Francisco de Miranda (Caracas, 1750eko martxoaren 28a - San Fernando, 1816ko uztailaren 14a) Venezuelako militar, politikari eta iraultzailea izan zen. 1812-1813 bitartean Venezuelako diktadore ahalguztiduna izan zen.
Bizitza
Estatu Batuen burujabetasunaren eta Frantziako Iraultzaren alde borrokatu zen. Masoia zen, eta Europara jo eta bertako logien laguntza bilatu zuen Hego Amerikako iraultza antolatzeko. 1808an, Parisen Amerikako Kontseilu Goreneko logia eta Londresen El Colombiano aldizkaria sortu zituen. 1810ean Espainiaren iraultza hasi zenean, Venezuelara itzuli zen, Simón Bolívarrekin. Valencian garaipena lortu zuen, eta diktadore izendatu zuten 1812an. Espainiarren osteei aurre egin ezinik, amore eman zuen. Espainian hil zen, San Fernandoko presondegian. Bolívarrek gauzatu zuen Mirandak hasitako askapen mugimendua.
Erreferentziak