Ksenia Dmitrievna Afanasieva (errusieraz: Ксения Дмитриевна Афанасьева; Tula, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1991ko irailaren 13a) errusiar gimnasta artistiko ohia da.[1] 2008ko Beijingeko eta 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, zilarrezko domina bat lortuz 2012koetan taldekako gimnasia artistiko modalitatean. 2011n zoruko ariketako munduko txapelduna izan zen. 2016an hartu zuen erretiroa eliteko gimnasia artistikotik giltzurrunetako gaixotasun baten ondorioz, 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako hilabete bat falta zenean.
Nazioarteko palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak