Beranduago, 2018koirailean, Codyk eta Young Bucksek borroka profesionaleko ekitaldi bat sustatu eta gauzatu zuten, All In izenekoa. Sarrerak 30 minututan agortu ziren, eta Estatu Batuetan WWE edo WCWra afiliatuta ez dagoen borroka profesionaleko ekitaldirik handiena bihurtu zen, ekitaldira 11.263 pertsona joan zirelarik. Ikuskizuna oso arrakastatsua izan zen, eta Interneten Cody eta The Young Bucksek euren anbizioak zabaldu eta borroka profesionaleko enpresa propioa sortu edo bigarren All In bat antolatuko zutela zioten zurrumurru ugari zabaldu ziren. 2018kourrianCody, Marty Scurll eta Hangman Page borrokalariak The Elitera batu ziren, Bullet Club taldea utziz eta stable propio bat sortuz.
Eraketa
2018koazaroaren 5ean, zenbait marka komertzial erregistratu ziren Jacksonvillen, Floridan, All Elite Wrestlingen jaurtiketa adierazten zutenak. Erregistratutako domeinuen artean Elite Wrestling, AEW All Out, All Out, AEW, Double or Nothing, Wednesday Night Dynamite, AEW Double or Nothing zeuden, hainbat logorekin batera.[11][2][12]
AEWren sorreraren iragarpen ofiziala 2019kourtarrilaren 1eko gauerdian izan zen, The Elitek YouTube bidez ematen duen Being the Elitewebsailean. Double or Nothing ere iragarri zuten, AEWren inaugurazio ekitaldia eta All In ekitaldiaren jarraipena izango zena. 2019ko urtarrilaren 2an, Codyk eta The Young Bucksek ofizialki sinatu zuten promozioko borrokalari bezala, AEWko presidenteorde exekutibo bezala jarduteaz gain. Tony Khan enpresaria, futbol exekutiboa eta borroka profesionaleko fanatikoa konpainiako presidente bezala iragarri zuten aldi berean.
2019komaiatzaren 15ean, AEWk eta WarnerMediak asteroko programa baterako akordioa iragarri zuten, TNT bidez zuzenean transmititzen dena, Monday Night Wars (1995-2001) garaian WCWren Monday Nitro transmititu zuen katea. 2019komaiatzaren 25ean, AEWk bere lehen ordain-ekitaldia edo pay-per-viewa (PPV) burutu zuen, Double or Nothing. MGM Grand Garden Arenan izan zen eta Jon Moxleyren debuta gauzatu zen bertan. Ekitaldi berean Bret Hart borroka profesionaleko beteranoak AEWko Munduko Txapelketako gerrikoa aurkeztu zuen.[19]Udan, AEWk beste bi ekitaldi ekoitzi zituen, Fyter Fest ekainean eta Fight for the Fallen uztailean.[20]
2019koabuztuaren 31n, AEWk bere bigarren ordain-ekitaldia ekoiztu zuen, All Out. Ekitaldian, AEWko Emakumezkoen Munduko Txapelketaren gerrikoa ezagutzera eman zen, eta, ekitaldi nagusian, Chris Jerichok Adam Page garaitu zuen, AEWko lehen gizonezkoen munduko txapelduna izateko.[21]
2019koirailaren 19an, TNTren webguneakAEW Dynamite gisara izendatu zuen AEWren programa. 2019kourriaren 2an, Dynamite TNTn estreinatu zen, 1.409 milioi ikusleren bataz bestekoarekin, azken bost urteetan TNTk izan duen estreinaldi handiena bihurtuz.[22] Egun berean, WWEren NXTk bi orduko debuta egin zuen USA Networken (aurreko bi ataletan lehen ordua USA Networken eman zen eta bigarrena WWE Networken), eta 891.000 ikusle izan ziren batez beste. Guzti honek Wednesday Night Wars (Asteazken Gauetako Gerren) hasiera markatu zuen.[23] Lehen saio honetan Riho AEWko emakumezkoen munduko txapeldun bilakatu zen.[24]
Saioaren aurretik eta ondoren gertaturiko telebistaz kanpoko borrokaldiak grabatzen hasi ziren, AEWren YouTubeko kanalean igortzen den AEW Dark deituriko saioan emateko.[25]2019koazaroaren 9an, AEWk bere hirugarren ordain-ekitaldia egin zuen, Full Gear.[26]
2020kootsailaren 12anNyla Rosek Riho garaitu zuen, AEWko emakumezkoen munduko txapeldun bilakatuz.[27] Gertakari honek historia egin zuen, Nyla Estatu Batuetako enpresa garrantzitsu batean munduko txapeldun bilakatzen zen lehen emakumetransgeneroa bilakatu bai zen. 2020kootsailaren 29an AEWk laugarren ordain-ekitaldia gauzatu zuen, Revolution. Codyk esan zuenez enpresaren ekitaldi handiena izatea nahi zen, WWErenWrestlemaniarekin alderatuz.[28] Ekitaldian Jon Moxleyk AEWko gizonezkoen munduko txapelduna izatea lortu zuen.[29]
Pandemia garaia
2020komartxoaren hasieran, enpresak zehaztu gabeko data batera atzeratu zituen telebista-ekitaldiak, koronabirusak Estatu Batuetan larriki hedatu bai zen. Tony Khanek adierazi zuen ez zuela asmorik osasun-kontingentziaren erdian bere taldea telebistarako grabaketetara joatera behartzeko. Hortik aurrera, zuzeneko eta grabatutako show guztiek publiko mugatua izan zuten.
Apirilaren 13an, Ron DeSantis Floridako gobernadoreak, AEW zein WWE, estatuko ekonomiarentzat funtsezko negozio zirela adierazi zuen, eta salbuespen bat gehitu zion etxean egoteko aginduari, publikoari itxita dagoen eta audientzia nazionala duen "kirol eta hedabideen ekoizpen profesional" bateko langileentzat.[30][31][32] AEW Unrestricteden podcastean egindako elkarrizketa batean, Tony Khanek adierazi zuen pandemiak AEWri milioika dolar kendu zizkiola zuzeneko emanaldien galeragatik.[33]
Blood and Guts zen AEWren hurrengo ekitaldia, baina pandemiaren ondorioz bertan behera utzi zen modu mugagabe batean. Azkenean, Double or Nothing izan zen osasun-arau berriekin egin zen lehen ekitaldia. Double or Nothing 2020koekainaren 23an burutu zen eta bertan Hikaru Shida AEWko emakumezkoen munduko txapeldun bilakatu zen.[34]
Abuztuaren 20an, zaletuak zuzeneko emanaldietara itzuliko zirela iragarri zuen enpresak, Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Zentroen jarraibideei jarraituz; maskara, distantzia fisikoa eta tenperatura-kontrola barne.[35]
Abenduaren 20anWinter is Coming deituriko saio berezia burutu zuen enpresak. Bertan Kenny Omega AEWko gizonezkoen munduko txapeldun bilakatu zen, heel bilakatuz eta titulua Impact Wrestling enpresan erakutsiko zuela iragarriz.[36] Modu horretan Impacten eta AEWren arteko elkarlana hasi zen. Ekitaldi berean Stingek, WCWko aurpegietako batek, bere AEWko debuta egin zuen.[37] Hau izan zen Stingen lehen agerpena TNTn 19 urte baino gehiagotan; bere azken agerpena WCW Monday Nitroko azken atalean izan zen 2001ekomartxoak 26an.
2021ekootsailaren 3an, Beach Break saio berezian, KENTA borrokalari japoniarrak Jon Moxley erasotu zuen.[38] KENTA NJPW enpresako borrokalaria zen, honen agerpena bi enpresen arteko elkarlanaren abiapuntua izan zelarik. Hilabete berean , AEW Dark: Elevation programa berria iragarri zuen AEWk, AEW Darken osagarri gisa jardungo zuelarik.[39]
Hitzarmenak
Ohikoa ez bada ere, bere historian zehar, AEWk borroka libreko beste promozio batzuekin lan egin du lankidetza-ahaleginetan: