Borroka (kontzeptua)

Iquiqueko itsas borroka, Thomas Somerscales-en mihise gaineko olio pintura, XIX. mendea.

Borroka edo konbatea,[1] liskarra, auska, aharra edo ahakarra da pertsona edo erakunde biren edo gehiagoren arteko gatazka bortitza.[2][3] Helburua, oro har, da kontrako aldea mendean hartzea.

Termino honek aipatzen ditu, berariaz, gerra batean indar militarren arteko gatazka armatuak. Batzuetan, borroka militarrak arau jakin batzuen mende egiten dira. Hori da, adibidez, Genevako Konbentzioen kasua.

Bi pertsonen arteko duelu bat ere izenda dezake, esate baterako, borroka profesionalean, boxeoan edo judoan gertatzen den bezala.

Zibilizazio askok animaliak hazi dituzte haien arteko borrokak eginarazteko helburuaz. Euskal Herrian, adibidez, ahari jokoa (bi ahariren arteko talka, topeka edo borroka) joko tradizional bat da,[4][5][6] eta beste horrenbeste oilar borroka.[7][8][9] Animalien arteko borroka horiek askotan apustu iturri izaten dira; hainbesteraino, ezen euskaraz ahari apustu edo oilar apustu esaten zaien animalia horien arteko borrokari.[10]

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia > Konbate» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia > Borroka» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  3. «Lexikoaren Behatokia > Borroka» lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  4. «Ahari jokoa - herrikirolak» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  5. «Ahari-jokoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  6. «Ahari-apustuak: herri kirolen bitxikeria» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  7. «Oilar-borrokak Eibarren; Gabonetako kontuak: jatekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  8. (Ingelesez) «oilar-joko - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  9. «Oilarrak borroketarako prestatzea leporatuta, inputatuta San Adrianen» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  10. «OEH > Ahari apustu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak