Gorputzez gorputzeko borrokak irudikatu ohi dira, normalean istorio eta etsaitasun ezberdinak antzezten direlarik. Istorio hauetan heel-ak (bilauak) eta face-ak (heroiak) bereiztu daitezke. Borrokalarien arteko lehiaren irabazlea aldez aurretik erabakita badago ere, ikusleek borrokaren sinesgaiztasuna onartu eta lehia erreala balitz bezala ikusten dute, fikziozko lan bat irakurtzen den bezala. Etsaitasunak idazten eta borrokaldiak antolatzen dituztenei booker deitzen zaie, eta ia ikuskizun osoa garatzen dutenak diren arren, borroka-koreografia ez dute eurek egiten, hau borrokalariek egiten dutelarik.[1]
Bere jatorria XIX. mendekoinauterietan eta music hall-etan dago, non forma fisiko eta indar erakustaldiak egiten ziren. XX. mendearen zati handienean, borroka profesionalaren sustatzaileek eta parte-hartzaileek lehia erabat erreala zela argudiatzen zuten. Hau, 1990eko hamarkadaren amaieran albo batera utzi zen, Vince McMahonen World Wrestling Federationek bere ikuskizunak "kirol entretenimendu" bezala deskribatzen hasi zenean, enpresak World Wrestling Entertainment izena hartu zuelarik. Borroka librea zirkuetan eta azoka ibiltarietan ekitaldi txikiak eginez hasi bazen ere, gaur egun milioika dolar mugitzen dituen industria da.
Borroka profesionala bereziki ospetsua da Japonian, Estatu Batuetan eta Mexikon.[2] Herrialde hauetan borroka profesionalak bilakaera ezberdina izan du, antzeko diziplinak sortuz, Japonian puroresu deitua eta Mexikon lucha libre.
Borroka profesionala entretenimendu modu herrikoi gisa sortu zen XIX. mendekoEuropan.[5] Geroago, Estatu Batuetako inauteri ibiltarietan eta vaudeville aretoetan bigarren mailako erakustaldi gisa garatu zen. Borroka profesionala, gaur egun ezagutzen dugun modura, XX. mendean garatu zen. Bere ospeak behera egin zuen Bigarren Mundu Gerran, baina 1940ko hamarkadaren amaieran berpiztu zen 1950era arte, hau Estatu Batuetako borroka profesionalaren Urrezko Lehen Aroa delarik. Mexikon eta Japonian, 1940 eta 1950eko hamarkadak ere borroka profesionalaren Urrezko Aroa izan ziren.
Pinfall-engatik irabazteko, borrokalari batek bere aurkariaren sorbaldak lurrean jarri behar ditu eta posizio horretan mantendu epaileak lurra hiru aldiz kolpatzen duen bitartean. Hau da borroka bat irabazteko modurik ohikoena. Borrokalari baten sorbaldak erorita badaude (bi sorbaldak olana edo lurra jotzen) eta aurkariaren edozein zati bera ukitzen ari bada, erabat legezkoa da pinfalla egitea. Legez kanpoko pinfall metodoak sokak botere gehiago edukitzeko erabiltzea eta arerioaren galtzak eustea dira, hauek heel-ek erabiltzen dituzten metodoak direlarik. Epaileek oso gutxitan ikusten dituzte egoera horiek, eta gehienetan, face-ek ordaindu behar dituzte ondorioak, borrokak galduz.
Batzuetan bi borrokalariek sorbaldak lurrean dituzte eta elkar ikutzen dabiltza. Epaileak hiruko kontua egiten badu, gehienetan, berdinketa deklaratzen da, eta, kasu batzuetan, etorkizunean borroka bat programatzen da irabazlea aukeratzeko.
Sumisioa
Amore emateagatik irabazteko, borrokalariak, bere aurkariak "Give Up" ("errenditzen naiz") esatea lortu behar du, normalean, amore emateko giltza bat aplikatuz. Amore emateko giltza batean konorterik gabe geratzean, K.O.agatik (Knock-out) galtzea eragiten du. Aurkaria K.O. dagoen jakiteko, epaileak borrokalariaren besoa jaso eta erortzen uzten du. Besoa 3 aldiz erortzen uzten badu eta borrokalariak besoaren erorketa gelditzeko indarrik ez badu, borrokalaria K.O. egoeran dagoela ulertzen da.
Borrokalari batek "Tap Out edo Tapping Out"-arekin amore ematen duela adieraz dezake.[1] Hau, lurra edo giltza aplikatzen dion borrokalaria behin baino gehiagotan joz adierazten da. "Tap Out"-a ikusleak amore ematea ikus dezan erabiltzen da, borrokalari bat "Give up" oihukatzen entzutea zaila izaten delako.
Count-out
Count-out bat gertatzeko borrokalari bat ringetik kanpo geratu behar da epaileak 10eko zenbaketa amaitu ostean (Mexikon eta Japonian 20 segundo dira). Zenbaketa borrokalariak bere bi oinak ringean jartzen dituenean amaitzen da. Bi borrokalariak ringetik kanpo badaude, zenbaketa bientzat hasten da. Ringetik kanpo denbora gehiago lortzeko, oso taktika arrunta da borrokalari bat ringera sartu eta berehala ateratzea, modu horretan kontua berrabiaraziz. Bi borrokalariak ringetik kanpo geratzen badira kontua 10era iristen denean, biak deskalifikatuak dira eta "Doble Countout" deitzen da.
Bi borrokalariak olanan etzanda badaude eta mugitzen ez badira, epaileak 10eko zenbaketa has dezake borrokalarietako bat zutik jarri arte. Borrokalari bat zutik jartzen bada, zenbaketa berehala amaitzen da. Bietako batek ere ez badu zutik jartzea lortzen berdinketan amaitzen da borroka, “Double KO” izena hartzen duelarik.
Count-outaren legeak zehazten duenez, borrokalari batek ezin du irabazi aurkariaren zati bat ringetik kanpo edo sokak ukitzen badago. Honek, pinfalletatik eta errenditzeko giltzetatik salbatzeko balio du, gorputzeko edozein atal sokak ukitzen jarriz.
Deskalifikazio
Deskalifikazio bat (batzuetan "DQ" gisa laburtua) hainbat arrazoirengatik sor daiteke:
Legez kanpoko giltzak edo mugimenduak erabiltzea, aurkaria sokak ukitzen ari den bitartean ez askatzea, itotzea edo ukabila itxita behin baino gehiagotan jotzea. Bortxaketa horien ondorioz, epaileak 5eko zenbaketa hasiko du, eta borrokalariak legez kanpoko giltza askatzen ez badu, deskalifikatu egingo du.
Borrokatik kanpoko pertsona baten edozein eraso, kontaktu fisikoa duena (esku hartuko duen pertsona epaileak edo borrokalari batek ateratzen badu ringetik, ez da deskalifikatuko). Esku-hartzea borrokalari baten aldekoa bada, bera da deskalifikatua, eta biei berdin erasotzen badie, borroka bertan behera geratzen da.
Epailea nahita jotzea edo, muturreko kasuetan, gehienetan epaile berezidun borroketan, epailea ukitzea. Epailea istripuz jo badute, hori frogatzeko moduko kasuetan, ez da deskalifikazioa izango.
Aurkariaren begia erasotzea, dela kolpeak emanez, mokoka edo beste edozein modutara.
Praktikan, arauak askotan bortxatzen dira, modu horretan deskalifikazioak ekidinez. Hau, besteak beste, epailea distraitu egin dutelako, erasoa ikusi ez duelako edo erasoa ikusi arren borrokarekin jarraitzea erabaki duelako izan daiteke.
Promozioak
Borroka profesionaleko borrokak antolatzen dituzten erakundeak promozio bezala ezagutzen dira. Munduan milaka promozio daude, eta gutxi batzuk mundu osoan dira ezagunak.
World Wrestling Entertainment
WWE borroka libreko promozio estatubatuarra da. Gaur egun, munduko promozio ezagunena da. Ospe handia du bere ibilbideagatik eta bertatik igaro diren "superizarrengatik". Enpresa honen egungo jabea Vince McMahon da, bere aitarengandik jaso zuelarik. Enpresak 2007an argitaratutako prentsa-ohar baten arabera, urteko fakturazioa 485 milioi dolar izatera iritsi zen.[6]
All Elite Wrestling
AEW Ameriketako Estatu Batuetako borroka profesionaleko promozio bat da, 2019kourtarrilaren 1eanCody Rhodes eta The Young Bucksek (Matt eta Nick Jackson) sortua.[7] Hirurak borrokalari eta presidenteorde exekutibo gisa jarduten dira, Kenny Omegarekin batera. CBS Sportsek honela deskribatu zuen AEW: "Ia bi hamarkadatan WWErekin maila garrantzitsu batean lehiatzen hasi den finantza babes handiko lehen konpainia".
New Japan Pro-Wrestling
NJPW wrestling promozio japoniarra da, puroresu estilokoa. Antonio Inoki borrokalariak sortu zuen 1972an. Azken urteetan ospe handia lortu du bere estilo bereizgarri eta kalitateagatik.
Consejo Mundial de Lucha Libre
CMLL Mexikoko lucha libreko promozio bat da, 1933an Salvador Lutteroth Gonzálezek sortua. Promozioa Empresa Mexicana de Lucha Libre izenarekin sortu zen, baina 1980an gaur egun duen izena hartu zuen. Gaur egun, munduko promozio zaharrena da.
Lucha Libre AAA Worldwide
AAA Mexikoko lucha libreko enpresa bat da, 1992an Antonio Peñak sortua, zeinak uko egin zion Consejo Mundial de Lucha Libreri sormen handiagoko promozio bat sortzeko. AAAk hainbat berrikuntza sartu zituen, adibidez hexadrilateroa (hexagono formako ring bat), nanismodun borrokalarien ikuskizunak, borroka biolentoak, etb.