Nanismoa hazkundean izandako arazoen ondorioz ohi baino txikiagoa den pertsona bat pairatzen duen sindromea da. Sindrome hau pairatzen duten pertsonak nano edo ipotx deitzen zaie. Hainbat arrazoirengatik gerta daiteke nanismoa, hala nola, nutrizio-gabeziak, arrazoi genetikoak edo arazo hormonalak.