Batez ere, turismotik bizi dira biztanleak. Sasoi guztietan, eskiatzeko, arrantza egiteko edota natura soilaz gozatzeko asmoarekin datozen alemaniarrak eta norvegiarrak baitaude. Norvegiarrak noizbehinka muga igaro ohi dute, bertako merkatuan produktu merkeagoak erosteko, herrixkako ekonomiarako onuragarria dena. Bestalde, samitar batzuk elur-orein azienda handiak dituzte eta abeltzaintzatik bizi dira, hau, kontuan hartu beharreko beste sektore bat bihurtuz.
Herrixka txikia denez, bere historia ere gaztea da. Gelditzeko asmoz iritsi ziren lehen biztanleak 1915. urtekoak baino ez dira eta gainera, ez da aztarna horietaz ezer gelditzen, denak alemaniarrek suntsitu baitzituzten Laponiako Gerra ospetsuan.