La Camisa Negra Juanes kolonbiar kantagilearen hirugarren estudioko bilduma den Mi Sangreren hirugarren singlea da, abeslariak berak eta Octavio Mesak idatzia. Antiokiako folkloreko karrilera musika eta poparen arteko uztarketa bat da.
Abesti hau musikaren historian arrakasta gehien izan duen latindar abestia da. Alemanian oso saldua izan zen; Bulgaria, Austria, Frantzia eta Grezia bezalako herrialdeetan La camisa negrak Mi Sangre bildumako beste single batzuk hedatu ahal izateko bidea eman zuen.
Universal Musicen arabera, La Camisa Negra lehen postuan egon zen mundu osoko 43 herrialdetan.
2005ean Juanesek Mi Sangre Ingalaterra, Asia eta Australian merkaturatu zuen, promozio bira bizi batekin hasiz eta ondoren eskualde horietatik kontzertu bira bat eginez.
Isiltasunaren hiria filmean abesti hau jotzen agertzen da.
Glee estatubatuar telesaileko hirugarren atala den "Lagunak a Capela"n abestiaren bertsio akustiko bat agertzen da.
Eztabaida
Abestia Italian neofaxismoa babesteko erabili zen, sektoreren batzuk la camisa negra (italieraz camicia nera), Benito Mussoliniren erregimen faxistaren euskarri izan ziren Alkandora Beltzak izeneko italiar faxismoko talde paramilitarrekin lotu baitzuten. Eskuin muturraren aldekoak joaten ziren gaueko klub batzuetan euren eskuak altxatzen zituzten agur faxista eginez abestia entzuten zen bakoitzean. Erantzun bezala, ezkertiar joerako Indymedia berri sareak abestia boikoteatzera deitu zuen. Handik denbora batera Juanesek honakoa adierazi zuen: "La camisa negrak ez du inongo zerikusirik faxismoa edo Mussolinirekin... Jendeak musika modu askotan interpreta dezake."
Musika eta egitura
La Camisa Negra "tenpo arruntean fa sostenitu minorreko tonalitatean idatzia dago. Abestia minutuko 100 taupadetako erritmoan doan gitarra akustiko urratze batek darama, gitarra elektrikoarekin laguntze melodia bat eginez. Abestia bertsoa-estribiloa modu arruntean antolatzen da, eta zortzidun bat eta erdian zehar hedatzen da, Ctik F #4 edo #5era.
Kritikaren harrera
Abestiak kritikarien aldetik kritika mistoak jaso zituen. Contactmusic.comek abestia "Juanesen mundurako sarrera on bat dela, bere gitarra eta ahots xurgatzaile estiloa osorik erakusten baitu" adierazi zuen. MyVillagek abestiari bost izarretatik bi eman zizkion, "nolabaiteko atsegintasuna du, baina nigatik, benetan, ez zaio inportako oraingoan trena galtzea" adieraziz. IndieLondonek dioenez "abestiak balada akustikoko ezaugarri argiak eman ditu, biraka ari diren gitarra lickek laguntza bikain bat ematen dutela" adieraziz. OMHk abestiari berrikuspen misto bat eman zion, "helmen handiko koroak, ahotsezko melodia itsaskor bat duela" esanez, "baina oturuntza handi bat promes egin eta azkenean oilasko nugget batzuk baino ez ekartzea bezala dela".
Rankingetan
AEBetan abestia ondo aritu zen musika komertzialean, 89. postura iritsi zen Billboard Hot 100ean. Latindar rankingetan askoz hobeto aritu zen, Hot Latin Tracks zerrenda ez jarraikako zortzi astetan gaindituz, Urteko Latin Pop Airplaya gaindituz eta bigarren postura iritsiz Airplay America Tropicalean. Billboarden abestia 2005 amaieran Hot Latin Songsen bigarren postuan agertzen da, La Torturaren egilea den Shakiraren ondoren. Abestiak emaitza onak lortu ditu Europan, Austrian, Frantzia, Alemania, Espainia eta Suitzan rankingen buru egonez eta Belgikan, Finlandian, Irlandan, Herbehereetan eta Norvegian top 20ra iritsiz. Singlea urrezko bezala ziurtatu zen Suitzan, eta herrialdearen historian singlen Top 10ean dagoenetako bat da.
Bideo musikala
Abestiaren bideo musikala 2005ean merkaturatu zen. Bideoan, Juanes herri batera iristen da, bi emakume eta gizon nagusi batekin batera. Gizona eta emakumeak kotxetik jaisten dira eta gizona gitarra bat jotzen hasten da, emakumeek dantza egiten duten bitartean. Uhin bat irteten da gitarratik eta, Juanes izan ezik, uhinak zeharkatzen duen pertsona oro denboran izoztua geratzen da, mugimendu bera behin eta berriz eginez, dantza baten itxura eginez. Azken estribilloan uhina norabidez aldatzen da eta hiriko jendea desagertu egiten da.
Postuak
Salmentak eta ziurtagiriak
Herrialdea
|
Ziurtagiria
|
Urrearen baliokidea
|
Platinoaren baliokidea
|
Salmentak orotara
|
Espainia
|
Platino bikoitza[2]
|
100,000
|
150.000
|
250.000
|
AEB
|
|
500.000
|
2.000.000
|
+2.500.000[3]
|
Ingalaterra
|
Zilarra[4]
|
100,000
|
300,000
|
400.000
|
Australia
|
Zilarra[4]
|
100,000
|
300,000
|
400.000
|
Ingalaterra
|
Zilarra[4]
|
100,000
|
300,000
|
400.000
|
Asia
|
Zilarra[4]
|
100,000
|
300,000
|
400.000
|
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak