izan zion.[5]
Venezuelako Lehen Kongresu Nazionala eratu zen, 1811ko martxoaren 2an, herrialdearen erabateko independentzia aldarrikatzeko Espainiako Erresumaren agintetik.[11][12] Venezuelako gobernuaren behin-behineko antolaketari ekin zion berehala Kongresuak. Gobernuaren eraketari dagokionez, triunbiratu bat izendatu zuen, presidentetza txandakatuta hiru kideen artean. Cristobal Mendozak, Juan de Escalonak eta Baltazar Padrónek osatu zuten lehen gobernu hura, 1811ko martxoaren 5etik 1812ko martxoaren 21era iraun zuena.[13]
Valencian bildutako Kongresuak, 1812 martxoaren 21ean, gobernua osatzeko triunbiratuko kide berriak hautatu zituen Francisco Espejo, Fernando Rodríguez del Toro eta Francisco Javier Ustáriz. Domingo de Monteverden erasoaren eraginez, triunbiratuak Francisco de Mirandari diktadura botereak ematea erabaki zuen, 1812ko apirilaren 25ean, eta, hala, Venezuelako triunbiratuak amaitu ziren.[14][15]